Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 apirila, 2024 Berrikuntza Hazinnova programa

ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin

Hazinnova euskal ETE-ei doako aholkularitza eskaintzen dien programa da, produktu eta prozesuetan berrikuntza-mikroproiektuak bultza ditzaten. Eska ezazu 2024ko apirilaren 9tik urriaren 24ra.

Gaur egungo testuinguru ekonomikoan, enpresentzat ezinbestekoa da berrikuntza aplikatzea lehiakor izaten jarraitzeko. Erronka konplexua da, ez bakarrik enpresa handientzat, baita ere ETEentzat, zeintzuei batzuetan zaila egiten baitzaie berrikuntzako prozesuei ekitea, baliabide gutxiago dituztelako. Halere, berrikuntzaren bidez lortzen diren onurek aise gainditzen dute egin beharreko ahalegina.

 

Berritu gauzak egiteko moduak aldatuz!

Berrikuntza produktu edo zerbitzu berriak asmatzearekin erlazionatu ohi da, baina askotan negozio-eredu berritzaileak garatzean datza gakoa. Era berean, ez du esan nahi proiektu bat hutsetik hasi behar dugunik. Ia beti, berritzea da berriro planteatzea lehendik existitzen den produktu edo zerbitzu bat, bezeroen edo gizartearen beharrizan berrietara egokitzeko.

Enpresan berrikuntza-prozesua aplikatzeak esan nahi lezake aldaketa txikiak egitea gauzak egiteko moduetan, antolakundearen erronkei konponbide berriak bilatzeko. Hona hemen enpresaren lehiakortasunean eragin zuzena duten ohiko arazo batzuk: kontrol eza errentagarritasun arloan, barne-prozesuen inefizientziak edo plantillaren motibazio eza.

Berrikuntza-proiektu txikiak martxan jarriz, posible da prozesu eta ekintza berriak aplikatzea horrelako erronkei erantzuteko. Era berean, berrikuntzak aukera ematen du gure bezeroak hobeto ezagutzera bideratutako ekimenak garatzeko, enpresa beste merkatu batzuetara irekitzeko edo zaharkiturik geratu den produktu bat eguneratzeko.

Produktu eta zerbitzuetan berrikuntzak hainbat onura eskaintzen ditu enpresa lehiakideengandik bereizteko eta bere errentagarritasuna handitzeko. Baina ez da erraza bide horri lotzea inolako laguntzarik gabe. Horregatik abiarazten du SPRIk (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak) Hazinnova laguntza-programa. Laguntza horiek bereziki pentsatuta daude euskal enpresei eragin handiko emaitzak dituzten berrikuntza-proiektuak bultzatzen laguntzeko.

 

Hazinnova, berrikuntzako mikroproiektuak fabrikazio, logistika, merkaturatze eta kudeaketa arloetan

Hazinnovaren laguntzaren bidez, enpresek irtenbide berriak aurkitzen dituzte antolakunde askotako ohiko arazoak konpontzeko, hala nola kontrol eza errentagarritasun arloan, gastu logistikoak, epe ez lehiakorrak edo bezero berriak lortzeko zailtasunak.

Programa honen helburua da laguntza ematea enpresei berrikuntza ez teknologikoko proiektu txikiak abiaraz ditzaten euren antolakundeetan, proiektu horien bidez euren lehiakortasuna hobetu dezaten. Hala, programak enpresa onuradunen esku jartzen du hurbileko agente bat (Hazinnova agentea), prozesu osoan lagunduko diena, eta baita ere berrikuntza arloan aditua den aholkularitza baten zerbitzuak, 50 orduko aholkularitza pertsonalizatu eta presentziala jaso dezaten.

Enpresak berrikuntza-prozesu osoan izango du laguntza espezializatu hori. Laguntza zerbitzuen bidez jakin dezake zeintzuk diren jorratu behar dituen beharrizan zehatzak, zeintzuk konponbide aproposenak eta nola jarri behar dituen praktikan. Bermatuta dago enpresak emaitza ukigarriak eskuratuko dituela proiektua abiarazi eta 3 hilabeteko epean.

Hala, enpresa onuradunek berrikuntzako mikroproiektu bat abiaraziko dute, hau da, produktuan edo negozio-prozesuan inpaktu handia sortzeko gai den berrikuntza bat.

Programa hau bereziki pentsatuta dago berrikuntza-proiektuen garapenean esperientziarik ez duten enpresei laguntzeko. Bere lehentasuna da antolakunde horiei laguntzea berrikuntzaranzko bidean urrats txikiak ematen, epe laburrean emaitza ikusgarriak sortzeko enpresarentzat karga administratiborik sortu gabe.

 

Berrikuntza euskal industria-enpresentzat

Hazinnova laguntzak zuzentzen zaizkie 5 langile edo gehiagoko plantillak dituzten eta Euskadin kokatuta dauden enpresei, baldin industriakoak edo industriari lotutako zerbitzuetakoak badira edo jarduera-eremutzat badituzte IKTak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantza-jarduerak edo aseguruak.

2024ko deialdian, Hazinnova programak 2,7 milioi euroko aurrekontua izango du gauzazko laguntzak esleitzeko.

Onura handiak ematen dituzten mikroproiektuak

Programa honen bidez euskal ETEen lehiakortasuna hobetu nahi da berrikuntza ez teknologikoa bultzatuz, eta horretarako helburua da konponbideak identifikatu eta ezartzea. Hazinnova programan parte hartzen duten ETEek irtenbide berriak bilatu ahal izango dituzte enpresetan sortu ohi diren eta euren lehiakortasuna eragozten duten arazoentzat. Programaren helburu nagusia da mikroproiektu zehatzak garatzea hainbat erronkari aurre egiteko, adibidez, inefizientziak prozesuetan, gehiegizko gastuak logistikan, plantillaren motibazio eza edo bezero berriengana iristeko zailtasunak.

Enpresa bakoitzak gehienez 2 mikroproiekturentzako laguntza eskura dezake, betiere arlo desberdinetakoak badira eta Hazinnovak ezarritako esparru hauetakoren baten barruan badaude:

  • Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa: enpresaren kudeaketa finantzario eta estrategikoa hobetzea, errentagarritasuna kontrolatzeko.
  • Barneko administrazio prozesuak: eskaeren kudeaketa, kobrantza eta ordainketarekin, bezeroen kudeaketarekin edo berankortasunarekin lotutako prozesuak birdiseinatzea eraginkortasuna hobetzeko.
  • Produkzio prozesuak: enpresaren kalitatea, jasangarritasuna, segurtasuna edo produktibitatea hobetzera bideratutako konponbideak.
  • Logistika: hornikuntza- edo banaketa-katea hobetzea, gastuak murrizteko, ingurumen inpaktua gutxitzeko eta entrega-epeak laburtzeko.
  • Pertsonak: plantillak enpresako helburuekiko duen konpromisoa handitzeko ekintzak.
  • Bezeroak: bezeroak hobeto ezagutzeko, atzemateko eta leialtzeko prozesu berriak.
  • Merkatu berriak: enpresa beste merkatu batzuetara (merkatu nazionalak eta nazioartekoak edo bezero segmentu berriak) irekitzeko aukera ematen duten marketineko estrategiak.
  • Produktua: produktu eta zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak hobetzeko berrikuntzak, helburutzat izanik negozio-bolumena handitzea.

 

Hazinnova programan parte hartzeko jarraitu beharreko urrats txikiak

Hazinnova laguntzak jaso nahi dituzten enpresek eskatu behar dituzte 2023ko urriaren 26a baino lehen. Une horretatik aurrera, hurbileko Hazinnova agente bat esleituko zaie, eta agente horrek lagunduko die garatu beharreko proiektua definitzen eta programarako behin betiko eskaera aurkezten.

SPRIk eskaeren jasotze-ordenaren arabera emango ditu laguntzak, proiektuak ahalik eta azkarren jar daitezen martxan.

Hortik aurrera, enpresa onuradun bakoitzari aholkularitza bat esleituko zaio, zeinak bere laguntza-zerbitzuak emango baitizkio prozesu osoan, banan-banako 50 aholkularitza-ordu presentzialen bidez. Aholkularitza espezializatua esleitu eta gehienez 7 eguneko epean, enpresak lanaren Memoria aurkeztu beharko du. Aholkularitzak eta hurbileko Hazinnova agenteak lagunduko diote dokumentu hori prestatzen.

 

Zertan datza laguntza prozesua?

Hazinnova laguntza esleitu ondoren, enpresak aholkularitza adituarekin eta hurbileko agentearekin batera lan egingo du berrikuntzako mikroproiektua martxan jartzeko. Hurrengo 90 egunetan proiektua garatzeko eta praktikan jartzeko laguntza jasoko du. Aholkularitza banan-banan eta enpresa onuradunaren instalazioetan eskainiko da, edo bestela telematikoki, egoerak hala justifikatzen badu.

Berrikuntzako mikroproiektua ezarrita dagoenean, aholkularitzak Itxiera txostena idatziko du. Dokumentu hori enpresa onuradunak baliozkotu beharko du, eta bere baitan jasoko du prozesu osoa, hau da, identifikatu den erronka, lan-plana bere helburuekin, kronograma eta aplikatutako metodologia, gauzatu diren ekintzak eta lortu diren emaitzak.

 

Berrikuntza dinamikak sortzea 1.000 euskal enpresa baino gehiagotan

Hazinnova programa Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Innobasque Berrikuntza Agentziak bultzatuta da, eta bere helburua da enpresei euren lehen berrikuntza-proiektuak abiarazten laguntzea ahalik eta azkarren eta kosturik gabe.

2021ean Hazinnova programaren lehen deialdia egin zenetik, 1.000 enpresak baino gehiagok egin dute berrikuntza-proiektu bat. Deitutako hiru edizioetan 1.222 proiektu onartu dira, eta 5,361 milioi euroko inbertsioa egin da.

Hazinnova programaren bidez, berrikuntza-prozesuen garapenean esperientziarik ez duten enpresek aukera bat dute hobetzeko konponbideak ezartzen hasteko. Antolakunde guztietan daude erronkak eta lehiakortasuna hobetzeko aukerak, baina egunerokotasunean zaila da baliabideak aurkitzea aldaketak abian jartzeko. Horregatik, Hazinnova programak adituen aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu bat eskaintzen du enpresaren beharrizan zehatzei erantzungo dien berrikuntza-proiektu bat martxan jartzeko modu sinple eta azkarrean eta guztiz doan.

 

Gogoan izan, Hazinnova ez da

Soilik plan bat edo azterlan bat prestatzeko, ziurtagiri bat eskuratu edo berritzeko edo konponbide teknologiko bat inplementatzeko laguntza bat. Prozesuaren ondoriozko produktuen edo negozio prozesuen berrikuntza zure enpresan eragin handia sortzeko gai izatea nahi dugu. Ados? Baliabide hau bereziki sortu dugu zure negozioak bere onena eman dezan!

Hazinnova zurea bezalako enpresentzat bereziki diseinatuta dago, berrikuntzaren bidean laguntza emateko. Epe laburrean emaitza ikusgaiak sortzen dituzten urrats txikiekin, programak lagundu diezaioke zure enpresari berrikuntzarako lehen urratsa ematen eta, azken batean, merkatuan arrakasta eta lehiakortasun handiagoa lortzen. Ez galdu negozioa hazteko aukera hau, eskatu laguntza hau apirilaren 9tik!

Lotutako albisteak

19 ekaina, 2024 Berrikuntza
KEM ONE saritu dute Espainiako Industria Kimikoaren Enpresa Federazioaren azken Segurtasun Sarietan
Irakurri gehiago
18 ekaina, 2024 Berrikuntza
Innobasquek adimen artifizialeko eta AA sortzaileko kasu praktikoen deialdia egin du hurrengo Global Innovation Day jardunaldirako
Irakurri gehiago
12 ekaina, 2024 Berrikuntza
aerOS, AI Redgio 5.0, Women TechEU, WASABI eta CIRCULOOS proiektuek euren hurrengo Open Call ekimenak aurkeztu dituzte ur-jauziko finantzaketari buruzko hirugarren jardunaldian
Irakurri gehiago
11 ekaina, 2024 Berrikuntza
Intermaherrek bezeroei haien makinen bizi-ziklo osoan laguntzeko zerbitzua eskaintzen die
Irakurri gehiago
6 ekaina, 2024 Berrikuntza
Proelek hazi egin da, sektore guztietan zirkuitu elektronikoen eskaria handitu delako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak