Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 urria, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

Hobetu zure produkzio-prozesuak 3 hilabetean Hazinnovarekin

Produkzio-prozesu ez-eraginkorrek oztopatzen dute gehienik enpresen lehiakortasuna. Atzerapenak eragiten dituzten material fluxuak, produkzio-ildo ez-eraginkorrak, espazio desordenatuak… horrelako gorabeherek produktibitatea oztopatzen dute eta alferreko kostuak eragiten dituzte. Hazinnova laguntzen bitartez enpresek konponbide berriak aurki ditzakete arazo horientzat, berrikuntzako mikroproiektuak garatuz. Programa honek lehen mailako adituen laguntza eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu guztiz dohainik, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko 90 […]

Produkzio-prozesu ez-eraginkorrek oztopatzen dute gehienik enpresen lehiakortasuna. Atzerapenak eragiten dituzten material fluxuak, produkzio-ildo ez-eraginkorrak, espazio desordenatuak… horrelako gorabeherek produktibitatea oztopatzen dute eta alferreko kostuak eragiten dituzte.

Hazinnova laguntzen bitartez enpresek konponbide berriak aurki ditzakete arazo horientzat, berrikuntzako mikroproiektuak garatuz. Programa honek lehen mailako adituen laguntza eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu guztiz dohainik, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko 90 egunetan.

Handitu zure produkzioa berrikuntzako proiektu zehatzen bidez

Hazinnova programak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu proiektuak txertatzeko enpresako 8 arlo desberdinetan. Produkzioaren arloan, konponbideak prozesuen hobekuntzara bideratzen dira, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna hobetzeko.

Hona hemen enpresek Hazinnovarekin garatu ditzaketen mikroproiektuetako batzuk:

  • Metodologiak ezartzea produkzioa optimizatzeko (adibidez 5S).
  • Produkzioko kostuak aztertzea eta inefizientziak detektatzea.
  • Lantegiko produkzioaren plangintza hobetzea.
  • Lean manufacturing arloko pilotuak inplementatzea.
  • Planak aplikatzea produkzio-zentroko ordena eta garbitasuna hobetzeko.
  • Kudeaketa-sistema eraginkorragoak martxan jartzea (adibidez TPM).
  • Bideragarritasun-azterlanak egitea konponbide teknologikoak aurkitzeko.

Laguntza horien bidez, enpresek hobetzeko aukerak identifikatzen dituzte eta konponbideak ezartzen dituzte antolakundearen barruko arazo zehatzei erantzuteko. Helburu nagusia beti da enpresaren lehiakortasuna hobetzea, 3 hilabetean emaitza ukigarriak emango dituen proiektu bat martxan jarriz.

Adituen doako aholkularitza karga administratibo gehigarririk gabe

Hazinnova programa doako laguntza eta aholkularitza zerbitzu bat da, mikroproiektuak bultzatzen dituena. Laguntza horren bidez, enpresek 50 orduko aholkularitza jasotzen dute lehen mailako adituen eskutik. Gainera, hurbileko Hazinnova agente batek prozesu osoan (tramitazioan, beharra identifikatzean eta mikroproiektua garatzean) laguntzen die. Hala, programak ez dio karga administratibo gehigarririk egozten enpresa onuradunari.

Konponbide bat enpresa industrialentzat eta zerbitzu aurreratuetako enpresentzat

Laguntza hau 10 langile edo gehiago dituzten enpresei zuzentzen zaie, baldin eta Euskadin kokatuta badaude eta industria sektorekoak edo industriari lotutako zerbitzuen sektorekoak badira (IKTak, handizkako merkataritza, garraioa, finantza jarduerak edo aseguruak).

Programa bereziki diseinatuta dago normalean aholkularitza-zerbitzuak erabiltzen ez dituzten enpresentzat edo berrikuntza-proiektuetan esperientziarik ez dutenentzat. Asmoa da programa honi esker enpresak berrikuntzaren bidean sar daitezela, helburu zehatzekin eta epe laburreko emaitza ukigarriekin.

Has zaitez hemendik!

Hazinnova programa interesatzen bazaizu eta bere abantailak aprobetxatu nahi badituzu, ez itxaron gehiago eta bete eskaera inprimakia SPRI Taldearen web orrian. Hortik aurrera, Hazinnova Agente bat esleituko dizugu prozesu osoan lagundu diezazun, eta aholkulari aditu bat ere bai, proiektua ezartzen laguntzeko.

Ezagutu itzazu programa honi esker hobekuntzak lortu dituzten beste enpresa batzuk

“Produktibitatearen hobekuntzan lortutako emaitzak nabarmenak dira” Juanjo Barrientos, Bidegain enpresako product manager-a

Gogoan izan, Hazinnova ez da:

soilik plan bat edo azterlan bat prestatzeko, ziurtagiri bat eskuratu edo berritzeko edo konponbide teknologiko bat inplementatzeko laguntza bat. Ados? Baliabide hau bereziki sortu dugu zure negozioak bere onena eman dezan!
Zalantzaren bat?  Jar zaitez harremanetan gure BEZEROEN ARRETA zerbitzuarekin: 900 92 93 93 | Hasi oraintxe bertan eta HAZI!!

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak