Gasteizen jaiotako enpresa bat, nabla wind hub taldearen hazia
Nabla Wind Power-ek, sektore eolikoko Europako beste bi enpresarekin bat egin ondoren, firma berriari bere izena eman zion, baita taldearen barruko merkatu-funts zabalena ere, parke eolikoak optimizatzera bideratua dagoena.
Plastigaur bere material jasangarrietan oinarrituta erreferente bihurtu da Plastikozko enbalaje malguaren sektorea
Enpresa gipuzkoarrak guztiz birziklagarriak diren plastikoak fabrikatzen ditu elikadura eta edari sektoreetarako edo eraikuntza sektorerako.
Polielastic: “Erabilitako bizikleta-pneumatikoak berrerabiltzeko proiektu bat hasi dugu Gas
Arabako enpresak kautxuzko aleazio ugari ekoizten ditu, eta birziklatzeko hain zaila den material hori berrerabiltzeko proiektu batean ari da lanean.
Orklik 220.000 euro aurrezten ditu urtean konpresoreen hondar-energia aprobetxatuz
2018an hasi zen proiektuari esker, Ordiziako enpresak hondakin-energiaren % 58 baliatzen du jada bere eskaera termikoaren zati bat asetzeko. Soberakina Ordiziako Majori kiroldegiari uzten zaio, bertako igerilekuak berotzeko.
HINE Group: “Sektore eolikoak etorkizun handia du”
Lander Guibelaldek sektore eolikorako osagai hidraulikoetan eta hozte-sistemetan erreferentziazkoa den enpresa bat zuzentzen du, eta enpresa horrek 700 langile enplegatzen ditu mundu osoan dituen sei lantegietan
SPERTUSen bigarren topaketa, trantsizio energetikoari buruzko mintegi iraunkorra, maiatzaren 9rako deitu da Euskadin
Ospe handiko zientzialari eta teknologoek osatua, ezagutza estrategikoko hub bat izan nahi du egungo munduaren erronka handienetako baten aurrean: trantsizio energetikoa.
Ingeteam-ek energia eoliko eta hidraulikoan eta eguzki-energian zentratuko du bere hazkundea
Euskal konpainiaren azken plan estrategikoak aurreikusten du fakturazioa % 44 handitzea eta 1.000 lanpostu sortzea
PLASTIC2PLASTIC proiektuak hondakin plastikoak industria petrokimikorako lehengai bihurtzeko helburua du
Zorrotza Gestión buru duen ekimen honen helburua hondakin horietatik abiatuta pirolisi-olioak lortzea da, iraunkortasunean eta ekonomia zirkularrean aurrera pauso bat emateko.
Euskadik ostatatzen du World Economic Forum-en “zero emisio garbi” lortzeko ekimenaren munduko klusterren lehen topaketa
World Economic Forum-ek hainbat jardunaldi antolatu ditu BECen eta Accenture enpresak Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean duen zentro espezializatuan, eta jardunaldi horietan parte hartuko dute Erresuma Batuko, Australiako, Herbeheretako, Portugaleko, Italiako, Belgikako eta Estatu Batuetako talde industrialek eta Basque Net Zero Industrial Super Cluster erakundeak
Ekograsek erabilitako olioa biodiesela bihurtzen du
Enpresa gipuzkoarrak ostalariekin eta administrazio publikoekin lan egiten du eta olioa birziklatzeko eta berrerabiltzeko hainbat soluzio garatzen ditu.
Itsaso Baltikoko off-shore energia eolikoaren sektoreko negozio-aukerei buruzko jardunaldia
SPRI Taldeak BECen egingo den Wind Europe azokan parte hartuko du
Ekolberrek biomaterial jasangarri bat garatu du, alderdi biomediko edo elikagaietarako egokia dena
2015ean sortutako enpresa gipuzkoarrak, abeltzaintzako hondakinetan dagoen kolagenotik abiatuta, termoplastiko bat sortu du, % 100 produktu jasangarri bihur daitekeena eta erabilera bakarreko plastikoa ordezkatzen duena.
Enermetrik: “Zalantzarik gabe autokontsumorako energia fotovoltaikoaren unea da, ez da antzekorik egongo”
Grupo Watio eta Viuda de Sainzek sortutako start-up-ak industrien eta administrazioen energia-kontsumoa kudeatzen du software propio baten bidez, eta hori optimizatzeko neurriak ezartzen ditu. Gainera, ingeniaritza propioa du autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoak ezartzeko.
Go Mobility by Mubil: mugikortasun jasangarriaren industriaren azoka profesionalaFicoba acoge en abril la tercera edición de Go Mobility by Mubil
2022ko apirilaren 27an eta 28an ospatuko da Ficoban
SPRI Taldeak enpresa-topaketak bultzatu ditu kontaktuak egiteko energia eolikoaren sektorean
Bilerak apirilaren 6 eta 7an egingo dira BECen
Micobooks, ekonomia zirkularra onlineko liburu-dendan
Egoitza Bizkaian duen enpresa honek 210.000 kg CO2 aurreztuko ditu urtearen amaierarako
Ondoan buru duen Repapel proiektuak euskal papergintzaren sektorean ekonomia zirkularra garatzea du helburu
Enpresa bizkaitarrak, 40 urteko ibilbidearekin, hainbat sektoreetarako ingeniaritza-zerbitzuak garatzen ditu, hala nola: instalazioak, ingurumena, segurtasuna, lan-osasuna, mantenimendua eta zerbitzuak, barneko ingurumen-kalitatea eta energia.
Euskadik Hidrogenoaren Euskal Korridorea aurkeztu du Italian
SPRI Taldeak eta Petronor-ek Europan azaldu dute euskal industria deskarbonizatzeko funtsezko ekimen hau, zeina “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” proiektuaren esparrura biltzen baita
SPRIk “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” ekimena aurkeztu du “Clusters meet regions” ekitaldian
“Basque Net Zero Industrial Super Cluster” da World Economic Forum-ek 2050erako 0 isuri garbiko helburua betetzeko sustatu duen ekimenean parte hartzera gonbidatutako lehen lau eskualde-proiektuetako bat
‘Konekta2’, adinekoak zaintzeko Adimen Artifiziala
Wattio donostiarraren irtenbidea sei hilabeteko proiektu pilotu batean aztertu da. Bertan 115 familiak parte hartu dute eta % 80ko gogobetetzea lortu da.