Berdintasuna
Elkarrizketak 5 Azaroa, 2025

Zunibalek, emakumeak langileen % 30 izanik, profil teknologikoak dituzten emakumeak bilatzen ditu

SPRI Taldeak egin berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte enpresak.
-

Bizkaiko Zunibal enpresa mundu-mailako erreferentzia da arrantza jasangarrirako eta itsas monitorizaziorako irtenbide teknologikoetan, eta SPRI Taldeak egindako «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan parte hartu du. Ikerlan horretan agerian geratu da enpresa parekideenek, justizia sozialean aurrera egiteaz gain, emaitza hobeak lortzen dituztela lehiakortasunari dagokionez, hori fakturazioan, enpleguan, jarrera berritzailean eta nazioarteko jardueran haztea dela ulertuta.

Nahiz eta langileen % 30 emakumeak izan, enpresak identifikatu du emakumeen profil teknologikoak lortzeko zailtasuna dela haien erronka nagusietako bat. Egoera horri aurre egiteko, hainbat ekimenetan dihardu; esate baterako, Cebekek sustatzen dituen jardueretan. Hala, enpresa ikastetxe, institutu eta Lanbide Heziketako zentroetara hurbildu daiteke, eta STEAM bokazioak txikitatik sustatu.

Konpainia jakitun da genero-desorekak daudela oraindik sailetako batzuetan; esate baterako, IKT eta I+G+b sailetan. Horregatik, apustu argia egin du taldeetan oreka handiagoa erdiesteko, baldin eta berdintasun-baldintzak dauden jasotako profilen artean. Filosofia bera aplikatzen da barne-igoeren prozesuetan: garapen profesionaleko aukerak pertsona guztientzat berdin-berdin zabalik egotea bermatu nahi da.

Azken urteotan, Zunibalek bilakaera positiboa ikusi du, enpresan emakumeek duten presentziari erreparatuta. Aurrerapauso hori ez da ekintza isolatuen emaitza, baizik eta kultura korporatiboaren benetako eraldaketa bat, aldatu egin baita erdigunean pertsonak jartzeko. Zunibalek eskaintzen duen ingurunean, autonomia, konfiantza eta elkarlana eguneroko lanaren ardatza dira. Enpresaren kulturaren apustua hazkunde profesionala, trebakuntza jarraitua eta benetako kontziliazioa dira, erantzukidetasunean eta entzute aktiboan oinarrituta. Ikuspegi hori humanoagoa eta gardenagoa da, eta profil berriak erakartzeko lagungarria izan da, baita emakumeen profilak ere. Hain zuzen, profil berri horiek xede jakin bat duten proiektuak eta berrikuntza ulertzeko modua partekatzen duten taldeak bilatzen dituzte.

Lanaldi trinkoa

Kultura horri neurriak ere batu behar zaizkio, berdintasunaren aldeko konpromisoa islatzen dutenak ekintza zehatzen bidez. Urte osoan zehar lanaldi trinkoa ezarri zuten Bizkaiko enpresetako bat izan zen Zunibal, duela hamar urte dagoeneko. Erabaki aitzindaria izan zen, eta bereizgarria izaten jarraitzen du gaur egun. Gainera, trebakuntza jarraiturako ekimenak egiten ditu, arlo guztiak elkarlan estuan aritzen diren zeharkako ingurune batean. Halaber, pertsonen ongizatea lehenesten duten onurak daude; adibidez, mediku-aseguru pribatua. Oro har, enpleguaz harago doan balio-proposamen bat da: egonkortasuna, ikaskuntza jarraitua eta xede batekin lan egiteko harrotasuna batzen ditu.

Zunibalgo giza baliabideen zuzendari Zuriñe Larrauriren hitzetan: “Teknologia garatzen dugu ozeanoak zaintzeko, baina, egiatan, pertsonek egiten dute posible Zunibal. Haien talentuak, enpatiak eta taldean lan egiteko moduak bihurtzen dute berrikuntza benetako inpaktu”.

Enpresak berdintasunerako plana du 2019az geroztik, eta bigarren edizioa 2025ean erregistratu dute. Enpresaren iritziz, barruko egoeraren azterketa sakona egiteko aukera bat da, hobetu beharrekoa identifikatu eta berdintasunarekin duen konpromisoa indartzeko.

Etorkizuneko erronkei dagokienez, Zunibalek planteatzen du enpresa erakargarri gisa posizionatzeko premia duela STEAM talentua lortzeko, emakumeak bereziki. Horretarako, elkarlana giltzarri iruditzen zaie, batik bat erakundeekin eta lurraldeko hainbat eragilek sustaturiko programekin. Era horretan, sektore industrial eta teknologikoaren ahalmena ikusgai egin daiteke, emakumeen garapen profesionalerako espazioa den aldetik.

Zuriñe Larraurik dioenez, “gure anbizioa ez da emakume gehiago kontratatzea soilik, baizik eta belaunaldi berri bat inspiratzea, itsas teknologia pertsonen artean eta planetan benetako inpaktua duen karrera bat dela ikusteko”.

Zunibalek ikerketa horretan parte hartzea B·WOMENIN Industry ekimenaren barruan kokatzen da, SPRI Taldeak bultzatuta, zeinak emakumeak euskal industrian duen rola ikusarazi eta bultzatu nahi baitu. Ekimena Women in Manufacturing talde adituaren parte da. Horren burua SPRI da 2020z geroztik, World Manufacturing Foundationen esparruan. Helburua jardunbide egokiak identifikatu eta partekatzea da, frogatu nahi baita berdintasuna ez dela balio soziala soilik, baizik eta, orobat, enpresa industrialetarako lehiaketa-abantaila bat ere bai.

Lotutako albisteak

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.