Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 Azaroa, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

Gutxitu gastuak eta hobetu hornikuntza-katea Hazinnova programaren bitartez

Biltegietako eta produktuaren banaketako kudeaketa logistikoa prozesu konplexua da, eta prozesu horretan funtsezkoa da informazio xehe eta fidagarria izatea.

Biltegietako eta produktuaren banaketako kudeaketa logistikoa prozesu konplexua da, eta prozesu horretan funtsezkoa da informazio xehe eta fidagarria izatea. Logistikako inefizientziek hainbat arazo dakartzate, batik bat gastuak alferrik handitzea, entregak atzeratzea eta zerbitzuaren kalitatea jaistea. Horregatik, enpresa lehiakorra izan dadin, ezinbestekoa da logistikaren eraginkortasuna hobetzea.

Hazinnova programak berrikuntzako mikroproiektuak ezartzen laguntzen die enpresei, arazo edo erronka zehatzak konpondu ditzaten. Zerbitzu hori enpresako 8 eremu desberdinetara zuzenduta dago, besteak beste, kudeaketara, merkaturatzera eta produktura. Helburu nagusia beti da lehiakortasuna hobetuko duten proiektuak bultzatzea.

Hornikuntza- edo banaketa-katea hobetzen duten tresna zehatzak

Logistikari dagokionez, Hazinnova programak berrikuntza txikiak bultzatzen laguntzen die enpresei, haien bidez gastuak eta entrega-epeak murrizteko edo zerbitzuaren kalitatea hobetzeko. Hona hemen, laguntza honen bitartez inplementatu daitezkeen hobekuntza batzuk:

Biltegiko kudeaketa optimizatzea.

Logistika-prozesuaren eraginkortasuna aztertzea.

Izakinen kudeaketa hobetzea.

Hornikuntza– edo banaketa-katea birdiseinatzea.

Ibilbide logistikoak optimizatzea.

Eskaera aurreikusteko metodologiak inplementatzea.

Bideragarritasun-azterlanak egitea konponbide teknologiko berriak aurkitzeko.

Logistikaren gastu energetikoa eta ingurumen-inpaktua murriztea.

Produktuen bilgarrien diseinua hobetzea.

Prozesu eraginkorragoak laguntza pertsonalizatuari esker

Hazinnova programatik igaro diren enpresek inpaktu positiboak lortu dituzte euren prozesuetan 3 hilabeteren buruan. Logistikaren arloan, hainbat mikroproiektu garatu dira: biltegia kudeatzeko aginte-koadro berrien diseinua, ibilbideen analisia defizitarioak direnak detektatzeko, eta abar.

Programa honen bidez, enpresa onuradunek euren premientzako konponbideak aurkitu ditzakete, negozioaren alderdi zehatzak hobetzen dituzten berrikuntza txikien bitartez.

Aholkularitza espezializatua eta emaitza ukigarriak denbora gutxian

Programa honek doako aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat eskaintzen du berrikuntza ez teknologikoko mikroproiektuak garatzeko. Laguntza horri esker, euskal enpresek hobekuntzak bultzatu ditzakete kudeaketa, fabrikazio, merkaturatze eta produktu arloetan.

Horretarako, Hazinnovak 50 aholkularitza-ordu espezializatu eta hurbileko Hazinnova agente baten laguntza eskaintzen dizkie enpresa onuradunei. Hala, enpresak mikroproiektu bat garatu ahal izango du arazo jakin bati erantzuteko, eta emaitza ukigarriak eskuratuko ditu 3 hilabetean. Gainera, prozesu hau bereziki diseinatuta dago ez dadin izan karga administratibo gehigarri bat lantaldearentzat.

Laguntza hau 10 langile edo gehiago dituzten Euskadiko enpresei zuzentzen zaie eta sektore hauetakoak izan behar dute: industria sektorekoak, industriarekin lotutako zerbitzuetakoak, edo IKT, handizkako merkataritza, garraio, biltegiratze edo finantza eta aseguru sektoreetakoak.

Has zaitez hemendik!

Hazinnova programa interesatzen bazaizu eta bere abantailak aprobetxatu nahi badituzu, ez itxaron gehiago eta bete eskaera inprimakia SPRI Taldearen web orrian. Hortik aurrera, Hazinnova Agente bat esleituko dizugu prozesu osoan lagundu diezazun, eta aholkulari aditu bat ere bai, proiektua ezartzen laguntzeko.

Ezagutu itzazu programa honi esker hobekuntzak lortu dituzten beste enpresa batzuk

“Asko hobetu dugu biltegiko produktibitatea” Ángel Veloso, Jeremias S.A. enpresako kalitate arloko zuzendaria

Gogoan izan, Hazinnova ez da:

Soilik plan bat edo azterlan bat prestatzeko, ziurtagiri bat eskuratu edo berritzeko edo konponbide teknologiko bat inplementatzeko laguntza bat. Ados? Baliabide hau bereziki sortu dugu zure negozioak bere onena eman dezan!

Zalantzaren bat?  Jar zaitez harremanetan gure BEZEROEN ARRETA zerbitzuarekin: 900 92 93 93 | Hasi orain eta HAZI!!

Lotutako albisteak

4 urria, 2024 Berrikuntza
Biolanek, 2024ko Berrikuntza saria nazionala jaso du
Irakurri gehiago
3 urria, 2024 Berrikuntza
Exdusa pieza metalikoak ebakitzen eta tolesten espezializatuta dago, eta bere plantilla hirukoiztu egin du azken bost urteetan
Irakurri gehiago
1 urria, 2024 Berrikuntza
Kimua, Aefameko gazte-taldea, sendotuz doa, eta azken urtean % 37 handitu du bazkide-kopurua
Irakurri gehiago
27 iraila, 2024 Berrikuntza
Inviker korrosioaren aurkako babesaren buru da, bilgarri industrialeko konponbide aurreratuekin
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak