Banner MAIATZA 2025
Euskara industrian
Albisteak 9 maiatza, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ChatGPT ikastaroa, INDEUSeko Lantaldeak, EnpresaBIDEA, Euskal Bideokojoak, Udaltop eta Hiztegi-eraso
-
Euskal bideojokoak: gero eta garatzaile gehiago dituen industria. Enpresa Digitalak maiatzaren 8rako antolatutako jardunaldiaren harira, EnpresaBIDEA egunkariak erreportajea egin du Bideojokoen euskal sektorearen nondik norakoak azaltzeko. Urte luzez euskarazko bideojokoak salbuespena ziren, eta Euskal Herrian bertan garatzea ia ezinezkoa zirudien. Aitzitik, formatu digitalaren gorakadak eta eskolen zein estudio txikien ugaritzeak industria hasiberri bati ateak ireki dizkio. Lander Unzueta Game Erauntsiako kidea bilakaera horren lekuko zuzena da. Bideojokoen garapenaren errealitatea erabat aldatu da Euskal Herrian azken hamarkadan. Lehen atzerriko enpresa handien eremu ia esklusiboa zena, gaur egun anbizio eta tokiko talentu estudio txikiz betetzen hasi da.
ChatGPT II aukerak, arriskuak eta praktika onak ikastaroa, maiatzaren 12an egingo da. ChatGPT 2022 amaieran sortu zen, eta ordutik etengabeko bilakaera izan du eta funtzionalitate berriak gehitu ditu. Funtzionalitate horietako asko ordainpeko planen erabiltzaileentzat edo erabiltzaile korporatiboentzat soilik dira. Ikastaro honetan plataformaren aukera guztiak arakatuko ditugu, ikuspegi aurreratuagotik, tresnak dituen gaitasun guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasteko. ChatGPT I ikastaroan lengoaia-ereduak zer diren, hari lotutako arriskuak ikusi eta “ChatGPT fenomenoaren” hurbilketa egin bagenuen ere, ikastaro honetan, funtzionalitate aurreratuenei etekina ateratzen ikasiko dugu, hala nola ChatGPTren bertsio pertsonalizatuak egitea, irudiak sortzea edo datuen analisia egitea, dokumentuak eta grafikoak sortzea.
Maiatzaren 13an bilduko dira INDEUSeko lantaldeak, urteko bigarren batzarra izango den bileran. Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak maiatzaren 13an bilduko dira aurtengo erabakitako lanei ekiteko. Joan den martxoaren 12an egindako Batzar Orokorrean finkatu ziren urte honetarako erronkak, besteak beste industrian eta lan-esparruan euskararen aldeko diskurtsoa lantzen jarraitzea eta bereziki esparru digitaleko tresnetan euskara hizkuntza estandar bezala txertatzeko eskaerak bideratzen jarraitzea. Egun 50 kide ditu INDEUSek, 37 enpresa industrial, 7 elkarte eta Lankidetza sarean berriz beste 6 erakunde. Plataformarekin bat egin duen azkena EUSKORPORA izan da.
“Hiztegi-eraso” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Baimenik gabeko sistema batean sartzeko ezinbestekoa den pasahitza aurkitzeko prozedura, hiztegi bateko hitz guztiekin saiatzean datzana, sarbidea desblokeatzen duena aurkitu arte. Ziberkriminalek proba eta erroreen metodoa erabiltzen dute, eta denbora luzea behar izaten dute konbinazio zuzena aurkitzeko (pasahitz konplexu baten kasuan, denbora hori milaka urtekoa izan daiteke); horregatik, erasoa eraginkorragoa izan dadin, hiztegi-erasoarekin konbinatu ohi da.
Ahalduntze linguistikoa izango da hizpide maiatzaren 22an eta 23an egingo den UDALTOP jardunaldian. Ahalduntze linguistikoak hizkuntza komunitatea trinkotzeko tresna gisa nola eragin dezakeen aztertuko dugu aurten. Zenbait esparrutan hasiak dira norabide horretan urratsak ematen, eta, Udaltopen, inguruan zer gertatzen den ezagutzeko eta hausnartzeko parada izango da. Hiztunaren eta hizkuntza komunitatearen autoestimuaren auziak garrantzi sozial handia du, eta, zenbait azterketek azpimarratzen dutenez, autoestimu kolektibo handiagoak lotura omen du gizarte kohesio eta ongizate psikologiko handiagoekin.
EnpresaBIDEAren II. TOPAKETA: Euskal ekonomiaren etorkizuna, zer eta nola. Datorren asteartean, maiatzaren 13an egingo du EnpresaBIDEA egunkari ekonomiko/digitalak bere bigarren topaketa euskal ekonomiaren etorkizuna ardatz hartuta. Eureka Zientzia Museoan egingo den ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak, Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuko Industria kontseilariak eta Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak, baita enpresa eta beste erakunde batzuetako ordezkariek ere.

Lotutako albisteak

Urteko  azken  bilera  egin  du  INDEUSek  Spriko,  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  eta  Eusko  Jaurlaritzako  ordezkarien  parte  hartzearekin

Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien parte hartzearekin

INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen bilera, EUSGARA, Enpresa Digitalaren ikastaroak eta Analitika aurreratua.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro, DeepSeek eta RAGari buruzkoak, EnpresaBIDEAren ekintzailetza eta industria topaketa, eta Arrakala digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Enpresa Digitalaren bi ikastaro bata ChatGPT Prompt Engineering eta bestea AAri nola galdetu ikasteko, Lazarraga Sariak Eredu topaketa eta Zibersegurtasun-laborategi

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Datuen kontrola, Enpresa Digitalaren ChatGPT eta Adimen Artifizialari buruzko ikastaroak eta Flash memorian oinarritutako soluzio.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur EUSKARABILDUA, Hizkuntzen Kudeaketan Praktika onak, Emakume Zientzialarien Argitan, INGUMA, PUNTUEUS eta Cyber Range laborategi.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Hizkuntzen kudeaketa, WhatsApp marketing tailerra, Praktika onak, Euskarabildua eta Zeinu bereizgarri.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Etekin Ekonomia Topaketak, Enpresa digitala eta Adimen Artifiziala, Hizkuntzen-kudeaketa eta Erabilgarritasun

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, Enpresa Digitalaren ikastaroak euskaraz, X. Hizkelan jardunaldia eta Aurkigarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena, Emakume Zientzialarien argitan, Kaosetik kontrolera eta ChatGPT ikastaroak, Hizkuntzen kudeaketaren garrantzia, Euskaragileak Topaketa, AA sortzaileari buruzko gida eta Erabilgarritasun-eredu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.