Josu Bilbao, Viceconsejero de Medio Ambiente
Albisteak 17 uztaila, 2025

Metal78 enpresa, Zumarragako Arcelorreko eremua berreskuratzeko aurrerapausoaren adibide

Enpresa hori ezartzea Zumarragako Arcelor fabrika zaharrean industrialdearen berroneratze- eta berregokitze-prozesu integralaren baitan kokatzen da; Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu
-
      • Gainera, Eusko Jaurlaritzak ia % 20ko partaidetza du enpresaren kapitalean, Jaurlaritzak Zumarragara enpresak eta ekonomia zirkularraren sektorea erakartzearen alde egindako apustuaren erakusgarri.

       

      Zumarragako Arcelor Mittalen eremua erritmo onean ari da berreskuratzen, eta bertan Bidasoa Metal 78 enpresa ezartzea —Eusko Jaurlaritzak ia %20ko partaidetza du— aurrerapen horren adibide da. Operazio konplexua da, eta, 2016an enpresa itxi ondoren, Eusko Jaurlaritzak, SPRILURen bidez, 25 milioi euroko jarduera integrala egingo du, barne hartuta lurren erosketa, ingurumena deskutsatzeko eta birsortzeko lanak, eraispenak eta pabiloi berrien eraikuntza, baita urbanizazio-lanak ere.

      Enpresa hori ezartzea Arcelorren fabrika zaharra egokitzen hasteko lehen urratsa da. Bertan, industria-jardueretarako pabiloiak kokatuko dira, eta 67.000 metro karratu hartuko dituzte. Horietatik, dagoeneko obretan dauden Bidasoa Metal 78ko instalazioek 6.090 metro karratu baino gehiagoko pabiloia izango dute. Pabiloiko lanak urte honen amaierarako amaitzea aurreikusten du enpresak, industriagune berrian, eta 2026 hasieran ekiteari jarduerari. 12 milioiko inbertsioa egiten ari da, eta horietatik 5 milioi Europako Funtsetatik datoz.

      Zumarragako industria-garapen berriko lehen enpresak metal kritiko preziatuak berreskuratzea bultzatuko du, hala nola paladioa, rodioa eta platinoa, hala Europar Batasunarekiko kanpo-mendekotasuna murrizteko eta industriaren autonomia estrategikoa indartzeko. Enpresaren jarduera ekonomia zirkularraren sektorearekin dago lotuta, eta zonalderako etorkizuneko aukera da; Eusko Jaurlaritza apustu nabarmena egiten ari da.

      Hala jakinarazi dio Josu Bilbao Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordeak Alejandro Dorado Espainiako Gobernuko Ekonomia Zirkularrerako ordezkariari, José Manuel Muriel enpresako zuzendari gerentearekin batera instalazioetan egindako bisitan. Haiekin batera izan dira José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasuneko diputatua, eta Mikel Serrano, Zumarragako alkatea, besteak beste.

      Josu Bilbao sailburuordeak nabarmendu duenez, “Eusko Jaurlaritzak Zumarragan egin duen lana ingurumen-jarduketa baino askoz gehiago da; izan ere, Arcelor zaharreko lursailak deskutsatzeaz gain, industria-eremu berri bat berregokitzearen aldeko apustu handia egin du. Horretarako, industria berdearen sektoreko Metal 78 enpresaren alde egin dugu. Enpresa horren kapitalean % 18,84ko partaidetza dugu, SPRI Taldearen Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietatearen bidez. 15 milioi euroetatik, Zumarragako eremuan 12,5 milioi eurotik gorako inbertsioa aurreikusi da, SPRILURek bere gain hartzen dituen pabiloien egokitze-kostuak kontuan hartu gabe. Urbanizazioak eta eraispenek 8,5 milioi euro inguru beharko dituzte; deskutsatzeak, berriz, 4 milioi euro inguru. Guztira, 25 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa da. Gainera, beste ingurumen-jarduketa batzuk eta herritarrentzako onuragarriak direnak garatuko ditugu, besteak beste, industrialderako sarbide berri bat, bizitegi-eremurako sarrera urruntzen duena eta, horrekin batera, ibilgailu astunen zirkulazioak eragiten dituen eragozpenak. Urola ibaiaren ibilguaren zati bat azaleratu egingo da”.

      Ekonomia zirkularraren sektoreko enpresentzako Europako funtsak

      Hain zuzen ere, bihar, uztailak 18, Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Gobernuak antolatutako jardunaldi bat egingo da Bilbon. Bertan, Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordeak eta Alejandro Dorado Espainiako Gobernuko Ekonomia Zirkularrerako ordezkariak euskal enpresei azalduko diete zer aukera dituzten Europako Funtsek ekonomia zirkularreko ESEPEren bidez.

      Ekitaldian, orain arte egindako lorpenak, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) bidez egindako RENOCICLA deialdi berriaren gakoak, Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programak eta eskuragarri dauden zerga-pizgarriak jorratuko dira. Gainera, bertaratutakoen zalantzak eta kontsultak argitzeko tartea ere eskainiko da, hala ezagutza trukatzea eta enpresen, administrazioen eta sektoreko eragileen arteko lankidetza sustatzeko.

Lotutako albisteak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

Euskal  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroak  elektrifikazioaren  eta  malgutasun  energetikoaren  funtsezko  zeregina  aztertzen  du

Euskal Industriaren Deskarbonizazio Foroak elektrifikazioaren eta malgutasun energetikoaren funtsezko zeregina aztertzen du

Ordezkariak, enpresak eta eragile teknologikoak bildu ditu BECen

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

ArcelorMittal  Sestaoren  hazkundeak  industria-jarduera  bultzatzen  du  Euskadin

ArcelorMittal Sestaoren hazkundeak industria-jarduera bultzatzen du Euskadin

150 milioi euro inbertitu ondoren, planta prest egongo da 1,6 Mt ekoizteko gehienezko gaitasunera iritsi ahal izateko, eta 2008tik ez zen horrelakorik gertatzen

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Euskadi  erregai  berriztagarrien  garapen  teknologiko-industrialaren  buru  da  Europan,  250  milioi  euroko  inbertsioarekin

Euskadi erregai berriztagarrien garapen teknologiko-industrialaren buru da Europan, 250 milioi euroko inbertsioarekin

Euskadi-2030 Industria Planaren laugarren proiektu eraldatzaileak Europan erreferentzia izango den erregai berrizgarrien Hub bat sortuko du

Eusko  Jaurlaritzak  110  milioi  euroko  inbertsioa  onartu  du  2027rako,  Iberdrolak  Euskadin  banaketa-sare  elektrikoa  indartzeko  eta  digitalizatzeko

Eusko Jaurlaritzak 110 milioi euroko inbertsioa onartu du 2027rako, Iberdrolak Euskadin banaketa-sare elektrikoa indartzeko eta digitalizatzeko

Iberdrolak Euskadiko banaketa-sare elektrikoetan egingo dituen inbertsioen aurreikuspena 332 milioi eurokoa izango da 2027-2029 aldian, eta 110 milioi eurotik gorakoa 2027an

ZINETI  Navalia  2026an  egongo  da,  eta  bertan  aurkeztuko  du  bere  zerbitzu  tekniko  berria,  ontzigintza-sektorerako  babes  katodikoaren  ziurtagiria.

ZINETI Navalia 2026an egongo da, eta bertan aurkeztuko du bere zerbitzu tekniko berria, ontzigintza-sektorerako babes katodikoaren ziurtagiria.

Bizkaiko enpresa familiarra da eta Loiun du egoitza. Ontzigintzarako erreferentziazko nazioarteko azoka horretan parte hartuko du, Vigon, 2026ko maiatzaren 19tik 21era.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.