Javier Borda: “Herriarentzat eredugarri izango diren enpresak sortzeko beharra dugu”
Sisteplant-eko presidenteak “Hombre y Tecnología: 4.0 y más” bere liburua aurkeztu du, zeinetan, gizakiak Laugarren Industria Iraultzan izango duen paperari ekiten dion
“Gizartearentzat eta herriarentzat eredugarri izango diren enpresak sortzeko beharra dugu”. Hitz hauekin, Ingeniaritzan doktore eta industria- ingeniaritzarako soluzioen hornitzaile den Sisteplant-eko presidente Javier Bordak, enpresen funtzio soziala aldarrikatu nahi izan zuen “Hombre y Tecnología: 4.0 y más” liburuaren aurkezpenean.
Iragan irailaren 25ean Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan egindako ekitaldian ehun bat pertsona izan ziren, horien artean, aurkezle lanak egin zituen Diputatuen Kongresuko Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordeetako Alderdi Popularreko bozeramaile eta diputatu Tristana Moraleja izan zen.