Albisteak 26 ekaina, 2026

Euskadiko Parke Teknologikoak 40 urte ospatu ditu Bizkaian eta Zamudio/Derio Campusaren hedapena iragarri du, bere tamaina bikoizteraino

Imanol Pradales Lehendakariak, Zamudio/Derio Campusean 1,2 milioi metro karratu gehitzeko aukera emango duen Mantuliz (Derio) bisitatu du
-
  • “Duela 40 urte bezala, begirada altxatu behar dugu, ziurgabetasunari ekintzaz erantzun, eta apustua areagotu. Etorkizunari lekua egin behar diogu. Baita gure enpresa- eta teknologia-sarearen dinamismoari ere, sare hau eraldatzeko ahaleginean”, ziurtatu du Lehendakariak.
  • Gaur egun, Zamudio/Derio Campusaren okupazio-maila % 97koa da, eta 265 enpresa daude instalatuta.
  • Lehendakariak azpimarratu duenez, Euskadiko Parke Teknologikoak “hazteko aukera izan behar du, herri gisa hazten laguntzeko. Mundu osoko beste ekintzailetza polo eta ekosistema batzuekin konektatzen jarraitzeko, eta gure harrobiari aukerak eskaintzeko”.

Euskadiko Parke Teknologikoak gaur egun Zamudio/Derio Campusa dena sortu zeneko 40. urteurreneko ekitaldi ofiziala egin du gaur arratsaldean, bere tamaina ia bikoiztera eramango duen hedapen fase berriari begira.

Derioko udalerrian, Mantuliz eremurantz egingo den hazkundearen berri eman du Imanol Pradales Lehendakariak, Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburuarekin, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuarekin, Jaione Ganzarain Euskadiko Parke Teknologikoko presidentearekin eta Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoko zuzendari nagusiarekin, Esther Apraiz Derioko alkatearekin eta Lander Aretxabaleta Zamudioko alkatearekin batera bertara egindako bisitan.

Imanol Pradales Lehendakariak nabarmendu du parke teknologikoak eraldaketarako eta hazkunderako tresna izan direla Euskadirentzat: ekonomia etorkizuneko sektoreetara bideratuz, enplegu kualifikatua eta aukera berriak sortuz, eta ezagutza eta teknologia sortuz eta transferituz. “Duela 40 urte bezala, begirada altxatu behar dugu, ziurgabetasunari ekintzaz erantzun, eta apustua areagotu. Etorkizunari lekua egin behar diogu. Baita gure enpresa eta teknologia sarearen dinamismoari ere, eraldaketa horretan buru-belarri sartuta”, adierazi du.

Gainera, Pradalesek azpimarratu du Euskadiko Parke Teknologikoak hazteko aukera izan behar duela, “herrialde gisa hazten laguntzeko. Mundu osoko beste ekintzailetza polo eta ekosistema batzuekin konektatzen jarraitzeko, eta gure harrobiari aukerak eskaintzeko”.

2025eko ekitaldiko jarduera datuen arabera, Zamudio/Derio Campusean 265 enpresa daude dagoeneko, eta egunero 12.000 pertsonak egiten dute lan horietan. Okupazio-indizea % 97koa da, proiektu teknologikoak sortzeko erreferentziazko leku gisa finkatu den espazioan. Okupazio maila handi horren ondorioz, beharrezkoa da Campusa handitzeko prozesua bizkortzea.

Mantulizko lursailak gehitzeak (1,2 milioi metro karratuko azalera) Zamudio/Derio Campusaren espazioa ia bikoiztea ekarriko luke, izan ere gaur egun 1,1 milioi metro karratu ditu Zamudioko udalerrian eta 730.000 Deriokoan.

Campusak jarduera nabarmena biltzen du sektore hauetan: IRABAZI (gaur egun bultzatzaileak diren industria sektoreak), hala nola Fabrikazio Aurreratua eta Energia, eta HAZI (etorkizunerako potentzial bultzatzailea duten sektoreak), hala nola Aeroespaziala, Biosanitarioa edo Eusko Jaurlaritzaren Euskadi 2030 Industria Planean jasotako Soluzio Digital Aurreratuak.

Guztira, Euskadiko Parke Teknologikoaren Bizkaiko Campusetan –Zamudio/Derio, Abanto, Leioa eta Bilbo– 297 enpresa daude, 2025eko ekitaldiko jarduera datuen arabera, eta horietan 13.000 pertsona inguruk egiten dute lan egunero. Guztien artean 5.900 milioi euro inguru fakturatu zituzten.

Mantulizerantz hedatzeko eragiketa, Industria Planeko lidergo publikoko “Lurzoruen Erreserba Estrategikoa” Proiektu Eraldatzailearen barruan (Euskadi 2030), instalatutako enpresen jardueraren hazkundeari eta haien espazio eskaerari emandako erantzunik egokiena da, bai eta proiektu estrategikoak erakartzeko espazioak erreserbatu beharrari emandakoa ere.

Lehen enpresen ezarpenerako aurreikusten den denbora-muga 2030. urtetik aurrera doa.

Euskadiko Parke Teknologikoaren hedapen integrala

Gaur egindako iragarpenaz gain, Euskadiko Parke Teknologikoa modu paraleloan ari da lanean bere instalazioak lurralde osoan zabaltzeko. Bizkaiaren kasuan, eragiketarik nabarmenenak Bilbo Campusarekin du zerikusia, bertan, duela gutxi sartu den eta Idom, Mondragon, Vicomtech eta Ikerlanekin bat egiten duen Lantek proiektuarekin Zorrotzaurreko Ipar Punta amaitu da. Hiri Campus aitzindari hori teknologia digital aurreratuak garatzeko erreferentziazko gunea izango da: adimen artifiziala, datuen analitika eta zibersegurtasuna.

Beste proiektu batzuk ere martxan daude, Donostia Campusa, adibidez, Illunberanzko hedapenarekin eta nazioartean erreferentzia izango den Biozientzien sarea sendotuz. Bestalde, Gasteiz Campusean 900.000 metro karratu gehitzea aurreikusten da neurri handiko proiektuak erakartzea errazteko.

Oro har, Euskadiko Parke Teknologikoa etengabe hazi da azken urteotan. Gaur egun, 692 enpresa biltzen ditu bere Campusetan, eta horietan 24.000 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan –7.700 profesionalek egiten dute lan I+Gn–, eta guztien artean 9.257 milioi euro fakturatu zituzten 2025ean, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago.

Gainera, I+Gra bideratutako baterako inbertsioa % 30 hazi da, 2024an 660 milioi euro izatetik 2025ean 854 milioi euro izatera igarota, eta Industria-Euskadi 2030 Planeko HAZI eta IRABAZI sektoreetako enpresek gaur egun fakturazio osoaren % 76a hartzen dute.

Lotutako albisteak

Zorrotzaurreko  Bilbao  Campus  Teknologikoa  Lanteken  industriarako  zerbitzu  digital  aurreratuen  proiektuarekin  handitu  da

Zorrotzaurreko Bilbao Campus Teknologikoa Lanteken industriarako zerbitzu digital aurreratuen proiektuarekin handitu da

Lanteken etorrerak Iparraldeko Puntaren garapenean aurrera egitea ahalbidetzen du, IDOMen, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta Vicomtechen proiektuekin batera

Kontratazio  arloan  inoizko  jarduerarik  handienarekin  itxi  du  2025  urtea  Sprilurrek
12/02/2026 Lurzorua

Kontratazio arloan inoizko jarduerarik handienarekin itxi du 2025 urtea Sprilurrek

88 milioi eurotik gorako aurrekontuaren eta 48 lizitazioren kudeaketarekin, kontratazio arloan bere historiako jarduerarik handiena izan zuen iaz Sprilurrek

Miango-Agerre-Untxeka  poligonoa  garatu  eta  kudeatzeko  hitzarmena  sinatu  dute  Sprilurrek  eta  Busturialdeko  Industrialdeak  Muxikako  Udalarekin
10/12/2025 Lurzorua

Miango-Agerre-Untxeka poligonoa garatu eta kudeatzeko hitzarmena sinatu dute Sprilurrek eta Busturialdeko Industrialdeak Muxikako Udalarekin

Sinatutako akordioari esker Bizkaiko industria-poligonorik handiena izango denaren urbanizazio eta sarbide lanak hurrengo bost urteetan garatuta egon daitezke, 2030etik aurrera enpresak hartzeko moduan izateko

Pasaiako  La  Herrera  iparraldeko  berrurbanizazio  eta  egokitzapen  lanak  azken  fasean  sartu  dira
09/12/2025 Lurzorua

Pasaiako La Herrera iparraldeko berrurbanizazio eta egokitzapen lanak azken fasean sartu dira

Pasaiako Portu Agintaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Udalak eta Sprilurrek hitzarmena sinatu dute La Herrera Iparraldean berrurbanizazio eta egokitze lanak egiteko

Mikel  Jauregi  sailburuak  erabilera  industrialerako  18.500  m2-ko  lurzoru  berria  aurkeztu  du  Zarautzen
03/12/2025 SPRILUR

Mikel Jauregi sailburuak erabilera industrialerako 18.500 m2-ko lurzoru berria aurkeztu du Zarautzen

Eusko Jaurlaritzak amaitutzat eman ditu Errotaberri industrialdea urbanizatzeko lanak, 13,6 milioi euroko inbertsioaren ondoren

Gipuzkoako  Ingeniaritza  Eskolako  ikasleek  Eskuzaitzetako  eraikuntza  lanak  ezagutu  dituzte  bertatik  bertara  Sprilurren  eskutik
01/10/2025 Lurzorua

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasleek Eskuzaitzetako eraikuntza lanak ezagutu dituzte bertatik bertara Sprilurren eskutik

Sprilurrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak duten lankidetzaren barruan kokatzen da Ingeniaritza Zibileko laugarren mailako ikasleek egindako bisita

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Bilbora  iritsi  da

Euskadiko Parke Teknologikoa Bilbora iritsi da

Imanol Pradales Lehendakariaren hitzetan, Euskadiko lehen hiri-campus teknologikoaren lehen eraikina eraikitzeak euskal industria-eredua sendotzeko balioko du, eredu horrek “ezagutza aurreratuan, manufaktura-kulturan, jasangarritasunean, garapen teknologikoan eta balio erantsiko jardueretan oinarritzen du bere lehiakortasuna”

Metal78  enpresa,  Zumarragako  Arcelorreko  eremua  berreskuratzeko  aurrerapausoaren  adibide

Metal78 enpresa, Zumarragako Arcelorreko eremua berreskuratzeko aurrerapausoaren adibide

Enpresa hori ezartzea Zumarragako Arcelor fabrika zaharrean industrialdearen berroneratze- eta berregokitze-prozesu integralaren baitan kokatzen da; Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu

Lemoizko  zentral  zaharraren  inguruko  lurretan  aparkaleku  publiko  bat  egitea  aztertzen  ari  da  SPRILUR
14/07/2025 SPRILUR

Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR

200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek, Lemoizko Udalarekin egindako akordio eta konpromisoei erantzunez

Eusko  Jaurlaritza  aurrera  doa  Fundifes  orubearen  berreskurapenean,  modu  berritzaile  eta  iraunkorrean,  Durangoko  Udalarekin  lankidetzan
11/07/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritza aurrera doa Fundifes orubearen berreskurapenean, modu berritzaile eta iraunkorrean, Durangoko Udalarekin lankidetzan

Jarduera aitzindaria da, onddoekin mikorremedia bezalako teknologia jasangarrietan oinarritua.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.