Ecolaundry garbiketa industrialeko euskal frankizia bat da, 180 zentro biltzen dituena eta urteko % 15eko hazkundea duena
- Presentzia du Espainian eta Marokon, eta helburutzat du Europa eta Latinoamerikako merkatuetan haztea.
- Liderrak dira euren zentroetan I+G+B teknologia aplikatzen
- colaundry Box itsas edukiontzi birziklatuetan instalatutako auto-zerbitzuko garbitegien proiektu pilotu bat da
Garbiketa automatizatuko zentroen Ecolaundry euskal frankiziak hamar urte bete ditu berriki eta garbiketa- eta lehortze-zerbitzu merke bat eskaintzen du goi-mailako kalitateko makina industrialen bidez.
Gaur egun presentzia du Espainian eta Marokon, non 180 zentro baitauzka martxan, eta asmo irmoa du Europako merkatuan zabaltzeko, batik bat Frantzian. Kalkulatzen da urteko % 15 inguruko hazkundea duela, eta beraz, uste da negozio-zifretan ere bilakaera positiboa izango duela.
Nazioartekotzea da Ecolaundry-k datozen urteetarako egin duen apustu estrategikoetako bat: “aspalditik ari gara aztertzen bideragarria den Latinoamerika eta Europa erdialdeko herrialdeetan sartzea; oso merkatu erakargarriak dira guretzat, eta uste dugu hortxe dagoela gure enpresa zabaldu eta handitzeko gakoa” dio Ramón Gonzálezek, Ecolaundry markaren sortzaile eta arduradun nagusiak.
Ecolaundry negozio-eredu egonkorra da, merkatuan errotua, eta munduko ekonomiaren egoera gorabehera, “% 12 inguruko irabazi-marjinari eutsi diogu” azaldu du Ramón Gonzálezek.
Egitura sendo batekin eta sektorean erreferentziazko posizionamendua izaki, sektoreko liderrak dira euren zentroetan I+G+B teknologikoa aplikatzeari dagokionez. Etengabe bilatzen dituzte negozioari berrikuntza eta jasangarritasuna gehituko dioten bitartekoak eta konponbideak.
Fakturazioaren % 8 inguru -kopuru garrantzitsua inondik ere- inbertitzen dute abangoardiako teknologietan eta hobekuntzetan, arduradunak dioenez. Aurtengo xede nagusia izan da plataforma digital bat garatzea, frankiziadunei garbitegien eguneroko kudeaketa erraztuko diena, eta baita ere aplikazio bat, erabiltzaileei aukera ematen diena garbitze- eta lehortze-prozesuak aktibatzeko, prozesuen egoerari buruzko informazioa denbora errealean eskuratzeko eta gailu mugikorraren bidez modu seguruan ordaintzeko. Hala, bezeroak modu eroso eta errazean ordaindu dezake zerbitzua, txanponik edo fitxarik gabe, telefono adimendun bat eta birkarga sistema bat baliatuz.
Proiektu berritzaileak
Garbitegiaren kontzeptua eboluzionatu eta eraldatzen duten elementuen inguruko ikerketari esker, euskal enpresa honek garbitegi modularren proposamen berri bat sortu eta asmatu du, erabiltzen ez diren itsas garraiorako edukiontziak Ecolaundry Box izeneko auto-zerbitzuko garbitegi praktiko eta eroso bihurtuz.
Lehen ECOLAUNDRY BOX garbitegia Abadiñoko (Euskadi) Eroski supermerkatuko aparkalekuan instalatu da.
Frankiziak aurten estreinatu du bere lehen garbitegi espres eta tindategi ekologikoa. Zerbitzu berritzaile bat da, arropa delikatuak tratatzeko formula berritzaile bat erabiltzeaz gain, ura bera aprobetxatzen duena orbainak oso tenperatura baxuan disolbatzeko. Produktu kimikoen eboluzio ekologikoago bat da, ez hain kutsakorra eta arropa hobeto tratatzen duena.
Lotutako albisteak

SPRIk bilera bat antolatu eta gidatu du emakumeak manufaktura-industria berrian parte hartzera bultzatzeko
Italiako Cernnobio herrian ospatzen ari den World Manufacturing Forum ekitaldiaren barruan egin da

Datik, garraio eraginkorrago, jasangarriago eta seguruagoa lortzeko teknologiaren erabileran erreferentea
Enpresa gipuzkoarrak zazpi herrialdetan du presentzia duena eta Irizar Taldearen parte da 2012tik.

HRE Hidraulic, 40 urte berritzen eta eboluzionatzen
Fluxu industrialen ingeniaritza-proiektuetan espezializatuta dagoen Elgoibarko enpresa honek BDIH Konexio programaren laguntza jaso duio

5G teknologia ezartzeko laguntzak eskatzeko azken astea
2021eko Enpresentzako 5G Programak 1,7 milioi euro eskaintzen ditu euskal enpresa-sarean 5G teknologiak ezartzeko proiektuak laguntzeko

Airbus eta Ferrovial enpresak IndesIAn sartu dira, industriako adimen artifizialaren Estatuko partzuergoan
Industria arloko Espainiako zortzi enpresa handik bultzatzen dute bokazio europarra duen partzuergo estrategiko hau, zeinak Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) zentroaren babesa baitu)