Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 otsaila, 2022 Ingurumen-jasangarritasuna

SPRIk “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” ekimena aurkeztu du “Clusters meet regions” ekitaldian

“Basque Net Zero Industrial Super Cluster” da World Economic Forum-ek 2050erako 0 isuri garbiko helburua betetzeko sustatu duen ekimenean parte hartzera gonbidatutako lehen lau eskualde-proiektuetako bat

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” ekimena aurkeztu du Malagan egin den “Clusters meet regions” ekitaldian, zeinetan balioan jarri baita klusterrek eskualdeetako garapen eta hazkundearen bultzatzaile gisa betetzen duten zeregina.

Ekitaldi hori da Europako hainbat eskualdetan 2022 eta 2023 urteetan antolatuko diren 15 tailerretatik lehenengoa. Tailer horien helburua da esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea ekosistema industrialak indartzeko eta trantsizioen inguruko antzeko erronkei aurre egiteko, klusterrak izango direlarik elementu dinamizatzaileak.

Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek energia- eta klima-trantsizioko ekimenei buruzko saio batean parte hartu du; ekimen horiek eskualde mailako gobernu eta klusterren arteko lankidetzaren ondorio dira.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” aurkeztu zuen Nazio Batuek azaroaren 3 eta 4an Glasgown Klima Aldaketari buruz egin zuten 2021 COP26 Konferentzian. Ekimen hori da World Economic Forum-ek 2050erako 0 isuri garbiko helburua betetzeko sustatu duen ekimenean parte hartzera gonbidatutako lehen lau eskualde-proiektuetako bat.

“Basque Net Zero Industrial Super Cluster” proiektua kluster arteko lankidetzan oinarritzen da aurrera egiteko zero isuri garbiranzko trantsizioan, eta horretarako, bultzada bat emango zaio jarduera industrialaren energia-kontsumoaren deskarbonizazioari. Ekimenaren lehen fasea CO2 gehien isurtzen duten Euskadiko sektoreetan zentratzen da (birfinketa, zementua, siderurgia, galdaragintza eta papera) eta Klusterren bitartez artikulatuko da.

Iberdrola eta Petronor erreferentziazko euskal enpresa energetikoek eginkizun garrantzitsua izango dute erakunde bultzatzaile gisa. Ekimen honen helburua da baita ere teknologia berrietan eta zerbitzu berritzaileetan oinarritutako negozio-aukerak sortzea, trantsizioa azkartzeko.

Ekimenaren hurrengo faseetan, dinamika hau CO2 gutxiago isurtzen duten gainerako sektoreetara hedatuko da, eta hala, beste kluster batzuk motibatuko dira eta esperientziak eta jardunbide egokiak ere eskainiko zaizkie, konpromisoak har ditzaten trantsizio horretan.

Une honetan, munduko ekonomiaren ia % 80k konpromisoa hartu duelarik zero isuri garbira iristeko, guztiz premiazkoa da behar diren urratsak ematea helburu anbiziotsu hori lortzeko, eta klusterrak eragile oso garrantzitsuak dira trantsizio horretan.

 

Lotutako albisteak

3 abendua, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
AVEQ-KIMIKAk lehiakortasuna mantentzeko deskarbonizazioko Europako araudietara egokitzea beharrezkoa dela adierazi du
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Vascolacek bigarren bizitza ematen dio gatzurari
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Jauregik i-DE enpresaren egoitza nagusia bisitatu du, bertako profesionalei GOIDI Valentziatik igaro ondoren hornidura berrezartzeko emandako laguntza eskertzeko
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Energia Klusterrak aurreikusten du Euskadin 6.000 enplegu baino gehiago sortuko direla 2040an sektore eoliko flotatzailean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak