Bannerra_abendua
Euskara industrian
Albisteak 5 abendua, 2025

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSen urteko azken batzarra, LANDUE, Enpresa Digitalaren ikastaro bat eta Gailu.
-
ChatGPT Prompt Engineering eraginkortasunez erabiltzea online eta euskaraz abenduaren 10 eta 11an Enpresa Digitalaren eskutik. Ikastaro honetan, Prompt Engineering teknikak baliatuz ChatGPT teknologia modu eraginkorragoan nola erabili aztertuko dugu. Azken urteotan, adimen artifizialak azkar egin du aurrera, eta, horri esker, makinekin interakzioan aritzeko modu berriak ezagutu dituzte erabiltzaileek. Bereziki, ChatGPTren teknologia oso tresna erabilgarria da aplikazio askotarako, hala nola bezeroarentzako arreta, testu-sorkuntza eta, are, laguntzaile birtualak.
Urteko azken bilera egin du INDEUSek Spriko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako zuzendarien parte hartzearekin. Jon Ansoleaga, SPRIko zuzendari nagusiak, Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundian Ekintzailetza, Talentua eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendari nagusiak eta Sonia Rodriguez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak eman zioten hasiera ostiral goizean Bilboko Azkuna Zentroan egin zen INDEUSen batzarrari; 2025.urtean plataformak egin duen azken topaketa izan da azaroaren 28koa.
Durangaldeko enpresek euskararen aldeko konpromisoa berretsi dute urte amaierako ekitaldian, 50 LANDUEkide jada. Azaroaren 28an, Durangoko Elkartegian, LANDUE 2025 urte amaierako ekitaldiak 60 pertsona baino gehiago bildu zituen: eskualdeko enpresetako ordezkariak, erakundeetako arduradun politikoak eta hizkuntza-normalizazioko eragileak. Ordubeteko topaketan 2025eko balantzea egin, praktika onak partekatu eta etorkizunerako konpromiso berriak hartu ziren. LANDUE Durangaldeko enpresetan euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko komunitatea da.
“Gailu” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Funtzio jakin bat betetzen duen aparatu edo mekanismoa. Mekanikoa, optikoa, elektrikoa, magnetikoa, elektromagnetikoa, elektromekanikoa edo elektronikoa izan daiteke.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.