Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 Azaroa, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

Sar zaitez zure produktuentzako merkatu berrietan Hazinnovaren laguntzarekin

Enpresa batek hazten jarraitu nahi badu, batik bat lehia globalaren testuinguruan, merkatu berrietan -geografikoak, sektorialak edo bezeroari dagozkionak- sartzeko aukera aztertu behar du. Baina merkatu berri batean sartzea apustu arriskutsua izan liteke laguntzarik gabe. Horregatik, Hazinnova programak aholkularitza espezializatua eskaintzen die euren lehiakortasuna hobetu nahi duten euskal ETEei. Laguntza horren bidez, enpresek berrikuntzako mikroproiektuak bultzatu […]

Enpresa batek hazten jarraitu nahi badu, batik bat lehia globalaren testuinguruan, merkatu berrietan -geografikoak, sektorialak edo bezeroari dagozkionak- sartzeko aukera aztertu behar du. Baina merkatu berri batean sartzea apustu arriskutsua izan liteke laguntzarik gabe. Horregatik, Hazinnova programak aholkularitza espezializatua eskaintzen die euren lehiakortasuna hobetu nahi duten euskal ETEei.

Laguntza horren bidez, enpresek berrikuntzako mikroproiektuak bultzatu ditzakete enpresaren arlo desberdinak hobetzeko: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta kudeaketa. Merkatu berrietara irekitzeari dagokionez, Hazinnovak hazteko aukerak identifikatzen laguntzen die ETEei, eta ETEek emaitza ukigarriak lortzen dituzte epe laburrean.

Produktuak edo zerbitzuak merkatu berrietara egokitzeko laguntza

Hazinnova programaren barruan, laguntzaren onuradunek mikroproiektuak bultzatu ditzakete helburu hauek lortzeko:

  • Azterketak egitea dibertsifikatzeko edo merkatu berrietan sartzeko.
  • Gogoeta estrategikoa egitea produktu berri bat merkaturatzeko.
  • Kontrasteak egitea kontsumitzaileekin produktu baten onarpena ezagutzeko.
  • Merkatu berrietara zuzendutako marketin estrategiak prestatzea.
  • Onlineko salmentarekin hastea eta eCommerce-a indartzea.
  • Sektore berrietarantz dibertsifikatzea.
  • Eskaera aztertzea.
  • Konponbide berdeen arloan posizionatzea.
  • Bideragarritasun azterketak egitea marketin eta salmenta estrategien arloko IKT konponbide berrientzat.

Momentuz, 435 euskal enpresa baino gehiagok baliatu dute Hazinnova laguntza. Denek bultzatu dituzte berrikuntzako mikroproiektuak euren lehiakortasuna hobetzeko, eta 10 puntutik 8,8ko asebetetze-gradua eman diote Hazinnova laguntzari.

Merkatu Berrien alorrean, ETE parte-hartzaileek honelako mikroproiektuak garatu dituzte: aldez aurreko gogoeta estrategiko bat merkatu aproposena aukeratzeko; proiektu pilotuen garapena merkatuko segmentu berri batean; kontsumitzaileei buruzko azterketak prezioen posizionamendua erabakitzeko, eta abar. Prozesu horiei esker, enpresek ezagutza baliotsua lortu dute merkatu berrietan sartzeko, eta, horrez gain, arriskuak murriztu eta arrakastarako aukerak ugaritu dituzte.

50 aholkularitza-ordu espezializatu eta emaitzak 3 hilabetean

Programa honek doako aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat eskaintzen du berrikuntza ez teknologikoko mikroproiektuak garatzeko. Hazinnovaren bidez, enpresa onuradunei 50 aholkularitza-ordu espezializatu eskaintzen zaizkie eta hurbileko agente bat ere bai prozesu osoan laguntzeko.

Prozesuaren helburua da enpresak konponbide bat garatu dezala arazo zehatz bati erantzuteko eta emaitza ukigarriak lortzea 3 hilabeteren buruan. Gainera, prozesu hau bereziki diseinatuta dago ez dadin izan karga administratibo gehigarri bat lantaldearentzat. Proiektuak ikuspegi praktikotik garatzen dira, ETEak aukera izan dezan bere lehiakortasuna hobetzeko.

Laguntza hau 10 langile edo gehiago dituzten Euskadiko enpresei zuzentzen zaie eta sektore hauetakoak izan behar dute: industria sektorekoak, industriarekin lotutako zerbitzuetakoak, edo IKT, handizkako merkataritza, garraio, biltegiratze edo finantza eta aseguru sektoreetakoak.

Has zaitez hemendik!

Hazinnova programa interesatzen bazaizu eta bere abantailak aprobetxatu nahi badituzu, ez itxaron gehiago eta bete eskaera inprimakia SPRI Taldearen web orrian. Hortik aurrera, Hazinnova Agente bat esleituko dizugu prozesu osoan lagundu diezazun, eta aholkulari aditu bat ere bai, proiektua ezartzen laguntzeko.

Ezagutu itzazu programa honi esker hobekuntzak lortu dituzten beste enpresa batzuk:

“Orain badakigu zer egin behar dugun merkatu berri batean sartzeko” Jesús Ángel Bravo, Appsamblea-ko zuzendari nagusia

Gogoan izan, Hazinnova ez da:

soilik plan bat edo azterlan bat prestatzeko, ziurtagiri bat eskuratu edo berritzeko edo konponbide teknologiko bat inplementatzeko laguntza bat. Ados? Baliabide hau bereziki sortu dugu zure negozioak bere onena eman dezan!
Zalantzaren bat? Jar zaitez harremanetan gure BEZEROEN ARRETA zerbitzuarekin: 900 92 93 93 | Hasi orain eta HAZI!!

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak