Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 uztaila, 2022 Azpiegiturak SPRILUR

Amaitu dira Sprilur-en bi industrialdetan ibilgailu elektrikoentzako 4 karga-puntu instalatzeko lanak

Alde batetik, industria-lurzoruaren kudeaketako Sprilur sozietate publikoak, Gasteizko Azucarera eraikinaren kanpoaldean bi karga-estazio jartzeko erabaki dutazio. Bestetik, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdeak beste bi karga-punturentzako gune bat eskaini dio Zamudioko Pinoa industrialdean […]
Gasteizko Azucarera eraikinean jarritako 4 errekarga guneak (Ali Gobeo poligonoan)

4 karga-puntu horiek instalatzeko akordioa, Iberdrola-rekin sinatu dena, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) eta Euskadi 2030 Agenda bultzatzeko eta eurekin bat egiteko ekimen bat da.

Sprilur-ek eta Ibaizabal Behekaldeko Industrialdeak iaz Iberdrolarekin sinatutako akordioei buru emateko, ibilgailu elektrikoentzako 4 karga-estazio instalatu dira bi enpresa-gunetan. Enpresa-guneen kudeaketa eta sustapeneko sozietate horiek (Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikiak eta SPRI Taldean integratuak) akordatu dute Iberdrolarekin (karga puntuen merkaturatzailea), ibilgailu elektrikoen hornidura-beharrei erantzuteko.

Alde batetik, industria-lurzoruaren kudeaketako Sprilur sozietate publikoak, Gasteizko Azucarera eraikinaren kanpoaldean bi karga-estazio jartzeko erabaki dutazio. Bestetik, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdeak beste bi karga-punturentzako gune bat eskaini dio Zamudioko Pinoa industrialdean, non sozietateak duela gutxi amaitu baitu pabilioi modularrak ostatatzen dituen Ibaizabal eraikin berria. Karga-puntuetarako sarbidea zabalik egongo da lanegunetan, 12 orduz, goizeko 7:30etik arratsaldeko 19:30era.

Bi enpresa-guneetan atondu diren espazioetan bina karga-estazio jarriko dira, eta horietako bakoitzak, 7,4 Kw-rainoko bina hargune erdiazkar izango ditu. Hala, posible izango da lau ibilgailu kargatzea aldi berean. Kargak egiteko ezarri diren oinarrizko baldintzen arabera, gune horiek lau ibilgailu elektriko aparkatzeko adinako azalera izan behar dute (2,5 metro zabal eta 5 metro luze), sarbide erraza eskaini behar dute karga-punturako eta bistaratze-pantailak ikusteko, eta hargune elektrikoetako mahukek erraz erabiltzeko modukoak izan behar dute.

Lankidetza-ekimen hau garapen jasangarriaren aldeko Euskadi 2030 Agenda bultzatzeko helburuen barnean kokatzen da, eta bat dator Sprilur-ek eta Industrialdeak sozietateek garapen jasangarriko helburu hauen alde egin duten apustu estrategikoarekin: GJH7 (Energia merke eta ez kutsatzailea), GJH11 (Hiri jasangarriak), GJH12 (Produkzio eta kontsumo arduratsuak) eta GJH17 (Nazio Batuen Munduko Itunak identifikatutako helburuak lortzeko aliantzak).

Lotutako albisteak

21 iraila, 2023 Azpiegiturak
Urban Mobility Days jardunaldiek mugikortasun jasangarria hurbilduko dute Sprilur Taldearen enpresa-eremuetara irailean eta urrian egingo diren lau jardunalditan
Irakurri gehiago
21 iraila, 2023 Azpiegiturak
Goxart, gozoenaren arteak eremua handitu du Mutrikuko Mijoa poligonoan
Irakurri gehiago
7 iraila, 2023 Azpiegiturak
Sprilurrek industriarako eta zerbitzuetarako 50.816 metro karratu urbanizatu ditu Ormaiztegin
Irakurri gehiago
20 uztaila, 2023 Azpiegiturak
Sprilurrek Lemoizko Basordas kalako dike-horma indartzeko obrak lizitatu ditu
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Azpiegiturak
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak