Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 urtarrila, 2023 Azpiegiturak SPRILUR Sprilur

Obretara, proiektu idazketetara eta zerbitzuetara bideratutako 15,9 milioitako 18 lizitazio argitaratu ditu Sprilur Taldeak 2022. urtean

 Lizitazio guztien zenbatekoaren %80 obretara bideratu da, %14 proiektuak idaztera eta %6 inguru, zerbitzuetara.
Irungo Arasoko industrialdea handitzeko proiektuaren 3D birsorkuntza

Bost obra-lizitazio eskaintzak jasotzeko fasean daude, horietatik zortzi obrak idatzi eta zuzentzeko proiektuak dira, eta gainerako bostak Taldeko Sozietateei laguntza, mantenimendu eta kudeaketa zerbitzuak emateko lizitazioak.

 Sprilur-ez gain, beste hiru Industrialdeak sozietatek (Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A., Beterri Kostako Industrialdea, S.A. eta Busturialdeko Industrialdea, S.A) jo behar izan dute kontratazio publikora euren proiektuak garatzeko.

 

Sprilur-ek 2022aren hasieran aurreratu bezala, Eusko Jaurlaritzako lurzoru industrialaren kudeaketako sozietateek 40 proiektutik gora garatuko dituzte EAEn datozen urteetan, jarduera ekonomikorako lurzoruak birgaitu eta berreskuratzeko estrategiaren barruan. Hala, ekitaldia amaitu denean esan dezakegu Sprilur Taldeak 18 lehiaketa argitaratu dituela 2022an, 15,9 milioi euroko kontratazioak egiteko.

 

Lizitazio horietatik bost obratarako dira, gauzatzea aurreikusten den zenbateko osoaren %80 baino gehiago hartzen dutelarik obra horiek. Hala, guztira 12,8 milioi euro lizitatu dira Urbanizazio edo/eta Eraikuntza atalean.

 

Sprilur-en obra kontratazioen artean aurkitzen dira, besteak beste, Herrera iparraldean erabilpen tertziarioko eraikin berri bat egitea (Pasaia), Burtzeña industrialdean Maser lantegiaren instalazio zaharrak eraistea (Barakaldo) eta SC1 Pinoa eremu industriala berrurbanizatzea (Zamudio). Hiru Industrialdeak sozietateei dagokienez, Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.k pabilioi berriak egingo ditu Araso industrialdeko partzela batean (Irunen) eta Beterri Kostako Industrialdea, S.A.k hainbat obra egin behar ditu Zuatzu Enpresa Parkean dauden bi eraikin atontzeko (Donostian) eta era berean, Busturialdeko Industrialdea, S.A.k eskatu du urbanizazio proiektu bat idaztea Muxikan. Proiektu horietako gehienek lizitazio gehiago ekarriko dituzte 2023an.

 

Bestalde, Proiektuen idazketa eta Obren zuzendaritzari dagokionez, Sprilur-ek 2,26 milioi euroko zortzi lehiaketa argitaratu ditu 2022an, horretara bideratuz kontratazio-bolumen osoaren %14. Atal honetako kontratazioetan dokumentazio teknikoa idatzi behar izan da eraikin berri bat diseinatzeko Eibarko Erisono industrialdean, Osasun poloa izeneko erabilpen tertziarioko eraikin bat diseinatzeko Sestaon, Gasteizen garatuko den fabrikazio aurreratuko zentroaren proiektua egiteko, Gueñesen eraikin bat birgaitzeko eta Zumarragako altzairu-lantegi zaharraren lurrak egokitu eta berrurbanizatzeko.

 

Azkenik, 863.250 euroko bost kontratu adostu dira zerbitzu, mantenimendu eta kudeaketa arloan, lizitatutako kopuru globalaren %5,4 guztira. Atal horretako kontratazioen barruan sartzen dira Gasteizko Azucarera eraikinaren mantenimendua eta Taldeko sozietateen kalitatearen kudeaketa eta ingurumen arloko ikuskapena.

 

 AURREIKUSPENA 2023RAKO

2023ari begira, Sprilur-ek eta Industrialdeak sozietateek lizitazio berriak argitaratuko dituzte aurreikusitako proiektu eta obrei hasiera emateko. Gipuzkoan, aipagarriak dira eraikin berri bat egiteko proiektua Eibarren eta lurrak berrurbanizatzeko proiektua Zumarragan. Bizkaian aipagarriak dira Santurtzi eta Barakaldoko (Burtzeñako) lur kutsatuak berroneratzeko proiektua eta Osasun poloa izango den eraikin berria egiteko proiektua Sestaon. Eta Araban, automobilgintza sektorerako fabrikazio aurreratuko zentroaren proiektu-idazketa Gasteizen.

 

Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek (SPRI Taldean eta  Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean integratuak) mantendu egingo dituzte euren estrategia, jarduera eta inbertsioak, helburutzat harturik lurra eta azpiegiturak berreskuratzea ekonomia jasangarri bat sortzeko, enpresen garapena ahalbidetzeko eta inbertsioa erakartzeko Euskal Autonomi Erkidegora.

 

Lotutako albisteak

Mutur Beltz Exkema 22 urria, 2024 Azpiegiturak
Mutur Beltz: Berrikuntza eta Kultura ereiten Karrantzako Artilearen eskutik
Irakurri gehiago
21 urria, 2024 Azpiegiturak
LIN3S, soluzio global digitalak eskaintzen dituen Bilboko enpresa
Irakurri gehiago
Australia BT&I 18 urria, 2024 Azpiegiturak
BasqueTrade-k Euskadiren eta Australiaren arteko lotura komertzialak indartu ditu
Irakurri gehiago
18 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskal Makina-Erreminta negozio-aukerak aztertzen ari da Vietnamen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 18 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak