
Cikautxok nanoteknologiaren aldeko apustua egin du kautxuaren aplikazioetan aurrera pauso bat emateko, eraikuntza edo biomedikuntza bezalako sektoreetan
Cikautxok duen I+G+b unitatea (Cikatek) nanozientzien ikerketa kooperatiboko zentroa den CIC nanoGUNErekin elkarlanean hasi da, bere sektorean aurrera pauso bat eman eta balio erantsi handiko kautxua lortzeko bidean aurrera egin ahal izateko.

“EuCanImage”, Big Data eta adimen artifiziala minbiziaren diagnostikoa hobetzeko
UPV/EHUk proiektu europar horretan parte hartzen du Zuzenbide eta Giza Genomako Katedraren bidez.

Durangaldea “Cycle Friendly Employer” eskualdea izango da
Durangaldeko mankomunitateak estrategia bat bultzatu du CFE (Cycle Friendly Employer) ziurtagiria duen lehen eskualdea izateko. Ziurtagiri horrek aitortza egiten dio enpresa eta erakundeek bizikletaren erabilpena sustatzeko eginiko ahaleginari

Bio-osasunaren sektoreko 75 enpresek sortzen dute Euskadiko BPGaren % 1,45
Basque Health Klusterraren Ohiko Batzar Orokorrean aurkeztu ziren sektorearen datuak

Ausolanek elikagaiak 3Dn inprimatzen ditu, adinekoentzako produktu testurizatuak hobetzeko
Faktore askok eragiten dute pertsonen elikaduran, zapore-aniztasunetik oroitzapenetara edo ikusmenera, esate baterako. Horren ondorioz, Ausolan euskal enpresak fabrikazio gehigarriko teknologiak txertatu ditu, elikagaiak irensteko arazoak dituzten adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan haiek dituzten beharrei erantzuteko.

“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”
Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus & Coacheko buruak koronabirusaren ondorioz gizarteak bizi izan duen geldialdiak larrialdi klimatikoari aurre egiteko beharra bizkortu besterik ez duela egiten defendatzen du. CAF taldeko kide den enpresa honetako zuzendariak adierazi duenez, "garraio publikoa ezinbesteko faktorea da hiri modernoen garapen jasangarria lortzeko". Aurten bere enpresari egindako hamar eskarietatik ia bederatzi emisio...

Irailean bezeroarentzako arreta zenbakia doan izatera pasatuko da: 900 92 93 93
Datorren irailaren 1etik aurrera SPRIko bezeroaren arretarako telefonoa doakoa izango da eta 900 92 93 93 izango da. Aldi batez, oraingoa eta berria elkarrekin biziko dira, baina lehenengotik 900 92 93 93ra birbideratuko da automatikoki. SPRI Taldea gara Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak euskal industria bultzatzeko duen...

SPRIk lideratzen duen nazioarteko aditu-talde batek aztergai du zein izan den COVID-19aren eragina emakumeek industrian duten inplikazioan
Eusko Jaurlaritzak, fundazioaren bazkide den aldetik, ekintzarako deiari erantzun dio, eta onartu du nazioarteko lantalde bat lideratzea, zeinetan aztertuko duen zein paper duten emakumeek manufaktura sektorean

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europa osoko enpresarik berritzaileenak aukeratzen ditu
EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak Europan berrikuntza eta I+G bultzatzen duen tresna izarretako bat da

SmartCompo, azpi-produktu organikoak balioan jartzen dituen teknologia berritzailea
Enpresa gipuzkoarrak 2020ko Europako Ingurumen Sarietako bat irabazi du

“Otxarkoaga Auzo Green Factory”-k naturan oinarritutako konponbideak aktibatu ditu
Proiektuaren barruan ekimen pilotu bat egingo da zoladura iragazgarri berri bat jartzeko

ETE berritzaileen finantzaketari buruzko jardunaldia
Uztailaren 14a, asteartea, 9:30etik 11:00etara

Tecnalia: “Trantsizio energetikorako bidea berrikuntzan eta teknologian oinarritu behar da”
Datu bakar batekin, hurrengo urteetan aurre egin beharko zaion trantsizio energetikorako erronka handia ulertzen da: gaur egun, energia-iturri guztietatik, % 80 erregai fosila da. Ehuneko hori nabarmen murriztu beharko da 2050ean neutraltasun klimatikoaren helburua lortzeko. "Deskarbonizazio sakona dakar egoera honek, % 100 berriztagarria den energiarena", laburbildu du Fernando Espiga Tecnaliako trantsizio-arduradunak, BRTA aliantzako zentro teknologiko honek antolatutako saio birtual batean.

Vicinayk bere berrikuntza-prozesuen garapena bizkortu ditu ainguratze-linea adimendunen belaunaldi berriaren buru izateko
Itsasoan petrolio-plataformak edo haize-plataforma flotatzaileak bezalako egitura handiak daude, eta haiek ziurtatzen dituzten mundu osoko ainguratze-linea handi asko Euskadin egiten dira. Linea horien fabrikatzaileak, Vicinay Marine taldeak, urtero 50.000 tona esportatzen ditu 30 herrialdetara; orain, euskal enpresa honek I+G+b prozesu sakon bati ekin dio nazioartean "ainguratze-linea adimendun, iraunkor, lehiakor eta jasangarrien belaunaldi berria" zuzentzeko.

4.0 Fabrikazio aditiboa: Fusio metalikoa
Industriaren eremuan aplikatzen ari den fabrikazio gehigarriari esker, enpresek soluzio berritzaileak, pertsonalizatuak eta teknologikoki aurreratuak har ditzakete bezeroen eskaerei erantzuteko. Fabrikazio-teknika honek, azken produktua sektorearen eta bezeroaren beharren arabera pertsonalizatzea ahalbidetzen du, eta, horretarako, objektu bat sortzen du, hura osatzen duen materiala (geruzaz geruza) gehituz, galdaketa-, moldekatze- eta ebaketa-teknikak...

Zigor korporazioa Schneider Electric enpresaren mundu mailako hornitzaile esklusibo bihurtu da
Konpainia arabarrak konponbide industrialak egingo ditu argindar hornikuntzaren kalitatea bermatzeko eta, hortaz, enpresei eraginkortasun handiagoa emateko

Industria-sektoreko enpresa txiki eta ertainen eta enpresa handien energia-eraginkortasunerako laguntzak handitu dira
Laguntzen helburua da karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketetarako pizgarriak ematea eta horiek sustatzea Gobernu Kontseiluak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren Agindua onartu du. Agindu horrek, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak proposatuta, aldatu egiten ditu EAEko industria-sektoreko ETE-etan eta enpresa handietan efizientzia energetikoko jarduketak egiteko laguntzen deialdiaren...

Europak 3,4 milioirekin hautatu du SOMAprobes startup-aren proiektu bat, koronavirusari aurre egiteko
Europako Batzordeak SOMAprobes startup gipuzkoarraren proiektua hautatu du, haren garapena bizkortzeko eta Covid-19aren aurkako borrokan tresna berriak izateko

Haritivek aurrerapenak lortu ditu kostu eta tamaina handiko piezak sortzeko fabrikazio aurreratuko teknologian
Hiru urteko lanaren ondoren, Haritive proiektua amaitu da, eta aurrerapen handia lortu du fabrikazio aurreratuan. Fabrikazio mota hau kostu handiko materialak dituzten balio handiko eta tamaina ertain-handiko piezetan erabiltzen da, bereziki eskakizun handiko industria-sektoreetan, hala nola aeronautikan, ontzigintzan edo lanabes eta moldeen fabrikazioan.

Euskadi enpresa bioteknologiko gehien dituen laugarren erkidegoa da
Estatuan enpresa bioteknologikoen kopuruari dagokionez, Euskadi laugarren erkidegoa da, Katalunia, Madril eta Andaluziaren atzetik. Biozientzien eta osasunaren sektorea Euskadirako espezializazio adimendunaren estrategiaren (RIS3) barruan adierazitako lehentasunezko blokeetako bat da. Ahalegin horiek aurrerapenak bultzatu dituzte arlo horretan.