Iván Suárez eta Pedro Alberto García bazkidea.
Ekintzailetza
Elkarrizketak 3 uztaila, 2025

Smart to Walk, trekking-a esperientzia adimentsu bihurtzen duen startup-a

Urdulizen jatorria duen enpresa honek, makila adimendun bat eta app osagarri bat sortu ditu mendi-ibiliak seguruagoak, sozialagoak eta konektatuagoak izan daitezen.
-

Smart to Walk oinarrizko erabilerako kirol-artikuluak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen dituen enpresa bat da. Haren ikuspegiak teknologia, diseinu irisgarria eta konpromiso soziala uztartzen ditu, jarduera fisikoa, autonomia eta bizimodu osasungarria sustatzen duten produktuak eskaintzeko. 

Smart to Walk-en ideia 2022 eta 2023 artean sortu zen, behatutako bi errealitatetatik abiatuta: mendi-ibiliak eta bizi-ohitura aktiboak bezalako jarduerekiko interesaren hazkundea, eta mendeko pertsona baten zaintzan izandako esperientzia zuzena. Teknologia aurreratuak egokitzeko aukera aurkitu zen, hala nola, GPS edo erorketak detektatzeko sistemak, normalean oso erabiltzaile espezifikoei zuzenduak (goi-mendia edo telelaguntza) publiko zabalago eta aktiboago baten eskura jartzeko. Horrela sortu zen produktu funtzional, inklusibo eta teknologiko baten kontzeptua. 

Ideia hau gauzatzeko interesa, proiektuarekin kompromisu sendoa duen bazkide inbertitzaile baten laguntza ekonomikoari esker zehaztu zen, bai eta euskal berrikuntza-ekosistemako erakundeen aldetik jasotako babes instituzionalari esker ere. Aliantza horiei esker, garapena hasi zen, eta Smart to Walk enpresaren oinarriak ezarri ziren. 

Smart to Walk – New Experience enpresaren produktu nagusia eta sormen-motorra da. Trekking-makila adimendun hau, funtzionalitate teknologikoak eta app osagarri bat integratzen ditu, ibiltzeko modua eraldatzeko, segurtasuna hobetzeko eta parte-hartze soziala sustatzeko. Gainera, oinarrizko erabilerako kirol-produktuak diseinatu eta merkaturatzen ditu, elkarte eta kolektibo minoritarioekin lankidetzan garatuak. Diseinu hauen bidez, haien kausak ikusarazi nahi dira, eta etekinen zati bat haiei ekonomikoki laguntzera bideratuta dago, kirola, inklusioa eta iraunkortasuna uztartuz. 

Izan ere, orain arteko proiekturik garrantzitsuena hau izan da, Ivan Suarez, enpresaren sortzailearen arabera, “erronka teknologiko, funtzional eta soziala izan dena”. Hardwarean berrikuntza, softwarearen garapena eta erabiltzailea ardatz duen diseinua txertatzen ditu, eta dagoeneko foro nabarmenetan aurkeztu da, hala nola South Summit-en. 

Bezero potentzialei dagokienez, Suarezek adierazi du “mendi-ibilaldietan, zahartze aktiboan eta ongizateari aplikatutako teknologian interesa duten pertsona aktiboak” direla. Eta, oraindik nazioartekotzeari ekin ez badio ere, nazioartean presentzia duten kirol-enpresa handien aldetik interes-adierazpenak jaso ditu, “horrek indartu egiten ditu Europako merkatuan hedatzeko ditugun aukerak”, azaldu du sortzaileak.  

Epe labur eta ertainerako dituen planei dagokienez, marka ezagutaraztea, produktu nagusia industrializatzea eta kirol-artikulu iraunkor eta kolaboratiboen lerro berriak plazaratzea dira enpresaren helburu nagusiak. Bere helburua “erreferentziazko marka” gisa sendotzea da, bere balioengatik: inklusioa, berrikuntza, jasangarritasuna eta komunitatearekiko konpromisoa. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren fabrikatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Nexi  Health,  adimen  artifizialari  esker  osasun  mentalaren  eraldaketa
27/11/2025 Ekintzailetza

Nexi Health, adimen artifizialari esker osasun mentalaren eraldaketa

Gipuzkoako startupak teknologia digitalak garatzen ditu, osasun arloko profesionalei kontsultan %25rainoko denbora aurrezteko eta kasu larriak goiz detektatzeko aukera ematen dietenak.

Carnegiek    ozeanoaren  indarra  energia  garbi  bihurtzen  du

Carnegiek ozeanoaren indarra energia garbi bihurtzen du

Enpresa, gaur egun, CETO prototipo bat hedatzeko prestatzen ari da, bere teknologia nagusia, Armintzan dagoen Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) delakoan.

Begoña  Echaburu  (Mondragon  Unibertsitatea):  “Euskadin  onak  gara  negozio-plangintzan,  orain  erronka  talentua  kudeatzea  da”
26/11/2025 Berrikuntza

Begoña Echaburu (Mondragon Unibertsitatea): “Euskadin onak gara negozio-plangintzan, orain erronka talentua kudeatzea da”

Pertsonak eta Talentua I+T Taldearen koordinatzaileak, Enpresagintza Fakultatean eta Negozio-Berrikuntza Ikerketa Zentrotik (MIK), pertsonak enpresa-estrategian integratzeko beharra azpimarratu du.

Erysafety:  nola  saihestu  farmakoen  eragin  kaltegarriak
25/11/2025 I+G+B

Erysafety: nola saihestu farmakoen eragin kaltegarriak

CIC bioGUNE proiektu horren parte da, eta sendagaien segurtasunaren ebaluazio zehatzagoa egiteko eredu bat garatzea du helburu.

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.