Eskunaildean, Aitor Arañak, Labelaneko gerentea.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 11 ekaina, 2025

Labelan, labeak eta galdarak konpontzen espezializatutako Zegamako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.
-

Labelan Zegamako ETE bat da, labeak eta galdarak konpontzen espezializatua, eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten du, 3D piezak diseinatzearen bidez.  Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du. Programak zibersegurtasuna sustatzen du euskal enpresetan, arlo horretan egitura ekonomikoa sortuz,  eta SPRIk antolatzen du.

Enpresa 1986an sortu zen Ormaiztegin, Araña familiaren ekimenez, eta esperientzia honen bitartez: «nire aitak autonomo moduan egiten zuen lan, industrientzako adreiluzko tximiniak altxatzen», esan du Aitor Arañak, Labelaneko gerenteak.

2013an Zegamara lekualdatu ziren, instalazioak zabaldu behar baitzituzten «SPRIrena zen pabilioi batera, eta oso ondo etorri zitzaigun, gure lanerako bulegoak eta garabiak baitzituen».

2017an, oraingo gerentea sartzearekin batera, enpresa modernizatzeko zeregin bati ekin zioten, hala kudeaketan, nola marketinean. Labelan giza taldea aintzat hartzean zentratu da, «hau lanbide bat delako. Ez dago material erregogorrekin lan egiten erakusten duen eskolarik, eta horretarako ekipoa behar duzu, baita denbora eskatzen duen prestakuntza bat ere. Eta gure lantaldeaz oso harro gaude, egonkorra baita, eta inplikazio handia du».

Duela urte batzuk, langileek enpresarekin zuten asebetetzearen inkesta egin zen «eta Goierriko notarik onena izan genuen, Irizarrek eta antzeko enpresek baino altuagoa».  Labelan bere pertsonak zaintzen tematzen da, eta, haiek osasuna mantendu dezaten, gimnasio bat eskaintzen du instalazioen barruan, baita langileek behar dituzten fisioterapia-kontsultak finantzatu ere.

Enpresak paper-fabriken labeak eta galdarak konpontzen jarduten du, eta urte osoan eskaintzen du zerbitzu hori. «Labe guztiek estaldura erregogorra daukate, tenperatura altuak jasateko, eta beroa labetik atera ez dadin. Hainbat geruza daude, eta guk estaldurak instalatzen eta mantentzen jarduten dugu. Orain estaldurak diseinatzen ere ari gara».

Hainbat sektorerentzat egiten dute lan: metalgintza —bai forjaketak, bai galdaketak—, baina baita labe txikiak ere, okindegientzat, edo zenbait enpresarentzat, esaterako, CAF eta Tecnalia, eta horiei «hidrogenozko labeen diseinuak egiten dizkiegu haien probentzat».

18 langile ditu guztira eta fakturazioa bi milioi euro ingurukoa da. «% 15 hazi gara azken urteotan». Labelanek digitalizazioaren alde egiten du eta 3D inprimagailuen probak egiteko fasean dago. «3D piezak entregatu dizkiogu energia-gaietan diharduen Madrilgo Silbat zentro teknologikoari. Zentro teknologikoak gurekin harremanetan jartzen dira pieza txiki horiek diseinatzeko, eta horrek, aldi berean, guri balio digu ezagutza handiagoa izateko».

Haien bezeroen zorroan 120 erosle inguru daude, enpresa garrantzitsu batzuk barne; esaterako, Ulma, CAF, Ampo edo Hidroaluminio.  «Gure merkatu-nitxoa daukagu eta eroso gaude premiazko lanetan, baina hainbat hilabete behar dituzten zereginak ere baditugu».

SPRI Taldearen enpresa-zibersegurtasuneko programaren dirulaguntzak balio izan du haien ekipoak eta informazio sentibera babesteko. «Jada ezarrita dago eta oso pozik gaude».

Erronkak belaunaldien arteko errelebotik pasatzen dira zuzendaritzan eta plantillan. «Eta negozioko ildo berriak ezartzea bilatzen dugu; esaterako, galdarategi bat».

SPRI Taldeak euskal enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Alcyonek  bere  girgiluak  mundu  osoko  90  herrialde  baino  gehiagotara  esportatzen  ditu
15/07/2025 Nazioartekotzea

Alcyonek bere girgiluak mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotara esportatzen ditu

Enpresa gipuzkoarrak duela mende bat baino gehiagotik egiten ditu eskuburdinak eta bost kontinenteetako polizia-gorputz, segurtasun-talde eta espetxeetara hornitzen ditu. Urteko ekoizpena 80.000 unitatetik gorakoa da.

Unkobe,  pieza  konplexuak  galdatzeko  hareazko  moldeetan  espezializatutako  Beasaingo  enpresa

Unkobe, pieza konplexuak galdatzeko hareazko moldeetan espezializatutako Beasaingo enpresa

Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Industria digitala programatik, eta bost urtean negozioa % 30 handitzea aurreikusten du.

Spool  Sistemas,  automobilgintzarako  aluminiozko  piezen  injekzioan  espezializatutako  enpresa

Spool Sistemas, automobilgintzarako aluminiozko piezen injekzioan espezializatutako enpresa

Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta salmenten % 65 esportatzen du

Euskal  heldulekuak  Saudi  Arabiako  ‘The  line’  proiekturako
11/07/2025 Nazioartekotzea

Euskal heldulekuak Saudi Arabiako ‘The line’ proiekturako

Didheya enpresa gipuzkoarrak, nazioartean presentzia handia duenak, altzairu herdoilgaitzezko osagaien ekoizpenaren % 80 esportatzen du. 2025erako 6,7 milioi euroko fakturazioa aurreikusten du.

AT  Mecasol-ek  digitalizazioaren  eta  jasangarritasunaren  aldeko  apustua  sendotzen  du  bere  hazkunde  industrialean

AT Mecasol-ek digitalizazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua sendotzen du bere hazkunde industrialean

Bizkaiko enpresak bere gaitasun produktiboak hobetu ditu eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie mekanizazio eta soldadura arazo konplexuei.

Lander  Simulationek  mundu  osoko  gidariak  formatzen  dituen  teknologia  garatzen  du
08/07/2025 Nazioartekotzea

Lander Simulationek mundu osoko gidariak formatzen dituen teknologia garatzen du

Gipuzkoako enpresak gidatze simulagailuak neurrira fabrikatzen ditu eta Kanada, Alemania edo Australia bezalako herrialdeetara esportatzen ditu.

Mein,  zehaztasun  eta  kalitate  handiagoa  ahalbidetzen  duen  Gipuzkoako  fundazioa
07/07/2025 I+G+B

Mein, zehaztasun eta kalitate handiagoa ahalbidetzen duen Gipuzkoako fundazioa

Ezkio-Itsasoko enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso du eta fakturazioaren % 95 baino gehiago esportatu egiten du.

Salutak  osasun  mentala  teknologiatik  demokratizatzen  duen  eredu  bat  bultzatu  du

Salutak osasun mentala teknologiatik demokratizatzen duen eredu bat bultzatu du

Bizkaian, 2024tik, enpresak telemedikuntza, app bat eta adimen artifiziala konbinatzen ditu, zaintza irisgarriagoa izateko.

Wend-ek  harreman  sozialak  plan  errealekin  egindako  aplikazioaren  bidez  iraultzen  ditu
03/07/2025 Berrikuntza

Wend-ek harreman sozialak plan errealekin egindako aplikazioaren bidez iraultzen ditu

Euskal aplikazioak jende berria ezagutzeko berezkotasuna aisialdi partekatuaren bidez berreskuratzen du eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko berrikuntzaren alde egiten du.

Smart  to  Walk,  trekking-a  esperientzia  adimentsu  bihurtzen  duen  startup-a
03/07/2025 Ekintzailetza

Smart to Walk, trekking-a esperientzia adimentsu bihurtzen duen startup-a

Urdulizen jatorria duen enpresa honek, makila adimendun bat eta app osagarri bat sortu ditu mendi-ibiliak seguruagoak, sozialagoak eta konektatuagoak izan daitezen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.