Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urria, 2022 Lurzorua SPRILUR

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak amaitu ditu Irungo Hiframasa lantegi zaharra birgaitzeko lanak, bertan bi enpresa berri ostatatzeko

Irungo Hiframasa lantegi zaharraren instalazioak birgaitzeko proiektuan oso garrantzitsua izan da erakundeen arteko lankidetza (Eusko Jaurlaritza-Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Irun eta Oarsoaldeko Udalak Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.ren bidez), bai erabiltzen ez zen espazio industrial bat berritzeko, bai birgaitze prozesuari ekiteko, bai espazio hori azpiegitura berrituekin hornitzeko.- […]
Irunen eraikitako bi eraikin berrietako baten ikuspegia, Hiframasa zaharra biziberritu ondoren

Katea Legaia eta Railtek Ingeniería Industrial enpresak berehala kokatu ahal izango dira bertan.

Eraikitako bi pabilioi berriek 7.460 metro koadro erabilgarri dituzte eta, oso argitsuak izateaz gain, diseinu bersatila dute.

Bidasoa Oarsoko Industrialdea S.A.k -zeinetan partaide diren Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irungo Udala, eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen ordezkari diharduen Oarsoaldea S.A.– amaitu ditu Irungo Hiframasa lantegi zaharraren instalazioak eraberritzeko lanak. 2021eko abuztuan abiatu ziren 9.718 metro koadroko espazio industrial hori birgaitzeko lanak, eta orain bi pabilioi berri jaso dira, eraikitako 7.460 metro koadro dituztenak. Eraikina aurreikusitako urtebeteko epean amaitu da, 7,3 milioi euroko inbertsioa eginda (lurzoruaren kostua barne).

Eraikin berria oso argitsua da eta diseinu bersatilekoa. Eraikuntzaren ikuspegitik, pabilioien kanpoalde osoa hormigoi aurrefabrikatuzko panelekin egin da, testura desberdineko bi akabera erabilita. Era berean, eraikinaren inguruan zuhaitzak landatu dira, obra osoari emateko aurreikusitako itxura eta kalitatea.

1. pabilioiak, 3.000 metro koadroko azalera eraikia du beheko solairuan, eta 1.453 metro koadro gehigarriko solairuarte bat, guztira 4.454 metro koadroko eraikigarritasuna duelarik. 2. pabilioiak, 3.005 metro koadroko azalera eraikia du beheko solairuan eta, aurrekoak ez bezala, ez dauka solairuarterik, malguagoa izan dadin bertan kokatuko den enpresaren jarduerari egokitzeko.

Balio erantsi handiko bi enpresa

Bi pabilioi berri horietan Katea Legaia eta Railtek Ingeniería Industrial enpresak kokatuko dira eta pabiloi biak osorik okupatuko dituzte. Kokatuko den lehen enpresak, KL katealegaiak, 4.500 metro koadro okupatuko ditu, hainbat industria-proiektu instalatzeko, eta desgaitasuna duten 60 gizarte eta lan-bazterketako arriskuan dauden hainbat pertsona baino gehiago enplegatuko ditu, Proiektuaren asmoa da instalazio guztiak toki bakar batean biltzea, eta teknologia berritzailean eta robotizazioan oinarritutako makineria baliatuko dute.  Katea Legaia enpresak lan mundurako sarbidea ematen die gizarteratze beharrean dauden pertsonei, eta desgaitasun maila jakin bat duten langileak eskaintzen dizkie lan-esku espezializatua behar duten enpresei.

Bestalde, 3.005 metro koadroko bigarren pabilioia Irungo Railtek ingeniaritzari esleitu zaio. Enpresa horrek tamaina handiko aluminiozko profilen prozesatu eta mekanizatuaren arloan dihardu. Euren produktuak burdinbide eta autobus elektrikoen sektoreetara bideratzen dituzte gehienbat. Kale-altzari eta fatxaden sektoreentzako piezak ere prozesatzen dituzte. Lantzen dituzten piezen prototipoek 30 metroko luzera izan dezaketenez, toki eta azpiegitura handiak behar dituzte halako piezak mekanizatu eta biltegiratzeko. Railtek enpresak aurreikusten du modu sostengatuan hazten jarraitzea eta 15 lanpostu berri sortzea hiru urteko epean.

Irungo Hiframasa lantegi zaharraren instalazioak birgaitzeko proiektuan oso garrantzitsua izan da erakundeen arteko lankidetza (Eusko JaurlaritzaSprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Irun eta Oarsoaldeko Udalak Bidasoa Oarsoko Industrialdea S.A.ren bidez), bai erabiltzen ez zen espazio industrial bat berritzeko, bai birgaitze prozesuari ekiteko, bai espazio hori azpiegitura berrituekin hornitzeko. Funtsean, eskualde horren ezaugarrietako bat da enpresa jardueretarako espazio eta azpiegituren etengabeko eskaera dagoela.

2024 urtera bitarteko Plan Estrategikoan jasotako jarduera-ildoetatik abiatuz, Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek helburutzat hartu dute jarduera ekonomikoetarako azpiegiturak sortzea, lehentasuna emanez erabiltzen ez diren lurzoruak edo aurri egoeran dauden hondakin industrialak birgaitu, zaharberritu eta optimizatzeari, Euskadin hazkunde eta garapen industrial jasangarria bultzatzeko.

Ildo hori gauzatzeko, Sprilur Taldeak oinarritzat hartzen ditu Plan Estrategikoak eta Programa Estrategikoak, kaltetutako lurzoruak berroneratu eta balioan jartzeko,  eta ekonomia eta enplegua berraktibatzeko EAEko lehentasunezko ekintza-esparru eta eskualdeetan.

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak Sustatutako enpresa-guneak 

 

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Lurzorua
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Lurzorua
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Lurzorua
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Lurzorua
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Lurzorua
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak