Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 urria, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Industria adimenduna Smart Industry Programa Women in industry

SPRIk bilera bat antolatu eta gidatu du emakumeak manufaktura-industria berrian parte hartzera bultzatzeko

Italiako Cernnobio herrian ospatzen ari den World Manufacturing Forum ekitaldiaren barruan egin da

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendari Cristina Oyónek “Zenbait gomendio emakumeen erakarpena, sustapena eta lidergoa indartzeko manufaktura-industrian” ekitaldia gidatu du eta bertan  parte hartu dute European Factories of the Future Research Association-eko (EFFRA) zuzendari Zeljko Pazin-ek eta AVIT Manufacturing-eko presidente eta CEO eta Canada’s Women in Manufacturing-en sortzaile Rhonda Barnet-ek. Biek azaldu dituzte industria-eredu jasangarri eta digital berri batek dakartzan erronkak eta aukerak eta Kanadak ezarri dituen politikak emakumeen papera indartu eta handitzeko manufaktura-industrian.

 

Ekitaldiaren ostean egin den mahai-inguruan parte hartu dute Cecilia Ugaz Estradak, Nazio Batuen Industria Garapenerako Bulegoko (UNIDO) Genero Berdintasun eta Emakumeen Ahalduntze Saileko zuzendariak, Alina Sorgner-ek, Erromako John Cabot Unibertsitateko datuen analitikako katedradunak, eta Luciana Ciceri-k, Italiako Ciceri de Mondel manufaktura-enpresako CEOak, eta bertan aurkeztu dira emakumeak manufaktura-industrian duen presentziaren joko-arauak aldatuko dituzten zortzi ekintzak.

 

Mezu hau zabaldu da jardunaldi osoan: emakumeak manufaktura-industrian inplikatzea lehiakortasun kontu bat da.

 

SPRIko zuzendaritzako Cristina Oyónek azpimarratu du zeinen garrantzitsua den manufaktura-industria generoari buruzko ekitate politiken buru izatea konektatutako zerbitzuetan oinarritua egongo den industria-eredu jasangarri eta digital berrian. Lidergo horrek instituzio publiko, nazioarteko erakunde, ikastetxe, ikerketa erakunde eta gizarte zibilaren laguntza izan behar du emakumearen interesa eta partaidetza sustatzeko manufaktura-industrian digitalizazioa eta jasangarritasuna txertatzen duten negozio-eredu berrietan. Horretarako, beharrezkoa da:

 

  • Baldintzak sortzea emakume gehiago sarrarazteko manufaktura-industrian, eten digitala gainditzea, emakumeen presentzia handitzea STEM karreretan eta genero ikuspegia txertatuko duen erakunde-kultura bat sortzea.
  • Baldintza onenak sortzea emakumeek aurrera egin dezaten ingurune industrialean, lan-baldintzekin lotutako egungo oztopoak gaindituz eta lan-ingurune malguagoak, anitzagoak eta ekitatiboagoak sortuz.
  • Beirazko sabaia haustea, sabai horrexek eragozten diolako emakumeari lidergo-postuetara iristea eta emakume gehiago sartzea zuzendaritza batzordeetan eta erabaki-guneetan.

 

Ekimenari buru emateko, mezu hau gogoratu da: emakumeen tasa handitzen denean enpresetan errendimendua hobetzen da, produktibitatea handitzen delako, erabakiak hobeto hartzen direlako, arriskuak kudeatzeko estrategia desberdinak erabiltzen direlako, berrikuntza eta sormen gehiago dagoelako eta efizientzia ere handiagoa delako. Beraz, genero berdintasuna ez da bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa da manufaktura-industriaren lehiakortasuna eta suspertze ekonomikoa bermatzeko

Lotutako albisteak

10 urria, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi Industriako sailburuak Arteche bisitatu du, mundu mailan elektrizitate-sektorean erreferente bihurtu den euskal familia-enpresa
Irakurri gehiago
4 urria, 2024 Berrikuntza
Biolanek, 2024ko Berrikuntza saria nazionala jaso du
Irakurri gehiago
3 urria, 2024 Berrikuntza
Exdusa pieza metalikoak ebakitzen eta tolesten espezializatuta dago, eta bere plantilla hirukoiztu egin du azken bost urteetan
Irakurri gehiago
1 urria, 2024 Berrikuntza
Kimua, Aefameko gazte-taldea, sendotuz doa, eta azken urtean % 37 handitu du bazkide-kopurua
Irakurri gehiago
27 iraila, 2024 Berrikuntza
Inviker korrosioaren aurkako babesaren buru da, bilgarri industrialeko konponbide aurreratuekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak