Elkarrizketak 2026ko martxoaren 31

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.
-

Polistmodel-ek berrogei urte baino gehiago daramatza Zumaiatik galdaketarako ereduak fabrikatzen eta pieza industrial konplexuetarako soluzioak garatzen. Horrela, urteetan zehar, izaera familiarreko enpresak eraldaketa teknologiko sakona izan du, diseinu digitaleko tresnak eta makina aurreratuak txertatuz, industria-merkatuaren eskakizun berriei erantzuteko.

Enpresa 1983an sortu zen Modelos Blas izenarekin, gaur egungo arduradunen aitak sortuta; hauek baitira jada konpainiaren gidaritzan dagoen bigarren belaunaldi familiarra. “Gure aitak utzitako lekukoa hartzea harrotasuna, konpromisoa, anbizioa eta ospea da. Gurasoek irakatsi digutenaren erakusgarri da”, azaldu du Asier de la Torrek, enpresako gerenteak.

Gaur egun, Polistmodel modu koordinatuan lan egiten duten sei laguneko taldeak osatzen du, industria-proiektuak garatzeko. “Pieza konplexuen arloan beharrak dituzten bezeroei konponbideak aurkitzen laguntzen diegu”, adierazi du de la Torrek. Eta hori bezero-zorro oso anitz baterako egiten du, besteak beste sektore hauetako enpresentzat: eolikoa, itsasokoa, trenbidekoa, automozioa, makina-erreminta, aeronautikoa edo energetikoa.

Enpresak galdaketarako ereduak eraikitzen ditu hainbat materialetan, bereziki egurrean eta erretxinan; gainera, ereduak berritu eta konpontzen ditu, bai bere instalazioetan, bai zuzenean bezeroen lantegietan. Halaber, dimentsio handiko kontrol numerikoko makineriari esker, beste industria-esparru batzuetarako piezak mekanizatzen ditu, hala nola aeronautikarako, non maketak edo osagai konplexuak material bigunetan garatzen dituen.

Horretarako, eboluzio teknologikoa funtsezkoa izan da enpresaren eraldaketa digitalean. Polistmodel-ek ekoizpen guztiz eskuzkotik 3D diseinuko tresnak eta kontrol numerikoko makineria bere ekoizpen-prozesuan integratzera igaro da. “Bezeroen eta merkatuaren epeak eta kostuak betetzeko eskakizunek azken teknologiaren eskutik eboluzionatzera bultzatu gaituzte”, azaldu du Gipuzkoako enpresako gerenteak. Gainera, gaineratu du: “Merkatuak erantzun azkarrak eta neurrira egindako soluzioak eskatzen ditu; beraz, irtenbide malgu eta pertsonalizatuak eskaini behar ditugu”.

Horrela, etorkizunari begira, Polistmodel-ek ekimen berrietan lan egiten du bere lehiakortasuna indartzeko; besteak beste, nazioartekotze-prozesuan aurrera egitea, teknologia berriak txertatzea eta sektore barruko lankidetzak sustatzea. Enpresak, halaber, apostu irmoa dauka bere eraldaketa digitalean, etorkizunerako proiektuen artean 3D eskaner bat eta 3D inprimagailu bat txertatzea aurreikusiz, bere prozesuak optimizatzeko.

Testuinguru horretan, bere ibilbidean zehar, euskal enpresak SPRI Taldeak bultzatutako digitalizazio-programen laguntza izan du. “Kit Digitaleko laguntzak baliatu ditugu ekoizpen-prozesuak digitalizatzeko eta ERP sistemarekin konektatzeko, kostuen kontrol osoa izateko”, azaldu du de la Torrek.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Sarrailagintzatik  sarbide  adimendunetara:  KLABIA  talde  industriala  sortu  da
2026/11/05 Berrikuntza

Sarrailagintzatik sarbide adimendunetara: KLABIA talde industriala sortu da

Talde berria CVL eta DORLET enpresa historikoen bat-egitetik sortu da. Aretxabaletan eta Miñanon ditu egoitzak, eta 170 profesionaleko lantaldea du.

DS4Tk  nazioarteko  merkataritzan  erabaki  hobeak  bultzatzen  ditu    adimen  operatiboaren  bidez
2026/11/05 Nazioartekotzea

DS4Tk nazioarteko merkataritzan erabaki hobeak bultzatzen ditu adimen operatiboaren bidez

Bizkaiko enpresak TTools garatu du, adimen operatiboko plataforma bat, enpresei eta profesionalei egoera konplexuak aztertzen, arriskuak murrizten eta nazioarteko merkataritzan hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Elesa+Ganter  Ibéricak  robot  autonomoen  biltegia  garatu  du  biltegiratzea  eta  kudeaketa  hobetzeko

Elesa+Ganter Ibéricak robot autonomoen biltegia garatu du biltegiratzea eta kudeaketa hobetzeko

SPRI Taldearen industria-zibersegurtasuneko programaren laguntza jaso duen enpresa horrek manufaktura-industriarako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu

Haingor  enpresak  automatizazio  pneumatiko  eta  hidraulikoaren  arloko  irtenbideak  eskaintzen  ditu
2026/11/04 Berrikuntza

Haingor enpresak automatizazio pneumatiko eta hidraulikoaren arloko irtenbideak eskaintzen ditu

35 urtetik gorako esperientzia duen Gipuzkoako enpresa honek doitasun, kontrol eta eraginkortasun handiagoa behar duten aplikazioetarako ardatz elektrikoekin ere lan egiten du.

Alaitz  Ardanza  (Tamoin):  “Biltegiratze  termikoa  gakoa  izango  da  erregai  fosilen  kontsumoa  murrizteko  eta  industria  deskarbonizatzeko”
2026/11/03 I+G+B

Alaitz Ardanza (Tamoin): “Biltegiratze termikoa gakoa izango da erregai fosilen kontsumoa murrizteko eta industria deskarbonizatzeko”

Ingeniaritzan eta industria-zerbitzuetan 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa bizkaitarrak berrikuntzaren aldeko apustua egin du biltegiratze termikoan, hondar-beroa berreskuratzean, hidrogeno berriztagarrian eta erregai sintetikoetan, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.

Data  Value  Managementek  enpresetan  emaitza  neurgarriak  sortuko  dituen  adimen  artifizialaren  aldeko  apustua  egin  du

Data Value Managementek enpresetan emaitza neurgarriak sortuko dituen adimen artifizialaren aldeko apustua egin du

Arabako konpainiak datuen analisian eta AAren arloan dihardu, eta erabakiak hartzeko prozesua eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak sustatzen ditu.

TapDigital,  adimen  artifizialaren  bidez  neurrira  egindako  soluzioak  eskaintzen  dituen  startupa
2026/11/02 Ekintzailetza

TapDigital, adimen artifizialaren bidez neurrira egindako soluzioak eskaintzen dituen startupa

Bilboko enpresak morroi birtualak, webguneak eta automatizazioak garatzen ditu, lehentasun gisa bezeroarekiko hurbiltasuna jarrita

Evolgenek  aplikazio  industrialetarako  entzimen  garapenean  aurrera  egiten  du
2026/11/02 I+G+B

Evolgenek aplikazio industrialetarako entzimen garapenean aurrera egiten du

Gipuzkoako enpresak biomasa bioerregai eta balio erantsiko material bihurtzeko soluzioak diseinatzen ditu.

PQC-k  hidrogeno  berdea  datu-zentroetarako  alternatiba  energetiko  gisa  aztertzen  du,  Petronor  eta  Tecnaliarekin  batera

PQC-k hidrogeno berdea datu-zentroetarako alternatiba energetiko gisa aztertzen du, Petronor eta Tecnaliarekin batera

H2Integra proiektuak, ‘2026ko Trantsizio Berdeko Proiektua’-ri ON Bizkaia Saria jaso duenak, azpiegitura horien hornidura elektrikoa bermatzeko duen potentziala aztertzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.