Albisteak 11 Marzo, 2025

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da
-
    • Berroneratze-lanen bigarren edizio honetan, altzairu-fabrikari erantsitako eraikinak eraitsiko dira, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko 
    • Legazpiko alkateak, Eric Gálvezek, eta Sprilur SAko zuzendari nagusiak aurrez ikusitako lanak hasi dituzten eremua bisitatu dute

     

    • Egikaritze-epea 13 hilabetekoa izango da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

     

    Sprilur, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren mendeko eta Spri Taldearen barruan dagoen lurzorua kudeatzeko sozietate publikoak, Sidenorrek Legazpin garai batean zituen instalazioak hartzen dituen eremuko 90.882 m²-ko azaleran integratutako lursailaren urbanizazio osagarriaren proiektuaren bigarren faseari ekin dio.

    Legazpiko Udalaren lankidetza erabakigarria izan da proiektua abiarazteko eta aurrera egiteko. Horrela, bigarren fase honetako obrak hasteko unean izan dira Eric Galvez Legazpiko alkatea eta Sprilur SAko zuzendari nagusia, eta eremura egindako bisitaren ondoren, proiektuaren balorazioa egin dute.

    Alkatearen iritziz, “Legazpirentzat ez ezik eskualde osoarentzat ere estrategikoa izatea nahi dugun eremua berreskuratzera gehiago hurbilduko gaituen mugarri baten aurrean gaude. Oraindik gogoan dut 2009ko udan, oraindik ikaslea nintzela, beste hainbat bizilagunekin batera, kalera nola atera ginen Sidenorren itxieraren (2009) aurka manifestatzera. Legazpiko Udalak, gertakari mingarri hartatik ia 16 urte igaro direnean, baikortasunez eta ilusio handiz hartu du obra hau. Gure esku dagoen guztia egin dugu berreskuratzea aurrera eraman ahal izateko. Eskerrak eman nahi dizkiet Eusko Jaurlaritzari eta Sprilurri Legazpiren aldeko apustua egiteagatik. Hainbat erakunderen arteko lankidetzak eskaintzen dituen emaitzen adibide argia da hau”.

    Sprilurren aldetik, Txaber Ouro zuzendari nagusiak adierazi duenez, “degradatutako lurzoruak berreskuratzea eta jarduera ekonomikorako espazioak izateko beharrari irtenbidea ematea da gure lehentasuna. Horrela, Euskadin berroneratutako lurzoru industrial gehiago eta hobea izatea da gure helburua. Sidenorrek Legazpin betetzen zuen eremu hau ingurumenari, ondareari eta garapen ekonomikoari dagokienez lurzorua babesteko dugun konpromisoaren adibide garbia da. Ziur gaude jarduketa hau Legazpin eta Urola Garaian ekonomia eta industria berriaren eragile eta sortzaile bihurtuko dela”.

    Urola ibaia azaleratzeko eta ingurunea berrurbanizatzeko egin beharreko lanak

    Fase honetan aurrez ikusitako obren helburu nagusia da egindako azterketa hidraulikoaren ondorioz Urola ibaia azaleratzea. Horretarako, antolamendu osagarria eta Legazpiko Bellota enpresako industria eremua berreskuratzeko berrurbanizazio-lanak egin beharko dira.

    Proiektua aurrera eramateko egin beharreko lanei dagokienez, beharrezkoa izango da altzairutegi zaharrari erantsitako eraikinak eta hotzean ijezteko eraikinaren zati bat eraistea. Fase honetan, eraiste-lanaren ondoriozko hobien betelana hondeaketatik bertatik datorren hautatutako eta balorizatutako materialarekin egingo da.

    Ondoren, Urola ibaia azaleratzeko lanei ekingo diete, 120 metro inguruko luzeran. Ibaiaren jatorrizko egoera berreskuratzea du helburu, eremuaren behealdeko estaldura kenduz. Prozesu horren ondorioz, Urola ibaiaren bi ertzetan ibaia bideratzeko bi horma handi egingo dira (7 metro inguruko altuerakoak). Bestalde, industrialdean uholde-arriskuak saihesteko, ibaia azaleratu ezin den sarrerako biribilgunearen eremuan, zubi berri bat eraikiko da estalduraren hustubide-ahalmena handitzeko eta aurrez ikusitako azaleratzea errazteko. Gainera, ibaiaren eskuineko ertzean pasealeku bat egitea aurrez ikusi da, Zumarragarako noranzkoan bidegorriarekin lotu arte.

    Azkenik, Sprilurrek harguneak, lur-mugimenduak, ur-bilketa, saneamendua eta instalazio elektrikoa berrurbanizatu eta gauzatuko ditu. Euri- eta hondakin-urei dagokienez, bilketa bereiziko sistema duten kolektoreen bidez egingo da. Bestalde, argiztapen-sarea Urola ibaiaren ertz batean zehar instalatuko da, LED argiekin konektatutako lurpeko kanalizazioen bidez, energia-kontsumo jasangarria lortzeko.

    Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da.

    Bellota enpresaren eremua, erabiltzen ez den eremu industrial bat berroneratzeko proiektua

    Sprilurrek 2021ean hasi zuen garai batean Sidenor siderurgia-enpresa kokatuta zegoen 90.882 m²-ko Legazpiko AU 35 Bellota eremua berrurbanizatzeko eta berrantolatzeko lehen fasea. Eremu hark hamarkada bat baino gehiago zeraman jarduerarik gabe. Lehen fase hartan, Sprilurrek berrurbanizazio-lana egin eta azalerak eta bideak hainbat lursailetan kotatu zituen. Era berean, ingurua zerbitzu-azpiegituraz hornitu zen, espazio, espaloi, bidegorri eta aparkaleku zabalagoekin. Proiektu honetan, Sprilurrek jasangarritasuneko neurri garrantzitsuak ezarri ditu eta, horien ondorioz, erauzitako hondakinen bolumen handia kudeatu behar izan du (16.581 metro kubiko). Bolumen horren % 85 obra garatzeko eta egokitzeko erabili zituzten.

    Eremuak Babes eta Kontserbazio Bereziko Plana ere jasotzen du, Legazpiko ondare historiko industrial gisa, eta horrek eraikin eta egitura batzuen kontserbazioa eskatzen zuen.

    2023an, garai bateko fabrikako jatorrizko bi tximinien birgaitze-lana amaitu zen, Legazpiko Industria Ondarea Kontserbatzeko Planaren barruan babes maila gorenenarekin katalogatu baitzeuden.

    Erabiltzen ez diren industria eremuak berreskuratzea Sprilur Taldearen jarduera-ildo eta -helburu estrategikoetan sartzen da eta, zehazki, Legazpiko garai bateko Sidenor lantegia lehengoratzeko proiektua izan da orain arte bideratutako jarduketen artean hedadura handienetako bat duena. Lan horietan, gainera, kudeaketa jasangarriko neurri esanguratsuak bideratzen ari da Sprilur.

Lotutako albisteak

Lemoizko  zentral  zaharraren  inguruko  lurretan  aparkaleku  publiko  bat  egitea  aztertzen  ari  da  SPRILUR
14/07/2025 SPRILUR

Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR

200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek, Lemoizko Udalarekin egindako akordio eta konpromisoei erantzunez

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Barakaldoko  Burtzeña,  Erandioko  Plaiabarri  eta  Santurtziko  Etxeuli  proiektuak,  aurtengo  lehen  seihilekoan  eta  33  milioi  euroko  balioarekin,    Eusko  Jaurlaritzak  Sprilurren  bidez  lizitatutako  egitasmoen  artean
11/07/2025 SPRILUR

Barakaldoko Burtzeña, Erandioko Plaiabarri eta Santurtziko Etxeuli proiektuak, aurtengo lehen seihilekoan eta 33 milioi euroko balioarekin, Eusko Jaurlaritzak Sprilurren bidez lizitatutako egitasmoen artean

12 lizitazio egin dira aurten, bost obra eta eraikuntzetarako, eta zazpi zerbitzuak kontratatzeko

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Aurrekontuak  berriro  zabalduko  ditugu,  adimen  artifizialeko  teknologiak  barne  hartzen  dituzten  eta  Euskadiko  enpresen  datuen  azpiegitura  optimizatzen  duten  proiektuak  babesteko.

Aurrekontuak berriro zabalduko ditugu, adimen artifizialeko teknologiak barne hartzen dituzten eta Euskadiko enpresen datuen azpiegitura optimizatzen duten proiektuak babesteko.

Laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu NextGenerationEU berreskuratze-planaren bidez, pandemiak eragindako kalteak konpontzeko eta etorkizun jasangarriago, digitalago eta erresilienteago baten oinarriak ezartzeko. Espainian, funts horiek Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez kudeatzen dira.

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Euskadiko  Parke  Teknologikoak,  2024an  8.243  milioi  euro,  2023an  baino  %  11,5  gehiago,  fakturatu  zituzten  673  enpresa  ditu  dagoeneko

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko

 23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal  78  enpresa  ezarrita,  Arcelorrek  Zumarragan  zuen  lantegiaren  berregokitze  industriala  abian  jarri  da
07/04/2025 SPRILUR

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da

Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Zallako  Elkartegi  berriak  Enkarterri  eskualdeko  garapen  ekonomikoa  eta  lehiakortasuna  sustatuko  ditu  enpresa  berrien  bidez
05/03/2025 SPRILUR

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez

Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey  enpresak  Zumaian  zuen  lantegian  52.800  metro  koadroko  eremua  egokitzeko  lanak  hasi  ditu  Sprilurrek
03/03/2025 Lurzorua

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek

Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.