Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 urtarrila, 2023 Azpiegiturak SPRILUR

Sprilur-ek Azucarera Eraikinaren kanpoaldeko argiztapena berritu du eguzki xafladun 27 led farola hibrido jarrita

Neurri jasangarri berri horri esker 1.026 kg CO2 gutxiago kontsumituko dira urtean, hau da, 103 zuhaitzek urtebetean xurgatzen dutena adina, eta posible egiten du kanpoaldeko argiztapenean A mailako kalifikazio energetikoa lortzea..…
Azucarera eraikinaren kanpoko ikuspegia argiztapen fotovoltaikoa instalatu ondoren

Argiztapen ekipoak berritzeko 18.739 euroko inbertsioa egin da.

 

Sprilur-ek Gasteizko Azucarera eraikin historikoan egin dituen azken hobekuntzak izan dira energia geotermikoz dabilen girotze-sistema bat ezartzea autokontsumorako 2020an, eta ibilgailu elektrikoentzako hainbat birkarga-puntu jartzea 2022aren erdialdean. Orain kanpoaldeko argiztapena berritu da eguzki-energia fotovoltaikoz dabiltzan 27 LED farola berri jarrita.

 

Farolak eraikinerako sarrera eta aparkalekua inguratzen dituen kanpoaldeko espazioan jarri dira, lehendik zeuden farolen zutabeak aprobetxatuta, 6.765 m²-ko azaleran. Farolak hibridoak eta konpaktuak dira, 30 W-ko potentzia dute, eta eguzki-xaflek 35 watioraino sor ditzakete eguraldi-baldintza estandarretan. Sprilur-ek 18.739 euroko inbertsioa egin du energia berriztagarria darabilten 27 argiztapen-ekipo horiek jartzeko.

 

Energia berriztagarriekin kanpoaldeko argiztapena berritu ondoren energia gehiago aurreztu ahal izango da, autokontsumoa hobetuko da eta berotegi efektuko emisio gutxiago isuriko dira ingurumenera. Datu esanguratsu gisa, neurri jasangarri berri horri esker 1.026 kg CO2 gutxiago kontsumituko dira urtean, hau da, 103 zuhaitzek urtebetean xurgatzen dutena adina, eta posible egiten du kanpoaldeko argiztapenean A mailako kalifikazio energetikoa lortzea.

 

2022an egindako Azucarera Eraikinaren Eraginkortasun Energetikoaren Bigarren Auditoretzatik eratorritako Ekintza-plana da ekimen honen hazia. Auditoretza horretan sakon aztertu dira eraikinari buruzko hainbat alderdi: eraikuntzari dagozkionak, kontsumoari eta eraginkortasunari buruzko analisi tekniko-ekonomikoa edo parametroen monitorizazioa, beti ere instalazioetako kontsumo-adierazle errealak optimizatzeko. Auditoretzaren ondorioak biltzen dituen txostenak dio Azucarera eraikinak %5,45ean gutxitu duela bere energia kontsumoa azken urteetan, batere gutxitu gabe hargatik erabilitako espazioa eta enpresa-jarduera.

 

Eraginkortasun adierazle horiei gehitu behar zaizkie Azucarera eraikinean kokatuta dauden 15 enpresa eta 340 langileek behar duten energiaren % 30 geotermia bidez sortzeagatik lehendik jasota zeuden emaitzak. Hobekuntza-neurri horiei guztiei esker eraikinak, eraginkortasun energetikoko kalifikazio eta maila handiak lortu ditu azken urteetan.

 

Era berean, Energia arloko Ekintza Planetik 16 jardunbide egoki atera dira erabiltzen diren espazioetan energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko. Horien artean aipagarriak dira hauek: langileak sentsibilizatzea energia aurreztu dezaten, espazioetako argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzea, argiak itzaltzea 20 minutu baino gehiago kanpoan egon ondoren, argiak erregulartasunez garbitzea (urtean birritan), berogailuen ordutegiak programatzea, berogailuak erregulatzea eta mantenimendu lanak egitea, tenporizadoreak jartzea argietan eta bainugeletan, ordenagailuak itzaltzea eta energia aurreztea inor ez dagoenean, fakturazioa aldian behin kontrolatu eta berrikustea, potentzia kontrolatzea, ekipo eta etxetresna eraginkorrak erostea, etab.

 

Sprilur lerrokatuta dago  Garapen Jasangarrirako Euskadi 2030 Agendan jasotako GJHekin, eta plan horretan jasotako hobekuntza-neurriak betetzen eta aplikatzen ditu bere jardueraren prozesu integralean, hasi jarduera ekonomikorako azpiegituren obra eta proiektuen plangintzatik eta euren kontratazio, idazketa eta exekuzioraino.

 

Lotutako albisteak

CircularSeas egitasmoan sortutako produktuak 16 urtarrila, 2023 Azpiegiturak
CIRCULARSEAS proiektu europarra bukatu da 5 produktu jasangarri berri sortuz
Irakurri gehiago
IndeusBerriren bannerra 13 urtarrila, 2023 Azpiegiturak
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
10 urtarrila, 2023 Azpiegiturak
Obretara, proiektu idazketetara eta zerbitzuetara bideratutako 15,9 milioitako 18 lizitazio argitaratu ditu Sprilur Taldeak 2022. urtean
Irakurri gehiago
4 urtarrila, 2023 Azpiegiturak
BasKeepen inbertitzaileen ia % 90 dira Euskadikoak eta automobilgintzako, makina-erremintako eta ingurumeneko enpresa txikiak bilatzen dituzte
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi UpEuskadi 17 abendua, 2022 Azpiegiturak
Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak