Oihan Aizpuruk, Zubiolako zerbitzu teknologikoko arduraduna.
Berrikuntza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 14 urria, 2021

Zubiola, zurgintzatik automozio eta aeronautikara

Ebaketarako tresnen fabrikazio eta hornikuntzan espezializatutako enpresa gipuzkoarrak BDIH Konexio programaren laguntza jaso du
-

 

Zubiola enpresa gipuzkoarrak joan den hamarkadako krisi ekonomikoa aprobetxatu zuen bere negozioa dibertsifikatzeko; zurgintzaren eta eraikuntzaren sektoreetan zentratuta egotetik beste arlo batzuetara zabaldu zuen bere jarduera, hala nola aeronautika eta automoziora. Ebaketarako tresna bereziak fabrikatzen dituen Azkoitiko konpainia honek SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programaren bitartez, zeinarekin Basque Digital Innovation Hub-ek ETEen eskura jartzen baitu fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat prestakuntzarako, ikerketarako, testak egiteko eta baliozkotze prozesuetarako.

 

Zubiola enpresak ebaketa-tresnak fabrikatzen eta hornitzen ditu txirbil erauzketa bidezko mekanizaturako, batik bat burdina ez diren metalekin eta konposatuekin, zurarekin nahiz haren eratorriekin erabiltzeko. Kalitate handiagoa ematen dioten bi material erabiltzen ditu: PCDa (diamante polikristalinoa), metala baino eraginkorragoa dena burdinazkoak ez diren materialetarako; eta PCBN (boro nitruro polikristalinoa), burdinazko materialetarako.

 

BDIH Konexio programaren laguntzarekin, konpainiak ikerlan bat egin du altzairuak mekanizatzeko PCBNzko tresnetarako ebaketa-geometriak, zorrozte motak eta txirbil apurtzaileak aztertzeko. “Azterketak eta lehen probak egiten ari gara bezeroari konponbide desberdinak eskaini ahal izateko” dio Oihan Aizpuruk.  Helburua da otxabuak, barautsak eta fresagailuak fabrikatzea automoziorako eta aeronautikarako, “sektore horietan altzairua mekanizatzen dutelako. IK4-Tekniker zentroaren laguntza izan dugu, zeinak arlo teknologikorako aholkularitza eman baitigu”.

 

Enpresak hainbat erronka ditu, eta horietako bat da gehiago nazioartekotzea (gaur egun negozioaren % 38 atzerrira bideratzen da).  “Polonia, Italia, Txekiar Errepublika eta Alemaniako merkatuetan sartu nahi dugu. Gaur egun, Frantzia, Portugal eta Mexikon gaude batez ere”. Zubiola 2030erako plan estrategikoa egiten ari da. “Asmoa da prest izatea urtearen amaierarako”.

 

Bere proiektuen artean aipatzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatu duen Gaitzen proiektua, zeinak barnekintzailetza bultzatzen baitu enpresan produktu berriak merkaturatzeko. “Helburua da gure produktuen % 20-25 berriak izan daitezela”.

 

Halaber, Europako hainbat proiektutan murgilduta dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren, SPRI Taldearen, Eusko Jaurlaritzaren, CDTIren eta Europako Funtsen laguntzarekin. Horietako batzuk dira Comach (likido kriogenikoz lagundutako mekanizatua), Comach (compositezko piezetarako akatsik gabeko mekanizatu sistema robotiko garbi eta zehatza), eta Machstack (material konposatuzko pilen mekanizatu-prozesuaren optimizazioa).

Enpresaren bilakaera 55 urteko ibilbidean

Konpainiak 55 urte ditu. Azpeitian sortu zen 1966an, zura prozesatzeko makinak fabrikatzen zituzten bi bazkideren eskutik. Handik urte batzuetara, makinez gain tresnak egiten ere hasi ziren, eta 1985ean erabaki zuten tresnetan zentratzea.

 

Enpresaren bilakaerako hurrengo jauzia 2000. urtean iritsi zen, zurgintzaren sektorerako PCDzko tresnak fabrikatzen hastean. “2005ean automozio eta aeronautika sektoreetarako tresnak egiteari ekin genion, produktua dibertsifikatzeko” dio Oihan Aizpuruk, Zubiolako zerbitzu teknologikoko arduradunak. Eta 2007an Azkoitiko instalazioetara eraman zuten enpresa.

 

Konpainiak hainbat motatako tresnak egiten ditu: zura ebakitzeko tresnak, automozio eta aeronautika sektorerako piezak mekanizatzeko mota guztietako erremintak, “one-shot” tresnak, kainoi barautsak eta abeilanatzaileak hegazkinen fuselaje eta egituretarako, etab. Sektore hauetarako lan egiten du batik bat: automozioa, aeronautika, zurgintza eta bere eratorriak, eta industria orokorrean.

 

Gehienbat zurgintzaren mundura zuzenduta zeuden lehen urteetako tresna haiek (zerrak, barautsak…) sektore berrietarantz eboluzionatu dute. “2008ko krisiak bultzatu gintuen erabaki hura hartzera. Ordura arte, gure merkatuaren % 80 zurgintzaren sektorean zegoen, eta gainerako % 20a aeronautikan eta automozioan. Orain, berriz, merkatuaren % 40 zuraren sektorean daukagu, beste % 40 automozioan eta gainerako % 10a aeronautikan”.

 

Batez ere bezeroaren neurrira eginiko piezak egiten ditu. Automozioan eta aeronautikan horrelakoak dira eskaera guztien % 90, eta zuraren sektorean, berriz, % 40 inguru.

 

Enpresak 30 langile ditu, eta 4,4 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean. Negozioaren % 10 bideratzen du I+G-ra.

 

Lotutako albisteak

Nuuk  Mobility-k  Espainiako  bi  gurpileko  flotarik  handienak  kudeatzen  ditu

Nuuk Mobility-k Espainiako bi gurpileko flotarik handienak kudeatzen ditu

Bizkaiko enpresak 14.000 ibilgailu baino gehiago administratzen ditu Espainian eta Portugalen. Bere bezeroen artean Correos, Burger King edo Popeyes daude.

Kalmanek  makineriaren  arriskuetatik  babesten  duten  karenatuak  egiten  ditu
30/06/2025 Berrikuntza

Kalmanek makineriaren arriskuetatik babesten duten karenatuak egiten ditu

Gipuzkoako enpresak neurrira egindako zerbitzua eskaintzen du, galdaragintzako prozesu guztiak barne hartzen dituena, diseinutik hasi eta egiturak ebaki, tolestu, soldatu, muntatu eta margotzeraino.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Erakarrek  LED  panel  jasangarri  eta  adimendunak  fabrikatzen  ditu

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.

RKL  Integral-ek  larrialdietarako  planak  prozesu  digital  adimendunetan  bihurtzen  ditu

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.

Altersys,  bidesarietako  matrikula  bidezko  kobrantza  adimendunean  espezializatutako  enpresa

Altersys, bidesarietako matrikula bidezko kobrantza adimendunean espezializatutako enpresa

Enpresa bizkaitarrak ia hamar urte eman ditu softwarea garatzen, eta bere lehen hardwarea patentatzeko prozesuan dago, trafikoa aztertzeko kamera propioa.

Industriako  sei  kooperatibak  Batera  bultzatu  dute,  esfortzuak  batu  eta  modu  kolektiboan  lan  egiteko
16/06/2025 Berrikuntza

Industriako sei kooperatibak Batera bultzatu dute, esfortzuak batu eta modu kolektiboan lan egiteko

Elkartea Araban dago errotua, eta jarraikortasun-bokazioarekin jaio da, baita lurralde honetan eredu kooperatiboa erreferente bihurtzeko ere

Labelan,  labeak  eta  galdarak  konpontzen  espezializatutako  Zegamako  ETEa

Labelan, labeak eta galdarak konpontzen espezializatutako Zegamako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.

Ariadna  Grid,  eraldaketako  40.000  zentro  elektriko  baino  gehiago  kudeatzen  dituen  ETEa

Ariadna Grid, eraldaketako 40.000 zentro elektriko baino gehiago kudeatzen dituen ETEa

Zornotzako enpresak tentsio baxuko sare elektrikoa monitorizatzen duen plataforma bat eskaintzen du, sarean arazoak edo galerak ekidite aldera

Embalan  3,  egur-zerrategia  izatetik,  industria-enbalajera
29/05/2025 Berrikuntza

Embalan 3, egur-zerrategia izatetik, industria-enbalajera

Egoitza Bergaran duen familia-enpresa honek 80 urteko ibilbidea dauka bere bezeroen neurriko trajeak diseinatzen eta egiten

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.