Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 uztaila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Bio-osasunaren sektoreko 75 enpresek sortzen dute Euskadiko BPGaren % 1,45

Basque Health Klusterraren Ohiko Batzar Orokorrean aurkeztu ziren sektorearen datuak

 

Basque Health Klusterraren Ohiko Batzar Orokorrean aurkeztu ziren sektorearen datuak

 

Basque Health klusterrean integratutako 75 bio-osasun enpresek % 1,45eko ekarpena egiten diote BPGari,  sektore desberdinetan garatzen diren jardueren bitartez: bio-zientziak, osasuna, gailu medikoak, osasun digitala, kudeaketa, zerbitzu transbertsalak, kosmetika, e.a. Eta hori baino garrantzitsuago dena, sektore horrek Euskadiko osasun arloko enpresen balio-kateak  konfiguratzen ditu.

Behin amaitu ondoren klusterraren plan estrategikoaren lau urteak, Basque Health-ek bere jardueraren balantzea egin du ekainaren 26ko Batzarrean, eta erakutsi du sektorea gero eta indartsuago dagoela. Emaitza horiek direla medio, Euskadiko bio-zientzien industria sendotzen ari da eta azken hiru urteotan klusterreko kide diren enpresa kopurua hirukoiztu egin da, gaur egungo 75 bazkideetara iristeraino.

Lau urte hauetan zehar, klusterrak bere bazkideen parte-hartzea sustatu du nazioarteko azoka garrantzitsuenetan, prestakuntza-jardunaldiak eta jardunaldi informatzaileak egin ditu, eta networking ekitaldiak antolatu ditu enpresa eta ikerketa zentroentzat; horien artean aipatzekoa da Euskadiko Bio-osasunaren sektoreko lehen inbertsio foroa, 2019an egin zena. Nazioarteko harremanei dagokienez, indartu egin da Akitania Berriko Osasun Industriaren Klusterrarekiko (GIPSO) lankidetza, osasun industrientzako mugaz gaindiko 4 topaketa egin direlarik.

BHC elkartearen laguntzari esker, 30 proiektu hautaturen artetik 9 euskal proiektuk aukera izan zuten Pierre Fabre enpresaren (munduko bigarren kosmetika fabrikatzailea eta Frantziako bigarren enpresa farmazeutikoa) deialdi baten nazioarteko finalean parte hartzeko. Bestalde, bio-zientzien klusterrak bat egin du BIND 4.0 programarekin, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako startup-en azeleragailuarekin, zeinaren bidez startup-ek aukera baitute maila goreneko bezero industrialengana iristeko.

Basque Health Klusterraren Ohiko Batzar Orokorrean 2020-2024 urteetarako batzorde berria eratu zen. Mikel Álvarez izango da presidente berria, eta Eusko Jaurlaritza eta SPRI Taldea ere batzorde horretako kide izango dira euren ordezkari Cristina Oyónen bitartez.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak