Bioekonomiaren Poloa aplikatutako efizientzia- eta jasangarritasun-neurriengatik nabarmentzen da
Lurzorua SPRILUR
Albisteak 10 otsaila, 2025

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.
-
  • Proiektua Eskualde Plan Estrategikoen (EPE) barruan dago, Enkarterriri Lehentasunezko Jarduera Zonalde gisa bultzada berria emateko.
  • Gueñesko Bioekonomia Poloa pizgarri moduan agertzen da eskualdeko eraldaketan eta garapen ekonomikoan, eta biomaterialekin zein ekonomia zirkularrarekin lotuta dauden trebakuntza- eta ekintzailetza-ekimen berritzaileak erakarriko ditu.
  • Egikaritze-epea 12 hilabetekoa izango da, eta 4,25 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da.

 

Enkarterriko Bioekonomia HUBa izango da 2026aren hasieratik aurrera garai batean altzari-fabrika zen eta Gueñesen dagoen espazio bat. Horretarako, Sprilurrek, lurzoru industriala kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa denak eta Spri Taldearen baitan dagoenak, erabilerarik ez duen 2.857 m2-ko lursail bat leheneratu eta berrurbanizatzeko lanei ekin die otsailean. Bertan, 3.157 m2-ko eraikin bat egingo da, eta hantxe kokatuko da Bioekonomia Poloa. Espazioa diseinatu da ekimen berritzaileei, ekintzailetza-proiektuei eta jarduera eraldatzaileei harrera egiteko, zeinek bultzada emango dioten industria dinamizatzaile berriari Enkarterrin.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Enkarterriko udalek lagunduta, Bioekonomia Polo berriak palanka-itxura hartu du, eskualdeko industria eraldatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko. Zehazki, Poloa Enkarterriko Eskualde Plan Estrategikoan (EPE) jasota dago. Proiektuak helburu estrategiko bikoitza du. Alde batetik, erabilerarik ez duen espazio bat leheneratzea eta berreskuratzea, azpiegitura berritu eta, halaber, jarduera ekonomikoari begirako espazio berriak eskaintzeko. Eta beste aldetik, trakzio-polo bat eratzea, bioekonomiarekin, biomaterialen diseinuarekin eta ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten ekimenak dinamizatzeko, bultzatzeko, abiarazteko eta horrelakoei harrera egiteko.

Eraikinaren ezaugarriak eta xehetasunak

Enkarterriko Bioekonomia Poloaren eraikin berria bi helbururekin proiektatu da. Lehenik, hirietako enpresa-testuinguruarekin guztiz bat datorren eraikuntza-ikuspegi bat ematea. Eta bigarrenik, eraikin-diseinu berezia gauzatzea, kanpoko itxuragatik erraz ezagut daitekeena. Era berean, eraginkortasun energetikoko sistemak dituela ziurtatuko da.

Hiri-leheneratzea gauzatzeko jarduera bat denez, garapen jasangarriko alderdiak, materialak eta printzipioak txertatuko dira urbanizazioan eta eraikina egiteko lanetan.

Jasangarritasuneko eta eraginkortasun energetikoko irizpideak planteatu dira, Bioekonomia HUBean ezarriko diren ekonomia zirkularreko ekimenen bokazioarekin bat etortzeko moduan. Ildo berean, hiri-leheneratzea gauzatzeko jarduera bat denez, garapen jasangarriko alderdiak, materialak eta printzipioak txertatuko dira urbanizazioan eta eraikina egiteko lanetan.

Espazioak beheko solairu batean eta beste hiru solairutan diseinatu eta banatuko dira. Solairu bakoitzeko azalera eraikia 800 m2 inguru izango da. Beheko solairua eraikineko jarduera guztien gelaurrea izango da, eta atondoa eta harrera egongo dira bertan. Era berean, konexioak edukiko ditu igogailuekin, goiko solairuetara joateko sarbideak, eta harguneen, instalazioen eta administraziorako gelak.  Lehen eta bigarren solairua gutxienez 50 m2-ko eta gehienez 600 m2-ko moduluak eraikitzeko moduan diseinatuko dira, eta kanpora zuzenean doan aireztapena izango dute. Bestalde, hirugarren solairuaren erdia, iparraldera emango duena, bilera-geletarako izango da. Eta hegoaldera joko duen erdian, berriz, jantokiak egongo dira officekin, eta negutegia izango den espazio bat.

Kanpoko urbanizazioari heltzeko garaian, ingurumen-alderdiak kontuan hartuko dira eta berdegune berriak egongo dira. Haietan, espezie autoktonoetako landareak eta zuhaitzak egongo dira. Lurzoruen iragazkortzea indartuko da euri-ura biltzeko sistema batekin. Ondoren, ur hori birziklatu egingo da eta landareak ureztatzeko zein barneko eremu erkideak urez hornitzeko erabiliko da.

Eraikinaren diseinuari dagokionez, fatxadetako akaberak zurezkoak izango dira, eta aipatzeko da banbu-konglomeratuzko elementuekin konbinatuko direla. Horrek itxura berezia emango dio. Aurreikusten diren instalazioei begira, klimatizazioa aerotermia bidezko bero-ponpekin egingo da, laguntza elektrikoekin. Horretarako, panel fotovoltaikoak, bero-berreskuragailu zentralizatuak eta kontsumo sektorizatuak erabiliko dira. Inguratzaileak eta alderantzizko estalki zeharrargiak isolamendu termiko bikoitza emango diote eraikinari, bereziki jasangarria dena. Zehazki, panel fotovoltaikoen eremu bat instalatuko da, hegoaldeko fatxadan jarraituko duena. Lanak egiteko materialak eta elementuak birziklagarriak dira, eta gehienak, prefabrikatuak. Hortaz, eraikinaren ingurumen-portaera egokia da.

Aurrekariak eta eskualdeari begirako ekimen berritzaileak

Sprilurrek 2022ko ekainean eskuratu zuen garai bateko Muebles Vizcayaren pabiloia, Gueñesen. Zati bat eraitsi behar izan zen 2023an, egituraren egoera xeheki aztertzeko eta, hala, erabilera egokitzeko, Enkarterriko Bioekonomia Poloan ezar daitezkeen ekimenen eskakizunak direla eta.

Eusko Jaurlaritzak ideien lehiaketa abiarazi zuen HAZI agentziaren bitartez, emaitza 19 ekimen eta proiektu irabazle izan dira, honako negozio-eredu eta teknologia hauekin lotuta, besteak beste: ekonomia zirkularra eta bioekonomia

Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak ideien lehiaketa abiarazi zuen HAZI agentziaren bitartez (Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila). Emaitza 19 ekimen eta proiektu irabazle izan dira, honako negozio-eredu eta teknologia hauekin lotuta, besteak beste: ekonomia zirkularra eta bioekonomia, baliabide jasangarrien fabrikazio eraginkorra, bigarren mailako lehengaiak, plastikoen kontsumoa eta hondakinen kudeaketa jasangarria. Proiektuek finantzazio publikoa dute eta tutoretza-prozesua egiten ari dira zerbitzu espezializatuekin, ekintzailetza-prozesu osoan eta produktua edo zerbitzua merkatura atera arte. Era horretan, ekintzailetza-ekimen horiek ezarriko dira aurrena Gueñesko Bioekonomia Poloan eta, han, beren negozio-ideiak abiarazi, hobetu eta gauzatuko dituzte.

Gueñesko Bioekonomia Poloa egikaritzeko epea 12 hilabetekoa izatea aurreikusi da, eta inbertsio osoa, berriz, 4,25 milioi euro izatea. Hartara, 2026tik aurrera, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren motorra izango da Enkarterrin, bioekonomiarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako teknologietan.

Lotutako albisteak

Lemoizko  zentral  zaharraren  inguruko  lurretan  aparkaleku  publiko  bat  egitea  aztertzen  ari  da  SPRILUR
14/07/2025 SPRILUR

Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR

200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek, Lemoizko Udalarekin egindako akordio eta konpromisoei erantzunez

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Barakaldoko  Burtzeña,  Erandioko  Plaiabarri  eta  Santurtziko  Etxeuli  proiektuak,  aurtengo  lehen  seihilekoan  eta  33  milioi  euroko  balioarekin,    Eusko  Jaurlaritzak  Sprilurren  bidez  lizitatutako  egitasmoen  artean
11/07/2025 SPRILUR

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Eraldaketa  digitala:  Datuak  eta  Adimen  Artifiziala  eta  beren  inpaktua  teknologia  disruptiboen  garapenean

Eraldaketa digitala: Datuak eta Adimen Artifiziala eta beren inpaktua teknologia disruptiboen garapenean

Silvia Leal, Soziologian doktorea, ELGAko eta Europako Batzordeko aholkularia estrategia digitalean, hitzaldiak eskainiko ditu Bizkaian eta Araban.

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Euskadiko  Parke  Teknologikoak,  2024an  8.243  milioi  euro,  2023an  baino  %  11,5  gehiago,  fakturatu  zituzten  673  enpresa  ditu  dagoeneko

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko

 23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal  78  enpresa  ezarrita,  Arcelorrek  Zumarragan  zuen  lantegiaren  berregokitze  industriala  abian  jarri  da
07/04/2025 SPRILUR

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da

Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Eusko  Jaurlaritzak  Legazpiko  garai  bateko  Sidenorren  lantegia  berroneratzeko  bigarren  fasea  jarri  du  abian,  Urola  ibaia  azaleratzeko  eta  ingurua  berrurbanizatzeko  obrekin
11/03/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.