Cristina Oyón: “Jarduera industrialaren deskarbonizazioa bultzada handia izan liteke gure sektore batzuentzat”
World Economic Forum erakundeak lau eskualde gonbidatu ditu, horietako bat Euskadi, aliantza global batean parte hartzera, eta aliantza horren helburua da 2050erako zero isuri lortzea industria arloan
SPRI Taldeko zuzendariak esan du +Industry ekitaldiak Euskadiren “suspertze ekonomikoa” islatzen duela
Aitor Urzelaik enpresen standak bisitatu ditu fabrikazio aurreratuari buruzko ekitaldian
Deep Dive-ak, teknologietan murgiltzeko jardunaldiak
Basque Digital Innovation Hub-ek (BDIH), SPRI Taldearen eskutik, Industria Digital eta Jasangarriari buruzko Deep Dive-ak, teknologietan murgiltzeko jardunaldiak, aurkeztu nahi dizkio euskal manufaktura industriari.
Grip on Tools, bere negozioaren % 70 esportatzen duen kooperatiba
Kurrika doigarrien diseinu, fabrikazio eta merkaturatzean espezializatutako enpresa bizkaitar honek BDIH Konexio programaren laguntza jaso du
Osagaiak kontrolatzeko, diagnostikatzeko eta monitorizatzeko sistema
Goizper kooperatiba elkarte bat da, Antzuolan sortua, eta 350 langile ingurukoa. Gaur egun, hiru negozio unitate ditu: Ihinztadura Unitatea, Bioteknologia Unitatea, eta potentzia transmisioko osagaien unitatea. Produktuaren berrikuntzaren ikuspegitik, erronka bat du Goizperrek; bereziki, potentzia transmititzeko osagaiei dagokien negozio unitateak: gure osagaiek makinetan edo gure bezeroen ekipoetan izan ditzaketen akatsak...
Erdieroaleen krisiak sekulako bultzada eman dio Fagor Electrónica-ren jarduerari
Euskal kooperatibak 1965etik fabrikatzen ditu horrelako gailuak, une honetan eskas direnak eskaera global geldiezinaren ondorioz
Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia
Eraldaketa Digitaleko Estrategiaren bidez -EEDE2025 izen laburtuan-, eraldaketa digitalaren eredu berri bat definitzen da; horrek Euskal Administrazio Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremana ulertzeko eta gauzatzeko beste modu bat dakar, erronka globalei elkarrekin aurre egin ahal izateko.
SPRI Taldeko zuzendariak euskal enpresa-sarearen “bilakaera positiboa” nabarmendu du
“Euskadiko ETEei zuzendutako laguntza-plan oso anbiziotsu bat jarri dugu martxan, aurrekaririk gabeko aurrekontua duena” adierazi du Euskaltelek digitalizazioari buruz antolatutako jardunaldi batean
Ecolaundry garbiketa industrialeko euskal frankizia bat da, 180 zentro biltzen dituena eta urteko % 15eko hazkundea duena
Presentzia du Espainian eta Marokon, eta helburutzat du Europa eta Latinoamerikako merkatuetan haztea. Liderrak dira euren zentroetan I+G+B teknologia aplikatzen colaundry Box itsas edukiontzi birziklatuetan instalatutako auto-zerbitzuko garbitegien proiektu pilotu bat da
SPRIk bilera bat antolatu eta gidatu du emakumeak manufaktura-industria berrian parte hartzera bultzatzeko
Italiako Cernnobio herrian ospatzen ari den World Manufacturing Forum ekitaldiaren barruan egin da
Datik, garraio eraginkorrago, jasangarriago eta seguruagoa lortzeko teknologiaren erabileran erreferentea
Enpresa gipuzkoarrak zazpi herrialdetan du presentzia duena eta Irizar Taldearen parte da 2012tik.
HRE Hidraulic, 40 urte berritzen eta eboluzionatzen
Fluxu industrialen ingeniaritza-proiektuetan espezializatuta dagoen Elgoibarko enpresa honek BDIH Konexio programaren laguntza jaso duio
5G teknologia ezartzeko laguntzak eskatzeko azken astea
2021eko Enpresentzako 5G Programak 1,7 milioi euro eskaintzen ditu euskal enpresa-sarean 5G teknologiak ezartzeko proiektuak laguntzeko
Airbus eta Ferrovial enpresak IndesIAn sartu dira, industriako adimen artifizialaren Estatuko partzuergoan
Industria arloko Espainiako zortzi enpresa handik bultzatzen dute bokazio europarra duen partzuergo estrategiko hau, zeinak Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) zentroaren babesa baitu)
Zubiola, zurgintzatik automozio eta aeronautikara
Ebaketarako tresnen fabrikazio eta hornikuntzan espezializatutako enpresa gipuzkoarrak BDIH Konexio programaren laguntza jaso du
SamyLabsek metalerako 3D inprimagailu berrien merkaturatze prozesua hasi du
Bere CTO Jon Martínezen arabera: " Hautsa metalikoa laserrarekin fusionatuz egiten den fabrikazio gehigarriak beste inongo teknologiarekin lortu ezin diren gauzak egitea ahalbidetzen du".
Undo Prototipos enpresak ‘Smart cities’ -etara bideratuta dauden ingurumen-sentsoreetarako kapsulatuak fabrikatzen ditu
Pieza plastikoak eta metalikoak 3D inprimaketa bidez sortzen dituen enpresak ingurumen-sentsoreak dituzten ekipo funtzionalak fabrikatu ditu, denbora errealean airearen kalitatea, argitasuna edo zarata bezalako aldagaiak kontrolatzeko. Lan hori Europako AMable proiektuaren parte da.
Vicomtech teknologia-zentroak egoitza berri bat inauguratu du Bilbon
Aentroa zabaltzea eta hainbat sektoretako enpresei zuzendutako jardunaldiak egitea da asmoa, guztiak ere adimen artifizialeko irtenbideen aplikazioari lotutakoak
SPRIk enpresa industrialak eta hornitzaile digitalak bilduko ditu 4.0 industrian kolaboratzeko
“Networking-a - 4.0 Industria” kongresua espresuki zuzenduta dago euren negozioetan 4.0 industria bultzatzera bideratutako teknologiak ezagutu nahi dituzten automozio, aeronautika, energia eta makina-erreminta sektoreetako enpresei Ekitaldian zehar aldebiko topaketak egingo dira sektore industrial horien eta EIKTen hornitzaileen artean (aurretik izena eman behar da helbide honetan: https://enpresadigitala.spri.eus/es/networking-empresarial-2021/)
“Adimen Artifiziala gelditzeko etorri da Euskadiko industriara”
BAIC (Basque Artificial Intelligence Center) elkartearen bultzadak 60 enpresaren interesa piztu du hiru hilabete eskasean