Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 12 apirila, 2022 Ingurumen-jasangarritasuna Energia

Ingeteam-ek energia eoliko eta hidraulikoan eta eguzki-energian zentratuko du bere hazkundea

Euskal konpainiaren azken plan estrategikoak aurreikusten du fakturazioa % 44 handitzea eta 1.000 lanpostu sortzea

Inoizko krisi energetiko handienetako baten erdian gauden honetan, egoitza Zamudion duen eta aurten bere berrogeita hamarren urteurrena bete duen Ingeteam euskal enpresak 2022-2024 Plan Estrategikoa aurkeztu berri du. Apustu anbiziotsua da, helburutzat duena “beste dimentsio” baterantz jauzi egitea, elektrifikazio jasangarriaren arloko lider bihurtzeko. Besteak beste, aurreikusten du enpresaren fakturazioa 1.000 milioi euroraino handitzea, eta mila lanpostu berri sortzea. Asmo handiko helburuak Euskadiren trantsizio energetikoko eragile garrantzitsuenetako bat den enpresa honentzat. Ingeteam-ek helburutzat du “energia  asko sortzea, bai eolikoa eta hidraulikoa eta baita ere eguzki-energia”, dio konpainiako zuzendari nagusi Adolfo Rebollok. Horretarako, egitura nazioartekotu bat dauka, presentzia duena bost kontinenteetako 24 herrialdetan, zeinari esker bere produkzioaren % 80 esportatzen baitu. Une honetan 4.000 langile baino gehiago enplegatzen ditu.

Tapia sailburuak berriki esan du energiaren testuingurua “izugarri kritikoa” dela, eta Gobernuari eskatu dio hartzeko presazko neurriak energiaren fiskalitate arloan… Zein da zure iritzia?

Ezinbestekoa da energiaren prezioaren arazoa konpontzea. Agian publiko orokorrak ez daki Espainian egunero kontsumitzen den argindarraren ia % 70 ez dela saltzen spot prezioan, baizik eta aurrez finkatutako prezio finko batean. Soilik egunero kontsumitzen den elektrizitatearen % 20-30 saltzen da spot prezioan. Arazoa da kontsumitzaile txikiarentzako prezioa zuzenean  lotuta dagoela prezio horrekin. Beste herrialde batzuetan ez da halakorik gertatzen, eta energiaren prezioa ez da arazo bat. Zenbait enpresak -eta horien artean badira batzuk elektrizitatean intentsiboak direnak- ez dute prezio finkorik negoziatzen energiaren truke, eta horiek ere arazo handiak dituzte. Europaren independentzia energetikoa bultzatu behar da energia berriztagarriak oinarritzat hartuta eta Errusiako gasaren alternatiba bezala. Ingeteam-en uste dugu badagoela beste modu bat energia sortu, banatu, biltegiratu eta kontsumitzeko, eta konpromisoa hartu dugu energia hori modu garbi, eraginkor eta jasangarrian sortu eta kudeatzeko.

Lehengaien prezioen igoeraren edo lehengaien gabeziaren harira (zuek ere izango zenuten arazo hori), zer irudituko litzaizuke arlo edo sektore desberdinek bat egingo balukete horrelako baliabideak erosteko modu globalagoan, Euskadiko enpresei gauzak modu globalagoan egiten lagunduko liekeen “erosketa zentral” moduko bat sortuz?

Printzipioz ez zait gaizki iruditzen. Materialen eskasia dela medio, behartuta gaude gure hornikuntza-kateetan ahalegin handiak egitera eta lan gehiago egitera osagai alternatiboak eskuratzeko errekorreko denboran. Gure helburua da ahalik eta gutxien atzeratzea gure entrega-epeak. Momentuz, zailtasunak zailtasun, ez dugu inpaktu esanguratsurik jasan. Lanean jarraituko dugu aurrera egiteko.

Duela gutxi aurkeztu duzue konpainiaren datozen bi urteetarako Plan Estrategikoa. Plan anbiziotsua da, zeinaren helburua baita hurrengo hiru urteetan fakturazioa % 44 handitzea -mila milioi eurora iristeraino-, eta mila enplegu kontratatzea. Zein sektoretan hazi nahi duzue?

Gure helburua da mundu jasangarriago bat lortzea. Horregatik, ziklo estrategiko berri honetan lider izan nahi dugu sorkuntza berriztagarriaren arloan (eolikoa, hidraulikoa eta eguzki-energia), biltegiratzean, garraio eta banaketa adimenduneko sare sendoetan, eta energia elektrikoaren kontsumo eraginkor eta garbietan: ibilgailu elektrikoen kargagailuak, bihurgailuak eta motorrak trenentzat eta itsasontzientzat, siderurgiarako eta meatzaritzarako, uraren sektorerako, etab. Gainera, saiatuko gara gure merkatu garrantzitsuenetako kuota handitzen: Europa, Ipar Amerika, Australia, Brasil eta India; Txina ere gero eta garrantzitsuagoa da, eta itsasontzien eskutik iritsi nahi dugu hara.

Menturaz Plan Estrategiko anbiziotsu honen arrazoia al da une honetan bizi dugun energia berriztagarrien aldeko boom-a, gerrak hauspotu duena menpekotasun energetikoa murrizteko, batez ere Errusiako gasarekikoa?

1996tik gaude energia berriztagarrien arloan eta ordutik ari gara lanean energia elektrikoa modu eraginkorrean kontsumitzeko bihurgailuetan; xeheki landutako plan bat garatu dugu, gure esperientzian eta metatutako ezagutzetan oinarritua. Azken asteotan aldatu egin da egoera geopolitikoa, baina gure planteamendua betiko bera da, eta eragile garrantzitsua izango gara gizartea elektrifikatzeko bidean.

Zergatik ez dauzkagu parke eoliko, hidrauliko eta eguzki-parke gehiago Europan, teknologia ezagatik ala burokrazia astunagatik?

Energia berriztagarrietarako teknologia europarra da mundu osoan erabiltzen dena, eta euskal teknologia punta-puntakoa da. Beraz, Europan ez da energia berriztagarri gehiago sortzen, batez ere, zaila delako baimenak eta argindarra ebakuatzeko konexio-puntuak lortzea, eta ez teknologiarik ez dagoelako edo sorkuntza-metodo horiek lehiakorrak ez direlako.  Une honetan emanda dauden sarerako sarbide- eta konexio-baimenak 150 GWraino iristen dira guztira, eta horietatik 103 GW energia fotovoltaikotik datoz. Zifra hori kontestuan jartzeko, nahikoa da esatea gaur egun Espainian instalatuta dagoen potentzia elektrikoa (teknologia guztiak kontuan hartuz) 112 GWkoa dela.

Martxan jarri berri duzuen plan honek 210 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu. Izango dute eraginik Euskadin? Nolakoa izango da eragin  hori eta non zehazki?

Ingeteam-ek 210 milioi euroko inbertsioa egingo du datozen hiru urteetan; 140 milioi I+G-ra bideratuko dira, eta 70 milioi instalazio berriak sortzera eta lehendik dauzkagunak hobetzera. Autokontsumorako bi planta fotovoltaiko sortuko ditugu Beasainen (Gipuzkoa) eta Sesman (Nafarroa) ditugun lantegietarako. Lehenengoan ekoizten dira itsasontzientzako motorrak, energia mekanikotik abiatuta energia elektrikoa sortzeko sorgailuak (eolikoak, itsasokoak, zentral hidraulikoetakoak eta zentral estazionarioetakoak ) eta punpak. Eta denak “Indar” markarekin. Bigarrenean, berriz, eguzki-inbertsoreak egiten dira, hots, eguzki-xafletatik sarean injektatu daitekeen argindarra sortzen duten gailuak. Bertan fabrikatzen dira baita ere biltegiratze proiektuetarako bateriak kargatu eta deskargatzeko inbertsoreak, ibilgailu elektrikoentzako kargagailuak eta turbina eolikoentzako bihurgailuak, hots, turbinek sarean injektatzeko moduko argindarra sortzeko behar dituzten gailuak. Bestalde, lantegia handituko dugu gai izan dadin eremu horien guztien hazkundea barne hartzeko.

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Arkitecnicas: “Passivhaus estandarra da oraingoz dagoen eraikitzeko modurik onena”
Irakurri gehiago
12 Marzo, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Peral (EPowerlabs): “Ibilgailu elektrikoa eraginkorra izan dadin, software eta elektronika asko eta motor eta osagai hobeak beharrezkoak dira”
Irakurri gehiago
29 urtarrila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
“Echebastarren argi daukagu arrantza-sektorearen etorkizunak erantzukizuna eta berrikuntza eskatzen dituela”
Irakurri gehiago
15 abendua, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna
Datorren ekitaldian % 20 haztea aurreikusten du Quimunsak
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna
Gari Telleria: “Nabigatzeko beste modu bat posible dela erakutsi dugu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak