Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Hazitek 2026
119 M euroko laguntzak I+G arloaren bidez Euskadiko egitura industriala eraldatzeko
2026ko I+G arloko Hazitek laguntza-programa Industria-Euskadi 2030 Plan berriaren baitan diseinatu da berriro ere, Euskadiko industriaren kalitate teknologikoa nabarmen areagotzeko asmoz. Horrela, eraldaketa bultzatu nahi da ETE-etan, enpresa handietan eta Euskadiko enpresa-elkarteetan ikerkuntzako eta garapeneko proiektuak babestuta.
Programa honek dirulaguntza ez itzulgarriak ematen ditu Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko jardueretarako, eta bere aurrekontua bi laguntzza-lerrotan banatzen da, bata proiektu lehiakorrentzat eta bestea estrategikoentzat.
Diruz lagun daitezkeen proiektuak:
Zer da Ikerketa Industriala?
Ikerketa industrialeko proiektuen xedea produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzea da. Horrela, TRL4 baten pareko heldutasun teknologikoko maila lortu ahal izango da.
Zer da Garapen Esperimentala?
Garapen Esperimentaleko proiektuak lehendik dauden ezagutzak eta teknikak (zientifikoak, teknologikoak, enpresakoak edo bestelakoak) eskuratu, konbinatu, konfiguratu eta erabiltzera bideratutakoak dira, produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobetuen planak eta egiturak edo diseinuak egiteko; TRL7 baten pareko heldutasun teknologikoko maila lortzea ahalbidetzen dute.
Zer dira Entsegu eta Esperimentazioko Azpiegiturak?
Instalazioak eta ekipoak dira, hala nola proba-bankuak, lerro pilotuak, teknologiak probatzeko eta zabaltzeko produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko erakusleak, ikerketaren eta garapen esperimentalaren bidez aurrera egiteko. Esperimentazioa eta probak egiteko azpiegituren (azpiegitura teknologikoak ere deitzen zaie) balio erantsi nagusia da enpresei aukera ematen dietela merkaturatu aurretik I+G+b arloan egiten dituzten inbertsioen arriskua minimizatzeko, bai eta eskala komertzialean azkarrago ezartzeko ideiak eta kontzeptuak probatzeko eta baliozkotzeko ere.
Zure I+G proiektuetarako baliabideen bila zabiltza?
ETE bat, enpresa handi bat edo enpresa-elkarte bat duzu, eta produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatu edo hobetu nahi dituzu I+Garen bitartez Industria–Euskadi 2030 Planean zehaztutako sektore estrategikoetan?
Lagundu nahi dizugu zure enpresaren lehiakortasuna hobetuko duten produktu, prozesu edo zerbitzu berriak ikertzen eta garatzen.
Kontsulta iezaguzu. Argitu zure zalantzak!
Zure I+G proiektuak behar duen bultzada
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.
Lortu oraintxe laguntzak eta inbertitu I+G-n
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Hazitek dirulaguntzak eskuratzeko.