Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 otsaila, 2022 Ingurumen-jasangarritasuna

Euskadik Hidrogenoaren Euskal Korridorea aurkeztu du Italian

SPRI Taldeak eta Petronor-ek Europan azaldu dute euskal industria deskarbonizatzeko funtsezko ekimen hau, zeina “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” proiektuaren esparrura biltzen baita

Ostiral honetan (otsailak 25) egin da Basilicata hirian (Italia) “Etorkizun jasangarrirako energiak” eskualde mailako foroa. Foro horretan mundu osoko hainbat eskualdek bertatik bertara partekatu dituzte trantsizio energetiko-klimatikoari aurre egiteko ekimenetan izan dituzten esperientziak.

Arturo Fernandezek (Petronor) eta Ainara Isasak (Basque Trade and Investment-ek Italian duen bulegoko zuzendaria) lagundurik, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek mahai-inguru batean parte hartu du Japonia, Herbehereak eta Italiako beste hainbat ordezkarirekin batera, eta hizpide hartu du Hidrogenoaren Euskal Korridorea eta “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” ekimenarekin duen inplikazioa. Bere hitzaldian errepaso bat eman die Euskadin hidrogenoaren ekosistema bat sortu eta finkatzea eragin duten faktoreei: Petronor bezalako kontsumitzaile garrantzitsu bat, portua, gasaren garraio eta banaketarako azpiegitura handi bat, eta, batez ere, balio-kate industrial eta teknologiko bat, oinarri teknologikoko ekipo-ondasunen industriaz eta nazioarteko presentzia duten ingeniaritzez hornitua dagoena, eta baita ere zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sareak hidrogenoaren teknologien alde eginiko apustua.

Ekimen publiko-pribatu hori modu natural batean integratu da Hidrogenoaren Euskal Estrategian, bai eta Eusko Jaurlaritzak eta Petronor eta Iberdrola enpresek euskal industriaren kontsumo energetikoa deskarbonizatzeko egin duten apustuaren barruan, hau da, “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” ekimenean. Euskal Super Klusterra da World Economic Forum-ek 2050erako 0 isuri garbiko helburua betetzeko sustatu duen ekimenean parte hartzera gonbidatutako lau eskualde-proiektuetako bat; hain zuzen, ekimen horren helburua da esperientziak eta jardunbide egokiak eskaintzea eta trantsiziorako konpromisoak hartzen dituzten eskualde industrialen arteko sinergiak ustiatzea.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” aurkeztu zuen Nazio Batuek azaroaren 3 eta 4an Glasgown Klima Aldaketari buruz egin zuten 2021 COP26 Konferentzian. Ekimen horrek balioan jartzen du eskualde industrialen papera zero isuri garbiranzko trantsizioan aurrera egiteko.

Une honetan munduko ekonomiaren ia % 80k konpromisoa hartu duelarik zero isuri garbira iristeko, guztiz premiazkoa da behar diren urratsak ematea helburu anbiziotsu hori lortzeko, eta ezinbestekoa da eskualde industrialek, batez ere  energia kontsumo handia dutenek (eta CO2 isuri handiak kontsumo horri loturik) paper garrantzitsua jokatzea konpromiso horiek lortzeko ahaleginean. “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” ekimenaren asmoa da deskarbonizazioaren helburu hori aukera bihurtzea garapen teknologikoa eta industriala bultzatzeko Euskadin. Hidrogenoaren Euskal Korridorearen bidez indartuko den Hidrogenoaren ekosistema lagungarria izango da bi helburu horiek lortzeko

Lotutako albisteak

22 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
SUDS Drenaje Sostenible, hiri-eremuan euri-uren kudeaketa jasangarriago baten aldeko apustua egiten duen enpresa donostiarra
Irakurri gehiago
18 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenak EPRIren European Workshop Weeken hartuko du parte aste honetan
Irakurri gehiago
11 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Arquinea, eraikinak birgaitzeko bazkidea da, etxebizitza eraginkorragoak eta jasangarriagoak lortzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Elirecon, hiru hamarkada hondakin sanitarioen tratamenduan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak