Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 uztaila, 2020 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Nanoteknologia Ris3 Euskadi

Cikautxok nanoteknologiaren aldeko apustua egin du kautxuaren aplikazioetan aurrera pauso bat emateko, eraikuntza edo biomedikuntza bezalako sektoreetan

Cikautxok duen I+G+b unitatea (Cikatek) nanozientzien ikerketa kooperatiboko zentroa den CIC nanoGUNErekin elkarlanean hasi da, bere sektorean aurrera pauso bat eman eta balio erantsi handiko kautxua lortzeko bidean aurrera egin ahal izateko.

Cikautxok duen I+G+b unitatea (Cikatek) nanozientzien ikerketa kooperatiboko zentroa den CIC nanoGUNErekin elkarlanean hasi da, bere sektorean aurrera pauso bat eman eta balio erantsi handiko kautxua lortzeko bidean aurrera egin ahal izateko 

Kautxuelastomero mota bat da,  erraz deforma daitezkeen polimero elastikoaketa CIC nanoGUNE ikerketa zentrotik azaltzen dutenez, material hauek hautsi aurretik gaitasun elastiko eta malgua dute. “Osagai elastomeriko konbentzionalen ezaugarriak oso optimizatuta daude, eta zaila da abantail lehiakor bat lortzea teknologia gainditzen ez bada”, azaldu du José Santosek, Cikatekeko Injekzio arloko ordezkariaCikatek zortzi herrialdetan presentzia duen eta 3.000 profesional dituen Cikautxo enpresako I+G+b dibisioa da. 

Mugatze honek bide berrien eta horiek posible egingo dituzten aliantzen aldeko apustua egitera eragin dute. Cikautxo eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eta BRTA aliantzako kidea den CIC nanoGUNE elkarrekin egiten ari dira urrats berri hori, “bi teknologia disruptibo” erabilita.  

Nanobioteknologiako taldearekin, material berri bat lantzen ari dira, konpositeak eta matrizeak sortzekoeraikuntza edo medikuntza bezalako sektoretan erabiltzekoElastomeroei gehitutako material berri honekin, kautxuari “erresistentzia dinamiko eta korrosio handiagoa” eman nahi diote, Raúl rez-Jimenez nanoGUNEko talde honetako liderrak azaldu duenez.  

Proiektuaren beste esparru bat Nanomaterialen taldetik lantzen da, material hibrido polimeriko ez-organikoak sortzeko, osagai bakoitzak banaka ez dituen propietate berriak sartzen lortzeko. “Hibridazioak fase inorganiko eta polimerikoen ondorio sinergikoak sor ditzake, eta, beraz, mekanismo garrantzitsua izan daiteke propietate mekanikoak hobetzeko eta elastomeroaren nekea ahalik eta gehien murrizteko”, azaldu du taldeko buruak, Mato Knezek.  

Bi erakundeek nabarmendu dutenez, “puntako teknologia horiek erabiltzeari esker, zalantzarik gabe, osagaien prestazioen gorakadan aurrera pauso kualitatiboa bat egingo da, eta hori lortuko balitz, lehiakortasuna areagotuko litzateke, espezifikazioen koadernoa osagai txikiagoekin, arinagoekin edo lehiakorragoekin bete ahal delako”. 

Proiektu hau arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko Elkartek  laguntza-programaren barruan dago, industria-potentzial handiko proiektuen blokearen barruan. SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzeko erabiltzen dituen programetako bat da hau. Horretarako, tresnak, aktiboak, laguntzak, lantaldeak eta aliantzak ditu, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko, Emaitek edo Hazitek programekin batera, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak