Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 urria, 2021 Berrikuntza Finantziazioa Araudia Hazinnova programa

Arazoak dituzu zure enpresaren kudeaketa ekonomikoarekin? Hazinnovak lagunduko dizu

Kontrol eza kostuetan, desorekak emaitzen kontuetan, behar beste informaziorik ez errentagarritasunaren inguruan… Horra enpresen ohiko arazo batzuk. Hazinnovak doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du euskal enpresek euren arazo espezifikoentzako erantzun eraginkorrak abiaraz ditzaten berrikuntzako mikroproiektuen bidez.

Kontrol eza kostuetan, desorekak emaitzen kontuetan, behar beste informaziorik ez errentagarritasunaren inguruan… Horra enpresen ohiko arazo batzuk. Arazo horien arrazoiak ugariak izan daitezke: enpresaren egitura handitu bada, baliteke tresna berriak behar izatea kudeaketarako edo ezagutza espezifikorik ez izatea erronka berriei aurre egiteko. Ez badago kontrolik arlo ekonomiko-finantzarioan, enpresak ezin du erabaki estrategikorik hartu, eta hori arazo bat izan liteke bere lehiakortasunerako, orain edo etorkizun hurbilean.

Zure enpresaren estrategia ekonomikoa hobetzen duten berrikuntzako mikroproiektuak

Hazinnovak doako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du euskal enpresek euren arazo espezifikoentzako erantzun eraginkorrak abiaraz ditzaten berrikuntzako mikroproiektuen bidez. Laguntza bereziki pentsatuta dago konponbideak garatzeko enpresaren 8 arlo desberdinetan: ekonomiko-finantzarioa, produkzioa, pertsonak, bezeroak, logistika, administrazio-prozesuak, merkatu berriak edo produktuak.

Arlo ekonomiko-finantzarioan, programa honek proiektu espezifikoak bultzatzen ditu helburu hauekin:

  • Kostuen kontrola eta enpresaren errentagarritasuna hobetzea.
  • Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzea.
  • Kostuen analisiak egitea.
  • Kostuen eta tarifen inputazioa berrikustea.
  • Likidezia handitzea eta zorra birfinantzatzea.
  • Kudeaketa eta estrategia ekonomiko-finantzarioa hobetu dezaketen konponbide teknologiko berriak aztertzea.
  • Adierazle garrantzitsuenak aztertuz erabaki hobeak hartzea.

Konpainia askok gabeziak dituzte arlo ekonomikoan, esaterako: informazio zehatzik ez izatea, emaitzen kontuen gaineko kontrol eskasa edo etorkizunerako plan estrategiko bat behar izatea.

Hazinnova programak laguntza-prozesu espezializatu bat eskaintzen du, guztiz dohainik, erronka horiei irtenbide bat aurkitzeko. 3 hilabeteko epean enpresek berrikuntzako mikroproiektu bat ezartzen dute euren arazoei erantzuteko, eta emaitza ukigarriak lortzen dituzte karga administratibo gehigarririk gabe.

Nolako konponbideak eskaintzen ditu Hazinnovak arlo ekonomiko-finantzarioan?

353 enpresak lortu dute Hazinnova programaren onuradun izatea. Arlo ekonomiko-finantzarioarekin erlazionatutako erronkei dagokienez, berrikuntzako mikroproiektu espezifikoak garatu dira antolakundeen gabeziak hobetzeko edo erronkei aurre egiteko.

Hona hemen enpresek ezarri dituzten konponbide batzuk:

  • Fabrikazio-aginduen errentagarritasuna hobeto ezagutzeko metodologiak.
  • Enpresaren eboluzio ekonomiko-finantzarioa hobeto kontrolatzeko tresnak.
  • Bezero bakoitzari bideratu beharreko baliabideak lehenesteko sistemak.
  • Kontularitzako informazio-sistemaren saneamendua.
  • Etorkizuneko erabakiak informazio finantzarioan oinarrituta hartzeko estrategiak.

Konponbide horien bidez, enpresek hobekuntza nabarmenak lortu dituzte euren kudeaketa ekonomiko-finantzarioan 3 hilabeteko epean.

50 orduko aholkularitza espezializatua, kosturik gabe eta epe laburreko emaitzekin

Hazinnova doako laguntza zerbitzu bat da, 50 orduko aholkularitza espezializatua eta Hazinnova agente baten laguntza eskaintzen dituena. Programa honen bidez eta gehienez 90 eguneko epean, enpresa onuradunek laguntza jasotzen dute hobetu beharreko arazo zehatza detektatzeko, konponbide aproposena identifikatzeko eta konponbide hori martxan jartzeko. Emaitzak erronka bakoitzaren araberakoak izango dira, baina 3 hilabeteen ostean, beti lortzen dira onura zehatzak eta ukigarriak.

Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea berrikuntza-prozesuetan

Hazinnova programa 10 langile edo gehiago dituzten enpresei zuzentzen zaie, baldin eta Euskadin kokatuta badaude eta industria sektorean edo zerbitzu aurreratuen sektorean jarduten badute. Laguntzak bereziki diseinatuta daude normalean aholkularitza-zerbitzuak erabiltzen ez dituzten enpresentzat edo berrikuntza-proiektuetan esperientziarik ez dutenentzat. Asmoa da programa honi esker enpresak berrikuntzaren bidean sar daitezela, helburu zehatzekin eta epe laburreko emaitza ukigarriekin.

Nondik hasi?

Hazinnova programa interesatzen bazaizu eta bere abantailak aprobetxatu nahi badituzu, ez itxaron gehiago eta bete eskaera inprimakia SPRI Taldearen web orrian. Hortik aurrera, Hazinnova Agente bat esleituko dizugu prozesu osoan lagundu diezazun, eta aholkulari aditu bat ere bai, proiektua ezartzen laguntzeko.

Ezagutu itzazu programa honi esker hobekuntzak lortu dituzten beste enpresa batzuk

“Hazinnovak epe luzera pentsatzen lagundu digu”, Sainz e Hijos Logística

Gogoan izan, Hazinnova ez da:

Soilik plan bat edo azterlan bat prestatzeko, ziurtagiri bat eskuratu edo berritzeko edo konponbide teknologiko bat inplementatzeko laguntza bat. Ados? Baliabide hau bereziki sortu dugu zure negozioak bere onena eman dezan!

Zalantzaren bat? Jar zaitez harremanetan gure BEZEROEN ARRETA zerbitzuarekin: 900 92 93 93 | Hasi oraintxe bertan eta HAZI!!

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak