Iker García Treviño, IPMko gerentea.
Berrikuntza
Elkarrizketak 30 urria, 2025

IPM, produktu bereizgarria duen industria-torlojuteria banaketa-enpresa

Gasteizko enpresak torlojuak, azkoinak eta zirrindolak poltsaratzea eskaintzen du haren bezeroek azkarrago lan egiteko
-

IPM industria-torlojuteria banatzen diharduen Gasteizko enpresa da. Lehiakideengandik bereizten den produktu bat eskaintzen du, torlojuak, azkoinak eta zirrindolak poltsaratzea, eta «muntatzean azkarragoa da enpresentzat». 10 pertsonako plantilla dute, eta 3,5 milioiko urteko fakturazioa.

Enpresa 1988an sortu zen Gasteizko Uritiasolo industrialdean «nire aitaren ekimenez, torlojuteria eta finkatze-elementuak handizka merkaturatzeko» dio Iker García Treviñok, IPMko gerenteak. Negozioak bilakaera izan du: burdindegiko salmenta itxietatik eta industria-horniduretatik torlojuteriaren poltsen packak eskaintzeraino. 2000. urtean Gasteizko Jundiz industrialdeko oraingo instalazioetara lekualdatu ziren.

Negozioa inportazioan ardazten da, batez ere Txina, India eta Taiwanetik egiten dute, eta horri biltegiratzea eta banaketa gehitu behar zaizkio. Torlojuteria poltsaratzeak bereizten du beste lehiatzaile batzuetatik. «Torlojuak, azkoinak eta zirrindolak soltean jartzen ditugu, makinak poltsaratzen ditu, eta eredu azkarragoa da ondoren industria-muntaiak egin behar dituzten enpresentzat. Enpresa handietako bezero industrialei eskaintzen diegu produktu hori, produktuak muntatzeko torlojuteria asko behar izaten baitute».

2004an poltsaratzeko lehenengo makina eskuratu zuten, eta hurrengoa 2022an. Poltsaratzaile horiek 6 metrikatik 20 metrikara arte poltsaratu dezakete torlojuteria. Sektore hauentzako egiten dute lan: igogailu-industria, metalezko apalen fabrikatzaileak, metalezko siloen fabrikatzaileak eta sektore eolikoa. Burdindegiak eta industria-hornidurak negozioaren % 30etik % 40ra bitarte dira, eta gainerako % 60tik % 70ra bitarte industriako bezeroak dira.

Plantilla 10 langilek osatzen dute eta urteko fakturazioa 3,5 milioi euro ingurukoa da.

Torlojugintzaren sektoreko berrikuntza gehiago ardazten da korrosioaren aurkako estalduretan, «horretan diharduten enpresak azpikontratatzen ditugu horretarako. Bezeroari funtsean eskatzen duena eskaintzen diogu, hau da, torlojuteria ezaugarri zehatz batzuekin. Nahieran egiten dugu lan, baina stockean standard produktu asko ditugu».

Azken urteotan lortutako hazkunde jasangarriari eustea da gure erronka. «Bezeroen zorroa zabaltzen edo sektore berrietan sartzen saiatuko gara».

Haien lehiakide nagusia Euskadin dago, «tolojuteriaren tradizio luzea dago bertan», baita Madrilen, Bartzelonan eta Zaragozan ere. «Torlojuteria nahiko pisutsua da eta gastu logistiko handiko produktua da. Alemaniara torlojuteria-palet bat bidaltzea nahiko garestia da eta garraio-kostuak jaten dizu marjina. Gainera, inportatutako produktu bat esportatzea konplexua da, lan egiten dugun Asiako fabrikatzaileek zuzenean esportatzen baitute munduko ia herrialde guztietara».

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei bere kanaletan jardueraren berri emateko aukera ematen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Polistmodel,  berrogei  urteko  familia-tradizioa  eta  teknologia  aurreratua  galdaketarako  ereduen  fabrikazioan

Polistmodel, berrogei urteko familia-tradizioa eta teknologia aurreratua galdaketarako ereduen fabrikazioan

1983an sortutako Gipuzkoako enpresak artisau-esperientzia eta teknologia berriak uztartzen ditu Zumaiatik industria 4.0ra eboluzionatzeko.

El  Taller  del  Oso  Zurdo-k  erakusketa-soluzio  bakarrak  diseinatzen  eta  fabrikatzen  ditu  Gasteizetik
31/03/2026 Ekintzailetza

El Taller del Oso Zurdo-k erakusketa-soluzio bakarrak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizetik

Arabako enpresak tokiko ekoizpenaren eta lankidetza-lanaren alde egiten du proiektu tekniko eta eraikitzaileen garapenean.

QUBIZ.team  teknologia  eta  berrikuntza  aplikatzen  ditu  enpresa-digitalizazioa  bultzatzeko
30/03/2026 Ekintzailetza

QUBIZ.team teknologia eta berrikuntza aplikatzen ditu enpresa-digitalizazioa bultzatzeko

Bizkaiko “deep tech” deiturikoak doitasun handiko sentsore kuantikoak garatzen ditu, uretan, osasunean, energian eta industrian aplikatzeko.

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

Talleres  Mecánicos  Legutiano,  hodiak  konformatzeko  tresnerian  espezializatutako  familiako  ETEa
26/03/2026 Berrikuntza

Talleres Mecánicos Legutiano, hodiak konformatzeko tresnerian espezializatutako familiako ETEa

Arabako enpresak bi milioi euro inguru inbertitu ditu etengabeko berrikuntzaren aldeko apustuan

Lekoizpe,  soluzio  osoak  eskaintzen  dituen  galdaragintzan  eta  mekanizazioan  espezializatutako  enpresa
26/03/2026 Berrikuntza

Lekoizpe, soluzio osoak eskaintzen dituen galdaragintzan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa

Markinako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta aurten 4,1 milioi euro fakturatzea aurreikusten du

CISA  Protección  enpresak  lan-babesaren  digitalizazioaren  aldeko  apustua  egin  du

CISA Protección enpresak lan-babesaren digitalizazioaren aldeko apustua egin du

Enpresak marketplace berri bat inauguratu du interneten bere produktuak bezeroei hurbiltzeko.

Ondarretak  mende  erdia  darama  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duten  diseinuzko  altzariak  fabrikatzen
25/03/2026 Nazioartekotzea

Ondarretak mende erdia darama 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duten diseinuzko altzariak fabrikatzen

Gipuzkoako enpresak, 3.000 instalazio baino gehiago ditu bost kontinenteetan, 13 milioi euro fakturatu zituen 2025ean; erdia baino gehiago esportaziotik etorria.

Zenit  Solarrek  autokontsumo  kolektiboa  eta  energia-komunitateak  sustatzeko  soluzioetan  lan  egiten  du
24/03/2026 Ekintzailetza

Zenit Solarrek autokontsumo kolektiboa eta energia-komunitateak sustatzeko soluzioetan lan egiten du

Gipuzkoako startupak komunitateen marketplace bat abiarazi du, eta estatu mailako funtsezko merkaturatzaile eta sustatzaileekin proiektuak garatu ditu.

StatAI  Solutions  enpresak  robotika  eta  adimen  artifiziala  uztartzen  ditu  prozesu  industrialen  eraldaketa  bultzatzeko

StatAI Solutions enpresak robotika eta adimen artifiziala uztartzen ditu prozesu industrialen eraldaketa bultzatzeko

Gasteizko startupak ‘Physical AI’ soluzioak garatzen ditu, helburu zehatz batekin: aurrerapen teknologikoak industriara eramatea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.