Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 4 Azaroa, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

“Asko hobetu dugu biltegiko produktibitatea” Ángel Veloso, Jeremias S.A. enpresako kalitate arloko zuzendaria

Enpresak bere kudeaketa logistikoa hobetu du Hazinnova laguntzaren bidez diseinatu duen aginte-koadro berri bati esker.

Jeremias enpresak kearen ebakuaziorako metalezko produktuak fabrikatzen eta banatzen ditu, eta bera da metalezko tximini modularren fabrikatzaile handiena. Zornotzako lantegian ohartu ziren ekoizpen-mailak behera egin zuela azken urteetan eta enpresak bere produktuak birdefinitu behar zituela biltegi barruan. Horregatik, Hazinnova programaren berri izan zutenean, aukera aprobetxatzea erabaki zuten.

“Une hartan gure prozesu logistikoen analisi sakon batean murgilduta geunden” azaldu du Ángel Velosok, Jeremias-eko Kalitate eta Informazio Sistemen zuzendariak, “eta pentsatu genuen programa hura oso lagungarri izan zitekeela”. Enpresaren helburua zen erabilitako baliabideen superabita eta biltegiko langileen gehiegizko zereginak murriztea.

Aholkularitza-zerbitzu aditu bat konponbide aproposena diseinatzeko

Hazinnovak aholkularitza espezializatua eskaintzen die euskal enpresei, berrikuntzako mikroproiektuak martxan jar ditzaten laguntza-prozesu baten bidez. Jeremias enpresaren kasuan, aholkularitzak proposatu zion konpainiari aginte-koadro berri bat diseinatzea biltegiaren kontrola hobetzeko. “Stockaren fidagarritasuna eta jendearen lan-fluxua aztertu nahi genituen” dio Ángel Velosok, “gure helburu nagusia zen eguneko eskaera-ildoak handitzea”.

Jeremias enpresan bultzatu den berrikuntza-proiektuak hainbat ekintza barne hartzen ditu: biltegiko datuen analisi xehea, aginte-koadro logistiko berriaren adierazleak egiteko irizpideak definitzea eta, azkenik, tresna bera diseinatzea. Konponbideak helburutzat izan behar zuen produktibitatea handitzea eta eskaeren kudeaketa hobetzea.

Emaitza zehatzak 3 hilabeteko garapenaren ondoren

Aholkularitza- eta laguntza-prozesu honen bidez, Jeremias enpresak aginte-koadro berri bat diseinatu du biltegia kudeatzeko, eta horrekin batera, inbentarioaren fidagarritasuna eta prozesuen eraginkortasuna hobetzeko. Gaur egun, enpresan txertatzen ari dira tresna hori; hala, hobekuntza garrantzitsuak lortuko dituzte produkzioan, joan-etorrien denborak murriztuko dituzte eta irteeren plangintza hobetuko dute.

“Ia % 25 handitu ditugu eskaera-ildoak, stockaren fidagarritasuna hobetu dugu eta asko handitu da biltegiko produktibitatea” azaldu du Jeremias konpainiako Kalitate arloko zuzendariak.

50 aholkularitza-ordu espezializatu berrikuntzako mikroproiektuak bultzatzeko

Hazinnova doako aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat da, 10 langile edo gehiago dituzten euskal enpresei zuzendua dagoena. Programak laguntza ematen du enpresaren beharrizan zehatz bati erantzungo dioten berrikuntzako mikroproiektuak garatzeko. Horretarako, ETE onuradunek 50 aholkularitza ordu espezializatu jasotzen dituzte eta hurbileko Hazinnova agente baten laguntza dute prozesu osorako. Programaren helburua da enpresak bere lehiakortasuna hobetzera bideratutako emaitza ukigarriak lortzea 3 hilabeteko garapenarekin. Gainera, prozesu hau bereziki diseinatuta dago ez dadin izan karga administratibo gehigarri bat enpresarentzat.

Ángel Velosok dioenez, industri arloko enpresa askok ez dute ohiturarik aholkularitzetara jotzeko arazoak dituztenean, baina aholkularitzek abantaila asko eskaintzen dituzte; “batzuetan enpresak ez gara ohartzen aholkularitza-orduek asko lagundu dezaketela, baina argi dago hala dela”.

Ángel Veloso, eskerrik asko zuen denboragatik eta zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!

Bideo honetan lehen eskutik jakingo duzu nolako esperientzia izan duen Jeremias S.A. enpresak Hazinnova programan:

 

Lotutako albisteak

23 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
La Nave enpresaren farolak Asia eta Afrikako merkatuetaraino iritsi dira
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
Lince: “Azken 5 urteetan patente kopuru handiena lortu duen gure sektoreko fabrikatzaile nazionala gara”
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2023 Berrikuntza
Compitte, ETEen egunerokotasuna mehatxatzen duten arrisku “ikusezinen” kudeaketa
Irakurri gehiago
Izaskun Alberdi, OBEKinematics-en Marketin eta Salmenta zuzendaria 11 apirila, 2023 Berrikuntza
Izaskun Alberdi (OBEKinematics): Ekoizpena duen ingeniaritza bat gara, eta horri esker, guztiz garatutako proiektuak eskaintzen dizkiogu merkatuari”
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment
Urgo enpresak azazkalak ez jateko esmalte mingotsaren lidergoari eusten dio
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak