Elkarrizketak 6 Azaroa, 2025

Photokrete, eraikuntzan energia aurreztu ahal izateko materialak garatzen dituen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da
-

Photokrete urtebeteko startupa da eta material berriak egiten ditu zementuarekin, eraikuntzan energia aurreztu ahal izateko. Ekintzailetza berritzailea saritzen duten Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioako finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da.

2024an sortu zen enpresa EOE (Ezagutzan Oinarritutako Enpresa) gisa eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia (CSIC), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (UPNA) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) spin-off gisa. Hainbat urtetan zementu-material fotonikoen eta eraikuntza-sektorean dituen aplikazioen arloan egindako ikerketen emaitza da ekimena. Photokretek eraikuntza-sektorea eraldatu eta hirietako bero-irla efektua arindu nahi du.

Photokrete Europako  H2020 MIRACLE proiektutik sortu zen. 3 milioi euroko finantzaketa du proiektu horrek. 2025eko Rebuilden Contech Startup Forumeko lehenengo saria jaso du. Contech erreferentea da sektorean. Egun, BAT Accelerator Towerren du egoitza, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Spin offs Zitek programaren barruan. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren 1. arloa eta SPRI Taldearen Ekintzaile dirulaguntzen deialdietan gehieneko zenbatekoa jaso du.

Photokrete BUILD:INN,Euskadiko Eraikuntza Klusterreko kidea da eta Top 100 Startups 2025 rankingaren barruan dago.

Enpresak zementuaren eta eraikuntzaren sektorearentzat egiten du lan eta eraikuntza-produktu industrializatuak garatzen ditu hainbat arlotan aplikatzeko, hala nola obra zibiletan, industriako eraikuntzan, etxebizitza berrietan eta birgaitze-lanetan. “Egunez eta modu autonomoan hozteko gaitasuna dutenez, gure morteroak gai dira hiriko tenperatura 10-12 gradu murrizteko modu autonomoan. Horrek inpaktu izugarria du hozteko-prozesuetan energia aurrezteko. Gaur egun, Photokreten morteroak dira hirietako bero-irla efektua arintzeko soluzio integral eta eskalagarri bakarra”.

Photokrete teknologiaren abantaila nagusiak

Photokretek soilik du teknologia horren patentea eta lizentzia. “Hiru patente ditugu eta une honetan Photokreteren jarduera nagusia neurrira egindako I+G da, produktu berriak garatzeko”.

Photokreteren lau puntu lehiakorrak hauek dira: eraikinak hozteko garaian energia-kontsumoa % 70 baino gehiago murrizten du, CO2aren eta berotegi-efektuko gasen isurpenak murrizten ditu, Hirietako Bero Irlen efektuari aurre egiten dio eta merkatu lehiakorreko prezioan eta kostuan industrializatzeko prest dago.

9 langile ditu “eta langile oso kualifikatuak gehitzea aurreikusten dugu, merkataritzako gaitasunak eta I+G+b arlokoak indartzeko eta gure negozio-eredua nazioartekotzeko”.

SPRI Taldearen Ekintzaile programaren laguntza jaso du enpresak eta industrializatutako produktuen pilotuak egin dituzte horri esker, eraikuntzaren-merkatuan sartzeko prozesua azkartzeko. “Startup teknologikoentzako SPRIren Ekintzaile laguntza-programen modukoak ezinbestekoak dira gurearen gisako deeptechentzat. Ikusioz aplikatuko dugu Ekintzaile+ 2026an”.

Photokreteren etorkizuneko erronkak hauek dira: lehen morteroaren lehenengo eskalatze-estrategia finkatzea, merkatuan sartzeko prozesua azkartzea, nazioartekotzeko eta hazteko estrategiari heltzea eta haien teknologia integratuko duten produktu berriak garatzea.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.