Berrikuntza
Elkarrizketak 3 uztaila, 2025

Wend-ek harreman sozialak plan errealekin egindako aplikazioaren bidez iraultzen ditu

Euskal aplikazioak jende berria ezagutzeko berezkotasuna aisialdi partekatuaren bidez berreskuratzen du eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko berrikuntzaren alde egiten du.
-

2024an sortutako Wend startup-ak, abian jarri zenean Espainian deskarga gehien izan zituzten zazpigarren aplikazio bihurtu zenak, pertsonak haien ingurune hurbilekoekin harremanetan jartzeko modua birdefinitzea lortu du. Horrela, plataforma honek algoritmo inpertsonaletan oinarritutako edukia alde batera utzi du eta eredu naturalago, gizatiarrago eta errealago bat proposatzen du: jendea euren eguneroko planei esker konektatzea. 

Horretarako, erabiltzaileak egiten dituen plan motak, aurretiko konexioak eta elkarreragin-patroiak aztertzen dituzten algoritmoak erabiltzen ditu. “Aplikazio sozial honek zurekin afinitate handiena duten pertsonak eta ekitaldiak iradokitzen dizkizu. Gainera, zure lagunak zein planetan parte hartzen duten ikusi eta jende berria ezagutu dezakezu”, azaldu du Pablo Rich enpresako zuzendari exekutiboak. Horrela, plataformak lagunen arteko topaketak errazten ditu, jarduera errealean eta une eta leku berean kointziditzean oinarrituta. 

Testuinguru honetan, konpainiak berrikuntza teknologikoaren eta adimen artifizialaren aldeko apustu irmoa proiektuaren oinarrietako bat izan da. “Teknologiak ez du zentzurik giza esperientzia hobetzen ez badu” Horregatik beti pertsonen arteko konexioa errazago eta naturalago nola egin pentsatuz garatzen dugu”, aitortu du Richek. 

Orain arte, enpresak herrialdeko ekitaldi antolatzaile nagusietako batzuekin lankidetzak ezartzea lortu du. Iaz ‘Boombastic Asturias’ edo ‘Primaverando’ bezalako jaialdietan parte hartu zuen eta 2025 honetan ‘Big Sound Festival’-en hasi du uda, urtean zehar lankidetza berriak aurreikusita. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Alcyonek  bere  girgiluak  mundu  osoko  90  herrialde  baino  gehiagotara  esportatzen  ditu
15/07/2025 Nazioartekotzea

Alcyonek bere girgiluak mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotara esportatzen ditu

Enpresa gipuzkoarrak duela mende bat baino gehiagotik egiten ditu eskuburdinak eta bost kontinenteetako polizia-gorputz, segurtasun-talde eta espetxeetara hornitzen ditu. Urteko ekoizpena 80.000 unitatetik gorakoa da.

Unkobe,  pieza  konplexuak  galdatzeko  hareazko  moldeetan  espezializatutako  Beasaingo  enpresa

Unkobe, pieza konplexuak galdatzeko hareazko moldeetan espezializatutako Beasaingo enpresa

Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Industria digitala programatik, eta bost urtean negozioa % 30 handitzea aurreikusten du.

Spool  Sistemas,  automobilgintzarako  aluminiozko  piezen  injekzioan  espezializatutako  enpresa

Spool Sistemas, automobilgintzarako aluminiozko piezen injekzioan espezializatutako enpresa

Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta salmenten % 65 esportatzen du

Euskal  heldulekuak  Saudi  Arabiako  ‘The  line’  proiekturako
11/07/2025 Nazioartekotzea

Euskal heldulekuak Saudi Arabiako ‘The line’ proiekturako

Didheya enpresa gipuzkoarrak, nazioartean presentzia handia duenak, altzairu herdoilgaitzezko osagaien ekoizpenaren % 80 esportatzen du. 2025erako 6,7 milioi euroko fakturazioa aurreikusten du.

AT  Mecasol-ek  digitalizazioaren  eta  jasangarritasunaren  aldeko  apustua  sendotzen  du  bere  hazkunde  industrialean

AT Mecasol-ek digitalizazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua sendotzen du bere hazkunde industrialean

Bizkaiko enpresak bere gaitasun produktiboak hobetu ditu eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie mekanizazio eta soldadura arazo konplexuei.

Lander  Simulationek  mundu  osoko  gidariak  formatzen  dituen  teknologia  garatzen  du
08/07/2025 Nazioartekotzea

Lander Simulationek mundu osoko gidariak formatzen dituen teknologia garatzen du

Gipuzkoako enpresak gidatze simulagailuak neurrira fabrikatzen ditu eta Kanada, Alemania edo Australia bezalako herrialdeetara esportatzen ditu.

Mein,  zehaztasun  eta  kalitate  handiagoa  ahalbidetzen  duen  Gipuzkoako  fundazioa
07/07/2025 I+G+B

Mein, zehaztasun eta kalitate handiagoa ahalbidetzen duen Gipuzkoako fundazioa

Ezkio-Itsasoko enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso du eta fakturazioaren % 95 baino gehiago esportatu egiten du.

Salutak  osasun  mentala  teknologiatik  demokratizatzen  duen  eredu  bat  bultzatu  du

Salutak osasun mentala teknologiatik demokratizatzen duen eredu bat bultzatu du

Bizkaian, 2024tik, enpresak telemedikuntza, app bat eta adimen artifiziala konbinatzen ditu, zaintza irisgarriagoa izateko.

EIDEk  diseinuaren  eta  prestakuntzaren  munduko  mapan  jarri  du  Bilbo
03/07/2025 Berrikuntza

EIDEk diseinuaren eta prestakuntzaren munduko mapan jarri du Bilbo

Euskadiko Diseinugileen Elkarteak Guggenheim museoan 22 herrialdetako 100 gazte diseinatzaileren talentua aitortu du, diseinuari gizarterako bektore estrategiko gisa egindako ekarpenagatik

Smart  to  Walk,  trekking-a  esperientzia  adimentsu  bihurtzen  duen  startup-a
03/07/2025 Ekintzailetza

Smart to Walk, trekking-a esperientzia adimentsu bihurtzen duen startup-a

Urdulizen jatorria duen enpresa honek, makila adimendun bat eta app osagarri bat sortu ditu mendi-ibiliak seguruagoak, sozialagoak eta konektatuagoak izan daitezen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.