Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 26 urria, 2021 BDIH Data Driven Solutions nodoa BDIH Deep Dives Fabrikazio Gehigarria BDIH Gailu Medikoen eta Osasun Digitalaren nodoa BDIH Makina adimendun eta konektatuen nodoa Material Aurreratuen nodoa Robotika malgu eta kolaboratiboa BDIH Zibersegurtasun nodoa BDIH

Deep Dive-ak, teknologietan murgiltzeko jardunaldiak

Basque Digital Innovation Hub-ek (BDIH), SPRI Taldearen eskutik, Industria Digital eta Jasangarriari buruzko  Deep Dive-ak, teknologietan murgiltzeko jardunaldiak, aurkeztu nahi dizkio euskal manufaktura industriari.

Basque Digital Innovation Hub-ek (BDIH), SPRI Taldearen eskutik, Industria Digital eta Jasangarriari buruzko  Deep Dive-ak, teknologietan murgiltzeko jardunaldiak, aurkeztu nahi dizkio euskal manufaktura industriari.

BDIH-a aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua da, enpresei eraldaketa digital jasangarria lortzen laguntzen duena. 7 nodo teknologikotan – Robotika malgua, Fabrikazio gehigarria, Zibersegurtasuna, Material aurreratuak, Makina adimendu eta konektatuak, Elektrizitate-sare digitalak eta Mediku-gailuak eta Osasun Digitala- eta nodo erakusle batean (data driven solutions)  antolatutakoa eta  RIS3 estrategiaren esparruaren barnean sortua. ZTBESko 35 agentek osatzen dute, eta 250 aktibo baino gehiago ditu (ekipoak, laborategiak, instalazio pilotuak) euskal ETEen eskura, teknologia digital jasangarriak prestatu, ikertu, probatu eta baliozkotzeko erabil daitezkeenak.

 

Enpresetan prozesuak eta produktuak hobetzeko jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak

Deep Dive-ak, nodoen teknologietan eta euren aktiboek dituzten gaitasunetan murgiltzeko oso maila teknikoko jardunaldiak dira, nodo bakoitzeko kideen langile seniorrek zuzendutakoak. Jardunaldi hauen ezaugarri nagusiak, euren praktikotasuna, proaktibotasuna eta interaktibotasuna dira, guztiek egitura komuna jarraitzen dute, eta bertaratutakoei aukera ematen diete teknologia digital eta jasangarriek nola lagun dezaketen beren enpresetan prozesuak eta produktuak hobetzen egiaztatzeko. Deep Dive-ak adituak aktiboekin zuzenean lan egiten ikusteko aukera paregabea dira, baita aktibo horiek beren prozesuetan eta produktuetan soluzio teknologikoak txertatzeko erabili dituzten beste enpresa batzuen erabilera-kasu errealen lekuko izateko. Gainera, haien beharrak nodoetako adituekin partekatzeko aukera izango dute baita aholkularitza jaso ere bere kasuistika partikularretarako.

Deep Dive-ak azaroan, abenduan eta urtarrilean zehar ospatuko dira BDIHren kide diren enpresen kokaleku desberdinetan. Deep Dive bakoitza hainbat jardunaldi tematikotan banatzen da, eta horietan, manufaktura-industriek teknologia digital eta jasangarriak beren prosezuetan txertatzerako orduan dituzten erronka nagusietarako aplikazio eta irtenbide teknologiko nagusiak jorratuko dira.

Horrela, jardunaldi horietako bakoitzean, gai zehatz bat jorratuko da, BDIHk gai horri heltzeko euskal ETEen eskura jartzen dituen aktibo nagusiak erakusteko, eta saioak ahalik eta pertsonalizatuenak eta parte-hartzaileen behar berezietara egokituenak izan daitezen. Horri esker, parte-hartzaileek nahi adina Deep Dive jardunalditara joan ahal izango da, teknologia digital eta jasangarri desberdinek euren enpresetako prozesuak eta produktuak hobetzeko nola lagun dezaketen ezagutu ahal izateko eta baita teknologien eta irtenbideen ezagutza sakonarekin amaitu dezaten.

 

Interesatzen zaizu?

Teknologia horiek zure enpresari ekar diezazkioketen aukera guztietan interesa baduzu, ez izan zalantzarik eta joan zaitez BDIHk antolatutako Deep Dive jardunaldietara, hauek bertatik bertara ezagutzeko. Kontsultatu egutegia eta eman izena online.

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?