
Sprilur-ek berriztatu egin ditu Legazpiko Sidenor lantegi zaharreko bi tximiniak, industria-ondare izendatuta daudenak
Sprilur-ek abenduan amaitu zituen lantegi siderurgiko zaharraren (Sidenor) 90.882 metro koadroak berreskuratzeko lehen faseko lanak.

Sprilur-ek hasiko ditu Adinberri proiektuan sortutako ekimenak ostatatuko dituen Herrera eraikin berriaren (Pasaian) eraikuntza-lanak
Eraikin berria Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek Oarsoalderako onartu dituzten Eskualdeko Proiektu Estrategikoen (EPE) barruan dago, eta helburutzat dauka Pasaialdeako enpresa-jarduera suspertu eta sendotzea.

Sprilur eta Industrialdeak Sozietateek Zamudion elkartu dituzte enpresak eta eragile publikoak euren jardueraren 40. urtemuga ospatzeko
Erakundeetako eta tokiko zein Estatuko enpresetako ehun ordezkari inguru elkartu dira Zamudioko Zientzia eta Teknologi Parkean.

Sprilur-ek atera ditu lehiaketara Eibarko Erisono industrialdean erabilpen tertziarioko eraikin berri bat egiteko lanak
9.625 m2 eraiki izango dituen erabilpen tertziarioko eraikinak lau solairu izango ditu, 50 lokal eta bulego hartzeko tokia, eta lurpeko bi solairu aparkalekuetarako.

Graphenea enpresak errendimendu handiko grafenoa ekoitziko du Azkoitiko Oinartxo Industrialdeko 4 lokaletan
Enpresa teknologiko gipuzkoarrak 2.260 metro koadroko azalera duten 4 lokal okupatuko ditu Azkoitian bi solairutan, eta plantilla 29 lanposturaino handitzea aurreikusten du.

SPRILURek eta URAk euren lehen lankidetza- eta kontzertazio-hitzarmena sinatu dute etorkizunean ekintza eta proiektu bateratuak garatzeko
Bi erakundeak Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpekoak izateak erraztu egiten du administrazio arteko lankidetza eta baliabideak bideratzea Jaurlaritzaren proiektu estrategikoak gauzatzeko.

Iberdrola eta SPRILURek birkarga elektrikoko bi puntu inauguratu dituzte Gasteizko Azucarera Eraikinean
Arabako Ali-Gobeo Industrialdeko birkarga-puntuak jartzea posible izan da Iberdrolak eta SPRILURek (SPRI Taldean integratua eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia) sinatu duten akordioari esker

Sprilur-ek Azucarera Eraikinaren kanpoaldeko argiztapena berritu du eguzki xafladun 27 led farola hibrido jarrita
Neurri jasangarri berri horri esker 1.026 kg CO2 gutxiago kontsumituko dira urtean, hau da, 103 zuhaitzek urtebetean xurgatzen dutena adina, eta posible egiten du kanpoaldeko argiztapenean A mailako kalifikazio energetikoa lortzea..…

Obretara, proiektu idazketetara eta zerbitzuetara bideratutako 15,9 milioitako 18 lizitazio argitaratu ditu Sprilur Taldeak 2022. urtean
Lizitazio guztien zenbatekoaren %80 obretara bideratu da, %14 proiektuak idaztera eta %6 inguru, zerbitzuetara.

Sprilur-ek abian jarri ditu erabilpen tertziarioko eraikin berri baten eraikuntzarako lanak Pasaiako Portuko Herrera ingurunea birgaitzeko prozesuan
Eusko Jaurlaritzak (Sprilur) eta Pasaiako Portuko Agintaritzak Herrera iparraldeko L.3.1 eremua birmoldatzeari ekin diote, Herreraren balioa nabarmentzeko beste urratsa bat

CodeSyntax enpresak “Egunean Behin” euskarazko joko arrakastatsuenaren galesezko bertsioa garatu du
Deba Bailarako Industrialdeak sustatzen duen Eibarko Azitain Industrialdean (Gipuzkoa) kokatutako enpresa teknologikoak “Cwis Bob Dydd” garatu du, Galeseko S4C telebista publikoaren enkarguz

Sprilur-ek bukatu du Legazpiko Sidenor lantegi zaharra berrurbanizatzeko lanen lehen fasea
Sprilur-ek 90.804 metro koadroko partzela bat berreskuratuko du —gaur arte egin den berreskuratze-proiektu handiena—, 15 milioi euroko inbertsio batekin.

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak amaitu ditu Irungo Hiframasa lantegi zaharra birgaitzeko lanak, bertan bi enpresa berri ostatatzeko
Irungo Hiframasa lantegi zaharraren instalazioak birgaitzeko proiektuan oso garrantzitsua izan da erakundeen arteko lankidetza (Eusko Jaurlaritza-Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Irun eta Oarsoaldeko Udalak Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.ren bidez), bai erabiltzen ez zen espazio industrial bat berritzeko, bai birgaitze prozesuari ekiteko, bai espazio hori azpiegitura berrituekin hornitzeko.- […]

Etxe-Lan: ostalaritza-eskolak, jatetxe ezagunak, ospitaleak eta ikastetxeak dira bere 35 urteko ibilbidearen erakusgarri
Enpresa gipuzkoar hau, liderra ostalaritza eta jatetxeetarako ekipamendu eta zerbitzuetan, 162 metro koadroko bulego baten jabe egin da Deba Bailarako Industrialdeak kudeatzen duen Eskoriatzako Torrebaso industrialdean. […]

Arteman Komunikazioa hazi egin da eta proiektu berritzaileak abiatuko ditu Aretxabaletako Basabe eraikineko gune berri batean
Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k 314 metro koadroko bulego bat eskaini die Aretxabaletako Basabe EO Eraikinean, eta Artemaneko taldeak bere premietara egokitu du

Sprilur-ek irailerako amaituko ditu Durangoko Fundifes-en instalazio zaharrak deskontaminatzeko, eraisteko eta hondakinak kudeatzeko premiazko lan konplexuak
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lurzoruaren kudeaketako estrategia berria bultzatzen du industria-lurzorua berreskuratu, kaltetutako lurrak berroneratu eta espazioak birgaitu eta balioan jartzeko jarduera-ildoekin.

Amaitu dira Sprilur-en bi industrialdetan ibilgailu elektrikoentzako 4 karga-puntu instalatzeko lanak
Alde batetik, industria-lurzoruaren kudeaketako Sprilur sozietate publikoak, Gasteizko Azucarera eraikinaren kanpoaldean bi karga-estazio jartzeko erabaki dutazio. Bestetik, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdeak beste bi karga-punturentzako gune bat eskaini dio Zamudioko Pinoa industrialdean […]

Lurzorua deskontaminatzeko erronka – GARBILAND Proiektua
MERKATUAREN AURRETIAZKO KONTSULTA. Garbiland Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren ekintzaren helburua da lurraren deskontaminazioa, teknologia berritzaileen eta jasangarrien bidez, “in situ” edo “on site” egikarituta.

EHUren udako ikastaroetan Sprilur-ek naturalizazioa landuko du industria-espazioak suspertzeko mekanismo gisa
Uztailaren 11n eta 12an, EHUk antolatutako “Hiri- eta industria-ingurunearen naturalizazioa” ikastaroan hizpide hartuko da, goizeko jardunaldietan, hiri- eta industria- ingurumenaren naturalizazioa klima aldaketaren erronkari aurre egiteko tresna eraldatzaile eta eraginkor gisa.

Sprilur-ek eta “Industrialdeak” sozietateek euren 40 urteko esperientzia partekatu dute hirietako zerbitzu publikoak hobetu eta eraldatzeko Planean
Topaketa honetan Plan Zuzentzaile berria eta bi urteetarako aurreikusitako ekintza-programaren aurrerapena aurkeztu dira