Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 28 uztaila, 2022 Azpiegiturak SPRILUR

Sprilur-ek irailerako amaituko ditu Durangoko Fundifes-en instalazio zaharrak deskontaminatzeko, eraisteko eta hondakinak kudeatzeko premiazko lan konplexuak

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lurzoruaren kudeaketako estrategia berria bultzatzen du industria-lurzorua berreskuratu, kaltetutako lurrak berroneratu eta espazioak birgaitu eta balioan jartzeko jarduera-ildoekin.
Aurri-egoeran dauden eraikin guztiak eraisteko eta hondakinak biltzeko fasea hasi du Sprilurrek

Eusko Jaurlaritzako lurzoruaren kudeaketako sozietateak gidatu du Durangoko Udalari 2021eko abenduan premiaz eskatutako tramitazioa eta 2022ko martxoan abiatutako berroneratze-lanen prozesua.

SPRI Taldean integratutako eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Sprilur sozietateak larrialdiko kontratu eta premiazko jarduketa gisa hasi eta esleitu zituen martxoan Durangoko Fundifes instalazio zaharrak inbentariatzeko, eraisteko eta hondakinak kudeatzeko lanak.

Galdaketa-lantegi zaharra ostatatzen zuen lursaila -14.042 metro koadrokoa-  bertan behera utzia zegoen 2008an enpresak bere jarduera eten zuenetik, eta geroztik hainbat sarkin sartu dira instalazioetara. Instalazioen barnealdean eta inguruetan bazeuden egitura eta elementu arriskutsu batzuk, baita hondakin kutsatzaileak ere, eta instalazioetarako sarrera ez zegoen mugatuta. Zentzu horretan, Sprilur-ek eremu hori erabiltzearen arriskuez ohartarazi zuen Udala 2021aren amaieran, eta eskatu zion aurri-egoera aitortu zezala instalazioen zati handi batentzat, arriskua zegoelako osasun publikoaren aurkako kalteak sortzeko. Orobat jakinarazi zion aurri-egoeran zeuden eraikinak eraitsi eta lursaila deskontaminatu beharra zegoela.

Nahiz eta Sprilur-ek eta ingurumen arloko organoak behin eta berriz adierazi zioten Udalari egoera biziki larria zela,  Udalaren ebazpena hiru hilabete luzatu zen, eta martxora arte Sprilur-ek ezin izan ditu hasi ez kontratazio publikoko fasea, ez eta kontratazioaren ondorengo presazko berroneratze-lanak.  Dagoeneko abian den lehen fase hau irailean amaituko da, eta barne hartzen du aurri-egoeran dauden eraikin guztiak eraistea eta hondakinak erretiratzea 0 kotan. Horretarako, esku-hartze prozesu zorrotza jarraitu behar da jasangarritasun eta arriskuen prebentzio arloetan. Batetik, hondakin eta material kutsatzaileen inbentarioa egin da, eta horien artean amiantoa agertu da; hasieran 60 tona amianto inbentariatu baziren ere, bolumena bikoiztu egin da (120 tn), eta guztiz erretiratuko dela aurreikusi da. Bestalde, amiantoa kendu da eraikin eta instalazio guztietatik, eta baita lursailaren kanpoaldetik ere; sozietateak dagoeneko abian jarri ditu zazpi eraikinetatik sei eraisteko lanak. Ondoren, materialak eta hondakinak bilduko dira balorizatzeko. Hau da, ekonomia zirkularraren faseari ekingo zaio, zeinetan hondakin-material guztiak berrerabiliko baitira, ahalegina eginaz erabilpen berriak emateko.

Behin amiantoa kendu, eraikinak eraitsi eta eraispeneko materialak birrindu ostean (balorizatu eta berrerabiltzeko), eta partzela zero kotan utzitakoan, beste prozesu bat abiatuko da, ingurumen organoaren Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena lortzeko.  Aldi berean, SPRILUR egokitzapen urbanistikoa lantzen ari da, etorkizunean lursaila garatu ahal izateko. Seguru asko erabiliko da Maristak prestakuntza-zentro berria eraikitzeko eta orobat jarduera promozio ekonomikorako gunea Durangon.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lurzoruaren kudeaketako estrategia berria bultzatzen du, eta bat dator Sprilur-en 2024rako Plan Estrategikoan aurreikusitako helburuekin, lerrokatuta baitago industria-lurzorua berreskuratu, kaltetutako lurrak berroneratu eta espazioak birgaitu eta balioan jartzeko jarduera-ildoekin.

Albisteak 2 abuztua, 2022 Azpiegiturak
Arteman Komunikazioa hazi egin da eta proiektu berritzaileak abiatuko ditu Aretxabaletako Basabe eraikineko gune berri batean
Irakurri gehiago
Albisteak 11 uztaila, 2022 Azpiegiturak
Amaitu dira Sprilur-en bi industrialdetan ibilgailu elektrikoentzako 4 karga-puntu instalatzeko lanak
Irakurri gehiago
Albisteak 27 ekaina, 2022 Azpiegiturak
EHUren udako ikastaroetan Sprilur-ek naturalizazioa landuko du industria-espazioak suspertzeko mekanismo gisa
Irakurri gehiago
Albisteak 24 ekaina, 2022 Azpiegiturak
Akuikulturako ingurumen-aztarna murriztea errazteko soluzio digitalak
Irakurri gehiago
BIZKAIA ON SARIAK
Albisteak 14 ekaina, 2022 Azpiegiturak
ON Bizkaia 2022 Sariak jaso dituzten empresa ezagutu itzazu
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak