bilbao bizkaia mondragon
Ekintzailetza
Albisteak 26 otsaila, 2019

Bilbok, Bizkaiak eta Mondragonek bat egiten dute zahartzearekin eta Silver Economy-arekin lotutako jarduera ekonomikoa bultzatzeko

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Mondragon korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak akordio bat sinatu dute Silver Economy-a bultzatzeko oinarriak ezartzeko; horren bitartez pertsonen bizi-kalitatea hobetuko da eta adineko pertsonen beharrizanen eta osasun-zientzien inguruko jarduera ekonomikoa sustatuko da.
-

Bilboko UdalakBizkaiko Foru Aldundiak, Mondragon korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak akordio bat sinatu dute Silver Economy-a bultzatzeko oinarriak ezartzeko; horren bitartez pertsonen bizi-kalitatea hobetuko da eta adineko pertsonen beharrizanen eta osasun-zientzien inguruko jarduera ekonomikoa sustatuko da. Akordiora bildutako erakundeek beren indarrak batuko dituzte hiru arlotan aurrera egiteko: zilarrezko ekonomia esaten zaionaren inguruko trebakuntza, ikerketa eta enpresa-bultzada.

Alderdiak bat datoz uste honetan: Bizkaiko eta Euskadiko biztanleriaren zahartzea (eta, hedaduraz, Europako biztanleriarena) berebiziko gizarte-erronka da. Halaber, uste dute gizarte modernoen bizi-luzetasunak aukera sozioekonomikoak dakartzala enplegua sortzeko, ezagutza eta ikerketako eremu berriak garatzeko, balio erantsi handiko jarduera ekonomiko berritzailea bultzatzeko eta inbertsioa erakartzeko.

Uste sendo hori abiaburutzat hartuta, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Mondragon korporazioak eta Mondragon Unibertsitateak beren ahaleginak bilduko dituzte eta lankidetzan jardungo dute zilarrezko ekonomiaren inguruko trebakuntzan, ikerketan eta enpresa-bultzadan.

Horren ildotik, lau alderdiek elkarlanean eta batera jardun nahi dute garapen zientifiko eta teknologikoaren arloan eta, horretarako, programak, proiektuak eta jarduerak gauzatuko dituzte eta ezagutzaren sorrera, trukea eta transferentzia sustatuko dute alderdien artean eta enpresen artean.

Akordioaren lehen ardatza Silver Economy delakoa garatzeko giltzarriak izango diren jakintza-arloetako goi-mailako heziketarako, lanbide-gaikuntzarako, ikerketarako eta berrikuntzarako proposamenak egitea da; honako hauek dira jakintza-arloak: Big Data deiturikoa, datuen analitika eta adimen artifiziala, eta bestetik, ingeniaritza biomedikoa eta teknologia medikoak.

Bigarren ardatza hornitzaile teknologiko giltzarriak estekatzea eta garatzea da, hornitzaileok nazioartean aitzindariak direlako edo lurraldean ereduzko jarduerak garatzen dituztelako, baldin eta teknologiaren esparruko jardueretan esperimentatu balioztatu edo ebaluatu nahi badute eta produktu berritzaileak garatu nahi badituzte, produktu horiek merkatura heldu arte.

Hirugarren ardatza da ekonomia sustatzea zilarrezko ekonomiaren inguruko (elkarren arteko) ekintzailetza bultzatuz, lehendik dauden enpresak dibertsifikatzeko estrategia gisa nahiz enpresa-jarduera berriak sustatzeko estrategia gisa.

Bizkaiko diputatu nagusi Unai Rementeriak txalotu egin du Mondragon korporazioa Silver Economy proiektura biltzea; izan ere, munduko kooperatiba-talderik handiena da, dagoeneko 60 urte baino gehiago egin ditu jardunean, eta 5 kontinenteetako 80.000 pertsonatik gora eta 266 enpresa ari dira bertan.

Unai Rementeriak esan du itzalezko  aurrerapausoa dela Mondragon korporazioaren atxikimendua, bai arlo industrialerako, bai trebakuntzarako. “Niretzat oso pozgarria da denok batera lan egitea Bizkaiaren etorkizunerako hain garrantzitsua den proiektu honetan. Aldundia, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Mondragon korporazioa batera aritzea arrakasta ziurtatzeko modua da, inolako ezbairik gabe”.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Aldundiaren eta Udalaren arteko lankidetza goraipatu du, bai eta erakunde publikoen eta enpresa pribatuen arteko lankidetza ere, horrela lortuko baita “Nagusi Intelligence Center proiektua, adinekoak egungo eta etorkizuneko aukeratzat jotzen dituena, eratzen jarraitzea”.

Gainera, Aburtok esan du “Mondragon korporazioa eta Mondragon Unibertsitatea ekimenari atxikita, are sendoagoak dira Bilbo unibertsitate-hiria izateko proiektua eta Zorrotzaurre jarduera eta enpresa jarduera berrietarako ezagutzen uhartea izateko proiektua, zentro berria Tarabusi-ren zerbitzu-eraikin zaharrean ezarriko da eta”.

Mondragon korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakari Iñigo Ucínek esan du bere ustez akordioa onuragarria izango dela: “Gure gizarteak zerbitzu hobeak eskaini ahal izango dizkie herritar guztiei, baldin eta gauza bada proiektuetan aritzen diren kide guztiek onura ateratzeko moduko aliantzak sortzeko. Ni ziur nago gure aliantza hau guztiz onuragarria izango dela”.

Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak adierazi du akordio honen itzalpean Mondragon Unibertsitateak goi-mailako trebakuntza eskainiko duela teknologia biomedikoen arloko profesionalentzat, bai eta berezko master-tituluak ere. Gainera, Mondragon Unibertsitateak ikerketa aplikatuko eta berrikuntzako jarduerak egingo ditu Nagusi Inteligence Center-ean, enpresekin eta beste agente batzuekin lankidetzan, zilarrezko ekonomikako produktu, zerbitzu eta negozio berriak sortzeko.

 

Mondragon korporazioa

Mondragon korporazioan 100 kooperatiba baino gehiago biltzen dira, denetarikoak, baina lau arlo nagusitakoak: industria, finantzak, banaketa eta ezagutza. Taldeko kooperatibetako batzuek eta hark partaidetza daukan beste batzuek osasun-teknologien arloko ekipoak eta zerbitzuak egiten dituzte, eta arreta soziosanitarioaren arloko zerbitzuak eta programak ere bai. Izan ere, Mondragon korporazioaren ustez osasunaren arloa lehentasunekoa izango da bere aurrerapenerako datozen urteetan. Horren ildotik, Jarduera ekonomiko horren gehien-gehienak bizi-luzetasuna areagotzea du helburu eta, hortaz, zilarrezko ekonomiaren barrukotzat har dezakegu.

Beste alde batetik, Mondragon Unibertsitatea gizarte-ekimen eta -bokazioko unibertsitate kooperatiboa da, Mondragon korporazioan txertatua, irabazi-asmorik gabekoa eta onura publikoaren deklarazioa jaso duena. Besteak beste, unibertsitate-heziketako eta etengabeko prestakuntzako jarduerak egiten ditu, bai eta ikerketari eta garapen zientifiko nahiz teknologikoari lotutakoak ere. Ildo horretan, beraren misioa honako hau da: “gizartea eraldatzea pertsonen prestakuntza integralaren bidez eta jakintza sortuz eta partekatuz”.

2013. urtetik hona Mondragon Unibertsitateak gradua dauka ingeniaritza biomedikoetan eta masterra teknologia biomedikoetan. Hain zuzen ere, beraren aburuz arlo horretako trebakuntza eta ikerketa zuzenean lotuta daude zilarrezko ekonomiarekin, eta zuzenean aplika daitezke bertan. Mondragon Unibertsitatearen iritziz teknologia biomedikoen aplikazioak lagundu egingo du zahartzaro osasungarria izaten.

 

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.