Arabako Zayer enpresa Berrikuntza saria jaso du azken Biurtekoan.
Berrikuntza I+G+B
Elkarrizketak 7 ekaina, 2018

Doitasun handiko makinak

Arabako Zayer enpresak Berrikuntza saria jaso du azken Biurtekoan, milioi bat euro balio duen funtzio anitzeko makina sofistikatu bategatik
-

 

Arabako Zayer enpresak Berrikuntza saria jaso du azken Biurtekoan, milioi bat euro balio duen funtzio anitzeko makina sofistikatu bategatik

Zayer enpresak duela 61 urtetik ekoizten ditu neurri handiko makinak, sektoreak bizi duen erritmo eta kemen berdinarekin. Sektoreko erreferente kontrastatu bat dela argi geratu da Makina-erremintaren Biurtekoaren hogeita hamargarren edizioan. Barakaldoko BEC-en ospatutako azoka horretan, sektorearen Estatuko bilgune garrantzitsuenean, Zayer enpresa arabarra berriro protagonista bilakatu zen, makina-erreminta arloko Berrikuntza saria jaso zuelako fresaketa-torneaketako funtzio anitzeko bere mekanizazio-zentroarekin, puntako teknologiako tresna bat milioi bat euro inguru balio duena eta liluraturik utzi zituena epaimahaiko hamaika adituak.

 

Zayer enpresa 1957an hasi zen fresatzeko makina txikiak, artezteko makinak eta tornuak egiten, denak ere gero eta sofistikatuagoak, harik eta  denborarekin nazioarteko marka ospetsu bihurtu den arte. Gaur egun 200 langile ditu  Betoñoko industrialdeko bere kuartel generalean, eta  munduko herrialde garrantzitsuenetara esportatzen ditu bere makinak. Zayer-eko zuzendari teknikoak, Luis Callejak, enpresaren gakoak azaltzen dizkigu.

 

Zer ikusi zuen epaimahaiak zuen makinan?

Hainbat alderdi baloratu zituen: %50, berrikuntza; %25, makinaren diseinu estetikoa; eta gainerakoa beste kontu batzuk, hala nola ergonomia, segurtasuna eta jasangarritasuna. Badirudi hortxe lortu genituela puntuazio onenak. Sari honek ikaragarri animatzen gaitu eta bultzada moral handia ematen digu  aurrera jarraitzeko bide beretik.

 

Nola deskribatu daiteke ARION G izeneko zuen makina hori?

Txirbil-harroketa bidez dabilen makina-erreminta bat da, mekanizazio sektorean ohikoak diren bi prozesu egiteko aukera ematen duena: fresaketa eta torneaketa. Bestela esanda, “bi batera” motako  zerbitzu bat eskaintzen dugu, enpresei lehiarako funtsezko abantaila emango diena. Makina honekin lortzen dena da malgutasun gehiago izatea mekanizazio prozesuetan, produktibitatea handitzeko eta, batez ere, doitasuna bermatzeko pieza batean, posible izango delako makina berean aritzea lanean, hasieratik bukaeraraino, pieza makinatik kendu behar izan gabe, kentzen denean normalean handitu egiten baita desdoiketa arriskua.

 

Nori interesatzen zaizkio zuek Gasteizen diseinatu eta egiten dituzuen honelako makinak?

Fresaketa eta torneaketako mekanizazio prozesuekin sektore askotako piezak landu daitezke, baina nola gure makinak bi metro diametroko plater bat daukan hamar tonarainoko piezak moldatzeko gauza dena, aurkeztu dugun makina sektore aeronautikora dago zuzendua gehienbat.

 

Oker al gaude esaten badugu Airbus edo Boeing bezalako fabrikatzaile bati saltzen zaion Rolls Royce turbina batean aurki daitezkeen piezen moldaketaren zati bat zuen makina bati esker izan dela posible?

Ez, ez, halaxe da, gure zorionerako. Horrelako bezeroekin lan egiteak egundoko exijentzia maila ezartzen digu egunero.

 

2010ean zuen instalazioak handitu zenituzten euren gaitasuna emendatzeko eta garabi bat sartu zenuten makina handiagoak egiteko. Nolako tamainez ari gara?

Biurtekora eraman dugun makina txikienetako bat da. Prestatuta gaude askoz makina handiagoak egiteko, hamahiru metroko altuera izan dezaketenak eta hirurogei tonarainoko piezak mugitzeko gauza direnak. Hori guztia, gainera, muntaketa-pabiloi girotu batean, bezeroentzako produktuen azken harrera ingurune kontrolatu batean egiteko modua eskaintzen diguna.

 

Zer balio dezake merkatuan Biurtekoan aurkeztu duzuen bezalako makina batek?

Kostuak ezberdinak dira bezero bakoitzaren beharren arabera eta makina bakoitzak dituen osagarrien arabera, baina BECen erakutsi genuenak milioi eurotik gora balio du. Makina oso azkarrak dira eta sinestezineko teknologia dutenak, informazio mordo bat ematen diotena hala bezeroari nola fabrikatzaileari.

 

Makina horiek zerikusi gutxi izango dute noski zuk 1984an, enpresara sartu zinenean, erabiltzen zenituen haiekin…

Bai horixe, ez dute batere zerikusirik. Bilakaera izugarria izan dute, batez ere alde mekanikoan, ikaragarri sinplifikatu baita. Bestalde, alde elektronikoak funtzionalitate handia ematen die egungo makinei, eta horren ondorioz azkenean  ekipoak askoz ere produktiboagoak dira.

 

Lotutako albisteak

Iori  Hontek  produktu  industrialak  esperientzia  bisual  bihurtzen  ditu
30/07/2025 Berrikuntza

Iori Hontek produktu industrialak esperientzia bisual bihurtzen ditu

Gipuzkoako estudioak irudi fotoerrealistak sortzen ditu, hainbat industria-sektoretako produktuen komunikazioa eta salmenta errazten dutenak.

Leartikerrek  elikagaien  hartzidurari  buruzko  ikerketa-proiektu  bat  bultzatzen  du
29/07/2025 I+G+B

Leartikerrek elikagaien hartzidurari buruzko ikerketa-proiektu bat bultzatzen du

Hartzidura-prozesuei buruzko ezagutza zientifiko-teknikoa sortzea da helburua, eta nekazaritzako elikagaien sektorera transferitzea, produktu osasungarriak, iraunkorrak eta balio erantsia dutenak sor daitezen bultzatzeko.

Telurrek  neurrira  egindako  soluzio  geotermikoen  bidez  deskarbonizazioa  bultzatzen  du
23/07/2025 I+G+B

Telurrek neurrira egindako soluzio geotermikoen bidez deskarbonizazioa bultzatzen du

Euskal enpresak eskala handiko proiektuak garatzen ditu hiri- eta industria-inguruneetarako, tokiko eraginkortasun energetikoa eta berriztagarriak konbinatuz.

Ategi:  “Lankidetzak  aise  gainditzen  ditu  erakundeen  gaitasun  indibidualak”
22/07/2025 I+G+B

Ategi: “Lankidetzak aise gainditzen ditu erakundeen gaitasun indibidualak”

Zerbitzu-enpresa, hainbat sektoretarako erosketa-prozesuan aditua, Mondragon Taldeko 15 kooperatibarekin batera hasi zen lanean duela ia 25 urte. Hortik, gaur egun 300 enpresa baino gehiago biltzera eta I+Gko hainbat proiektutan murgiltzera igaro da.

Mein,  zehaztasun  eta  kalitate  handiagoa  ahalbidetzen  duen  Gipuzkoako  fundazioa
07/07/2025 I+G+B

Mein, zehaztasun eta kalitate handiagoa ahalbidetzen duen Gipuzkoako fundazioa

Ezkio-Itsasoko enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso du eta fakturazioaren % 95 baino gehiago esportatu egiten du.

EIDEk  diseinuaren  eta  prestakuntzaren  munduko  mapan  jarri  du  Bilbo
03/07/2025 Berrikuntza

EIDEk diseinuaren eta prestakuntzaren munduko mapan jarri du Bilbo

Euskadiko Diseinugileen Elkarteak Guggenheim museoan 22 herrialdetako 100 gazte diseinatzaileren talentua aitortu du, diseinuari gizarterako bektore estrategiko gisa egindako ekarpenagatik

Wend-ek  harreman  sozialak  plan  errealekin  egindako  aplikazioaren  bidez  iraultzen  ditu
03/07/2025 Berrikuntza

Wend-ek harreman sozialak plan errealekin egindako aplikazioaren bidez iraultzen ditu

Euskal aplikazioak jende berria ezagutzeko berezkotasuna aisialdi partekatuaren bidez berreskuratzen du eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko berrikuntzaren alde egiten du.

Kalmanek  makineriaren  arriskuetatik  babesten  duten  karenatuak  egiten  ditu
30/06/2025 Berrikuntza

Kalmanek makineriaren arriskuetatik babesten duten karenatuak egiten ditu

Gipuzkoako enpresak neurrira egindako zerbitzua eskaintzen du, galdaragintzako prozesu guztiak barne hartzen dituena, diseinutik hasi eta egiturak ebaki, tolestu, soldatu, muntatu eta margotzeraino.

Aitzgorri:  «Ezin  da  dibertsifikatu  berritu  gabe,  eta  geure  kasuan  hori  gertatzen  zen  robotikarekin»
30/06/2025 I+G+B

Aitzgorri: «Ezin da dibertsifikatu berritu gabe, eta geure kasuan hori gertatzen zen robotikarekin»

Gipuzkoako enpresa 35 urteko esperientzia du galdaragintza astunaren sektoreko erreferente moduan, eta ekarpenak egiten dizkie I+G prozesuei eta teknologia aurreratuari

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.