Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 urria, 2021 Digitalizazioa Industria adimenduna

Vicomtech teknologia-zentroak egoitza berri bat inauguratu du Bilbon

Aentroa zabaltzea eta hainbat sektoretako enpresei zuzendutako jardunaldiak egitea da asmoa, guztiak ere adimen artifizialeko irtenbideen aplikazioari lotutakoak

Vicomtech Teknologia Zentroak, adimen artifizialeko eta Visual Computing & Interaction arloko teknologia digitalen ikerketan, aplikazioan eta transferentzian espezializatuta dagoena, egoitza berri bat ireki du Bilbon. Donostiako Parke Zientifiko eta
Teknologikoan hogei urteko ibilbidea egin ondoren, non gaur egun industria-ikerketa aplikatuari lotutako 200 profesional inguruk lan egiten duten, Vicomtech-ek beste etapa bat abiatu du orain Zabalguneko Eraikinaren instalazioetan, Bilboko Udalaren eskutik.

Lankidetza horri esker, lehen fase honetan, zentroa hedatzen jarraitzeaz gain, prestakuntzajardunaldiak eskainiko zaizkie adimen artifizialeko irtenbideak aplikatzearekin zerikusia duten hainbat sektoretako enpresei, hori baita udalak hiriko ehun konomikoarentzat duen erronketako bat.

Bilbora Zentro Teknologiko hori iritsi dela ospatzeko, Juan Mari Aburto alkateak, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi Xabier Ochandianorekin batera, instalazio berriak bisitatu eta ikuspuntuak trukatu ditu gaur Julian Flórez zuzendari nagusiarekin, eta gainerako lantaldearekin batera. Alkatea pozik agertu da “gure hiria aukeratu dutelako zentroa
garatzen eta eboluzionatzen jarraitzeko; izan ere, Bilboren ardatz nagusietako bat dugu industria digitala hedatzea eta talentua erakartzea”.

Bestalde, Vicomtech-eko arduradunak adierazi duenaren arabera, enpresetara teknologia transferitzeko eta ikertzaile espezializatuak prestatzeko zentroak daukan misioa betetzen jarraituko dute, baita Euskadiko enpresa- eta ekoizpen-sarearekiko gertutasuna mantenduko ere; halaber, “Vicomtech-en egoitza berriari esker aurrerapauso berri bat emango dugu norabide
horretan”. Horretarako, lankidetza estuan arituko da Bilboko unibertsitate eta ikastetxeekin batera, eta bertoko garapen teknologikoari lagunduko diote.

Azaldu duenez, industria-ikerketa aplikatuari lotutako STEAM profilak dituzten langileak pixkanaka kontratatzea aurreikusi dute, zentroko lantaldeak indartzeko eta handitzeko asmoz eta enpresei gertutik eta eraginkortasunez irtenbideak ematen jarraitzeko xedez. Alkateak egindako bisitan zehar, gainera, zentroa hirian ezartzeko estrategia aurkeztu dute, baita zentroak garatzen dituen ikerketa-ildoen berri eman ere, orain Bilboko egoitza berriari esker indartuko direnak.

Vicomtech-ek zazpi prestakuntza-jardunaldi eskainiko dizkie adimen artifizialeko irtenbideak aplikatzearekin zerikusia duten hainbat sektoretako enpresei, horrela, euren gaitasunak hurbiltzeko eta bertaratutako enpresen teknologia- eta digitalizazio-beharrak ezagutzeko.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak