Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak. .

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat..

Filtra tu búsqueda

Albisteak 9 apirila, 2024

STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk

Enpresa industrialetan berdintasun-indize handiagoa izatea lehiakortasun handiagoarekin lotuta dagoela frogatzen duen ikerketa aurkeztu du Cristina Oyónek, eta industrian emakume gehiago sartzeko gomendioen gainean eztabaidatu du

Urtero egiten den Advanced Factories topaketan parte hartzen ari da SPRI. Automatizazio industrialaren, robotikaren eta fabrikazio digitalaren arloko enpresa berritzaileenak bildu ditu hitzordu honek, apirilaren 9tik 11ra, Bartzelonan. Bertan, enpresa industrialen berdintasun mailaren eta lehiakortasun mailaren arteko harremana aztertzen duen ikerlana aurkeztu dute. Honakoa frogatzen du ikerlanak: “gero eta aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izan, orduan eta handiagoa da lehiakortasuna”.

Fabriken digitalizazioa, berrindustrializazioa eta lehiakortasun industrialaren hobekuntza bultzatzera bideratutako ekitaldi honen barruan, Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak azterlan hau aurkeztu du apirilaren 9an, ‘STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzen’ izeneko saioan. STEM inguruneetan genero-aniztasuna bultzatzera bideratutako esperientziak, gainditutako erronkak eta estrategiak partekatzea da saio horren helburua.

Susanna Cabos, Schneider Electriceko Eskaintzaren Segurtasun eta Kalitate arloko arduraduna, izan da moderatzailea, eta honakoek hitz egin dute: Maria Visa Boladeras (MTSTECHeko CEOa), Georgina Comas Vieta (TMCOMASeko CEOa), Isabel-Dolores Olaya-Bouzas (INETUMeko Garraio eta Azpiegitura arloko zuzendaria), Benjamin Ramirez Heller (SEATeko Kultura, Aldaketa, Aniztasuna eta Pertsonen Hazkundea arloko arduraduna) eta Cristina Oyón, (SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendaria). Arlo horietan emakumeen garapen profesionala sustatzeko orduan hezkuntza-programa inklusiboek, jarraitu beharreko emakumeen ereduen sustapenak eta lan-ingurune berdinzaleen sorrerak duten garrantziaren gainean hausnartu dute.

Women in Industry arloan garatutako lanetako bat da hitzaldian aipatutako SPRIren ikerlana. Zehazki, emakumeak industrian duen presentziaren gaineko datu kezkagarrien aurrean, lan honi ekitea erabaki zuen SPRIk, UNIDOk (United Nations Industrial Development Organization) 2019an nabarmendutako premisa bat frogatzeko helburuz: “Genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere bada”.

Azterlanaren baitan, genero-berdintasunaren eta lehiakortasun industrialaren arteko korrelazioa aztertzeko aukera ematen duen metodologia bat garatu dute. Gainera, azterketa-kasu bat garatu dute; horretarako, inkesta bat bidali diete sektore industrialeko eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten SPRIren datu-baseko 2.500 euskal enpresari, eta 474 erantzunez osatutako lagina lortu dute. Laginaren analisiak agerian utzi duenez, Euskadiko industria arloko langileen % 21,7 baino ez dira emakumeak. Euskadiko lan-merkatuaren % 44 ordezkatzen dutela kontuan hartuta, datu kezkagarria da. Oro har, emakumeen presentzia txikiagoa da enpresetan, prestakuntza maila edo saila edozein izanda ere, baina nabarmen jaisten da lidergo-posizioetan. Izan ere, inkestan parte hartu duten konpainien % 13k bakarrik du emakume bat zuzendari.

Azterlanak frogatzen duenez, genero-berdintasuneko maila handiena duten enpresak lehiakorragoak dira, eta emaitza hobeak dituzte fakturazioari, enpleguari, I+G+b arloari eta nazioartekotzeari dagokienez. Gainera, enpresa lehiakorrenek genero-berdintasunaren maila altuagoa dute. Hortaz, honako giltzarriak identifika daitezke berdintasunean oinarrituta lehiakortasuna bultzatzeko:

  • Bereizketa horizontala (sailka).
  • Bereizketa bertikala (erantzukizun mailaren arabera).
  • Laneko eta norberaren bizitzaren arteko kontziliazio-neurriak (ordutegi-malgutasuna, telelana, zaintzetarako baimenak…).
  • Berdintasuneko barne-politikak (planak, batzordeak, prestakuntza eta berdintasun-protokoloak).

Emaitza horiek potentzial handia dute enpresetan genero-berdintasuneko politikak ezartzeko garaian motibazioa sortzeko tresna gisa; izan ere, frogatuta geratu den moduan, “genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere bada”.

Lotutako albisteak

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu  Solarrek,  bere  produktu  berritzaileen  bidez,  eguzki-panelak  instalatzea  errazten  du
11/02/2025 Berrikuntza

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Fecin,  industriako  eskuilagintzan  espezializatuta  60  urte  daramatzan  Gipuzkoako  ETEa
10/02/2025 Berrikuntza

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Soldaduraren  balio-kateari  buruzko  azokaren,  UNIREren,  bigarren  edizioa  egingo  dute  Ficoban
10/02/2025 Berrikuntza

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban

Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.