Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 28 uztaila, 2025

Margube Euskadiko erreferente ezarri da energia-aurrezpenen egiaztapenean

Aholkularitza-enpresa hau Euskadiko lehen eta Estatuan zortzigarren bihurtu da ENAC erakundearen akreditazioa lortzen Energia Aurrezkiaren Ziurtagiri Sistemaren erakunde egiaztatzaile gisa.
-

15 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Margube Ermuan (Bizkaia) du egoitza, iraunkortasunean, ingurumen-kudeaketan, kalitatean eta prestakuntzan espezializatua. Enpresak erakunde publiko eta pribatuak laguntzen ditu iraunkortasuna euren estrategietan, prozesuetan eta komunikazioetan txertatzen. 

Enpresaren azken lorpen garrantzitsua Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC) emandako Energia Aurrezkiaren Ziurtagiri Sistemaren (CAE) ziurtagiria lortzea izan da. Hala, Margube sari hori lortu duen lehen euskal ETEa da, eta zortzigarrena estatu mailan, AENOR, SGS edo EQA bezalako korporazio handien ondoan ezarriz.  

“Euskadin akreditatutako lehen enpresa izateak eta zortzigarrena Estatu mailan CAEko sistema egiztatzaile gisan erakusten du enpresa txiki eta ertainek ere trantsizio energetikoa gidatu dezakegula espezializaziotik eta konpromisotik”, nabarmendu du María Benitok, Margubeko CEOak. 

Akreditazio-prozesua erronka garrantzitsua izan da. Enpresak ENACen eskakizunen araberako kudeaketa-sistema bat garatu eta ezarri du, lan hori ETE gisa egiten duen eguneroko jarduerarekin uztartuz. 

“Zailtasun nagusia gure baliabide teknikoak eta giza baliabideak egokitzea izan da irizpide guztiak betetzeko, gure bezeroekiko arintasuna eta hurbiltasuna galdu gabe. Orain esan dezakegu esfortzuak merezi izan duela”, dio Benitok. “AENOR edo SGS bezalako erakunde handiekin zerrenda batean egoteak indartu egiten du CAE sistema eragile giltzarri gisan dugun posizioa, eta erakusten du ezagutza teknikoak ez dutela tamainez ulertzen”, gaineratu du.  

Lan-prebentziotik iraunkortasunera

Margube lan-arriskuen prebentzioko prestakuntza eta aholkularitzaren ikuspegitik sortu zen. Hala ere, ingurumen- eta gizarte-erronken bilakaera dela eta, enpresa aholkularitza integral bihurtu da, eta ingeniaritzako, ingurumen-zientzietako, komunikazioko eta prestakuntzako profilak dituzten 30 pertsonako diziplina anitzeko taldea du. 

Gehien eskatzen diren zerbitzuen artean, CAE sistemaren energia-aurrezkien egiaztapena, jasangarritasun-planen diseinua, ingurumen-araudia betetzea, laguntza publikoak lortzea eta jasangarritasunean, ekonomia zirkularrean eta trantsizio energetikoan taldeak trebatzea daude.   

“Arreta hurbil eta pertsonalizatuaren aldeko apustua egiten dugu Marguben. Oso ondo ezagutzen dugu euskal enpresa-sarea eta haren erronkak, eta horrek aukera ematen digu gure bezeroei arin, teknikoki eta haien errealitatera egokituta laguntzeko”, azaldu du Benitok. 

Berrikuntzarekiko eta lankidetzarekiko konpromisoa

Margubek aktiboki parte hartzen du Spri Taldeak, Ihobek edo kluster sektorialek sustatutako jasangarritasunari, digitalizazioari eta ekonomia zirkularrari laguntzeko programetan. Kontsultari, aholkulari tekniko eta hizlari izan da euskal enpresa-sarearen garapen jasangarrirako hainbat ekimenetan. 

Etorkizunari begira, CAEko egiaztatzaileen jarduera estatu mailan sendotzea, ingurumeneko aholkularitza teknikoaren eskaintza zabaltzea eta aliantza estrategikoak sendotzea dira helburu estrategikoak. 

Jasangarritasunaren hedapenean eta prestakuntzan eragile giltzarri izaten jarraitu nahi dugu, enpresentzat, erakundeentzat eta herritarrentzat ezagutza baliagarria sortuz. Egiaztapen hau beste urrats bat da enpresei eredu iraunkorrago baterantz laguntzeko konpromisoan “, ondorioztatu du Benitok. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.