Albisteak 30 apirila, 2026

Sprik Euskadi Agenda 2030 sarietako “Bidean” aintzatespena lortu du

Aurreratua, bereizgarririk altuena, duten 7 erakunderekin, Bidean saria duten 16 erakunderekin eta Konpromisoa maila duten 64 erakunderekin, hitzorduan Eraldatu ekimenak bultzatutako 7 Eragin sari ere banatuko dira, eta lehen edizioan Aurreratua bereizgarria duten erakundeen 8 jardunbide egoki ere sarituko dira
-

SPRIk, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren Enpresen Garapenerako Agentziak, Euskadi Agenda 2030 Sarietako Bidean aintzatespena lortu du. Sari horiek Lehendakaritzako Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusiko Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzak sustatzen ditu, eta horien xedea da GJHak kudeaketan txertatzearen garrantziari buruz dibulgatzea eta garrantzi hori azpimarratzea, lehiakortasun jasangarriko elementu gisa, bai eta erakundeen benetako konpromisoa lortzea ere.

SPRI erakundearen kudeaketa-sistema bat dator kudeaketa aurreratuaren printzipioekin. Hori dela eta, aspalditik lan egiten da alderdi hauek modu orekatuan asetzeko: interes-talde guztiak, gizartean duen inpaktu positiboa eta ingurumenaren zaintza, erakundeko pertsonentzako arreta, berrikuntza, emaitzen neurketa… Horrenbestez, GJHak lantzea aurretik egindako guztiaren jarraipena besterik ez da, ekindako bidearekiko koherentziari eusten diona. Azpimarratzekoa da GJHetan inpaktuek duten alderdi bikoitza: erakundearen barruan eta kanpoko esparruan, non enpresak eraldatzeko gaitasuna baitute (industria, gehiago, industria hobea, emisio gutxiago); izan ere, horrek koherentzia erakusten du. Hori guztia baieztatu egin zen urtarrilaren 27an egindako kanpo-egiaztapenean, eta horrek ekarri du, hain zuzen ere, bitarteko aintzatespen hau eskuratzea.

Tamaina eta jarduera-sektore guztietako 102 erakundek jasoko dituzte 2030 Euskadi Agenda Sariaren aintzatespenak bihar, apirilak 29, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Bi helburu dituzte aintzatespen horiek:

  • Erakunde aurreratuenak identifikatzea, GJHei lotutako kudeaketa-jardunbide egokiak pizgarri eta erreferentzia izan daitezen beste batzuentzat.
  • Erakunde horiek egindako ahalegina eta lortu duten GJHen aurrerapen- eta ekarpen-maila publikoki aitortzea.

Aintzatespen horiek lortzeak aurrerapen maila eta  emaitza jakin batzuk lortu izanaren froga ematen dio erakunde bati.  Horretarako, EUSKALIT Fundazioak ebaluaziorako online plataforma bat garatu du, eta erakunde eta enpresei kanpo-kontrasterako zerbitzua ematen die, GJHak kudeaketan txertatzeko Markoa erreferente hartuta.

Kanpo-kontrastea erakundeko zuzendaritza-taldearen eta EUSKALITeko GJH Ebaluazio Klubeko pertsonen arteko bilera bat da. Pertsona horiek kudeaketa aurreratuan eta jasangarritasunean adituak dira, eta erakundeari bere egoera ezagutzen eta arlo horretako erronka nagusiak identifikatzen lagunduko dion kanpo-ikuspegi bat ematea dute helburu.

Euskadi 2030 Agenda Sariaren mailak

Autoebaluazio osoa online plataforman egiten duten erakundeek Konpromisoa oinarrizko mailaren aitorpena jaso ahal izango dute.

Gainera, kanpo kontrastea jaso ostean, ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituzten erakunde guztiek, Bidean aintzatespena eskuratu ahal izango dute.

Gainera, kanpoko kontrastean erakundeak maila jakin bat gainditzen badu, Aurreratua maila lortzen dute. Aurreko edizioan Aurreratua lortu zutenek, aurten beren jardunbide egokietako bat aitortzeko aukera izan dute eta aurten Jardunbide Egokiak saria lortu dute.

Bigarren edizio honetan, 2030 Agenda Sarian, Eraldatu ekimenaren Eragin aintzatespenak batu dira. Ekimen hori Antonio Aranzábal Fundazioak, Artizarra Fundazioak, Deusto Business Schoolek, Rural Kutxa Gizarte Ekintzak eta Sinnplek bultzatutako Euskadiko gizarte-eragineko eragileen topagunea da.

Enpresen eta erakundeen kudeaketan GJHak sartzeko Markoa

2030 Agendarekiko eta Garapen Jasangarriko Helburuekiko (GJH) konpromisoaren bidez garapen jasangarriaren alde egin nahi  duen edozein erakunde motari buruz hausnartzeko, diagnostikoa egiteko  eta hobetzeko tresna gisa eskaintzen da marko hori. Erakunde bakoitzak bere egoera, interes eta beharretara egokitu dezakeen lan-tresna da.

Helburua da erakunde baten kudeaketa-sistemak GJHekin duen lerrokatze-maila aztertu ahal izateko metodo bat eskaintzea, garapen jasangarriaren ikuspegitik. Premisa honetatik abiatzen da: Agenda 2030en aldeko apustua ez da erakundearen jarduerarekin zerikusia duten ekintza puntualak eta zeharkakoak egitea, baizik eta hausnarketa egituratua behar da kudeaketaren eremu guztietatik.

GJHei eta Kudeaketa Aurreratuari buruzko ebaluazio-kluba

GJHei eta Kudeaketa Aurreratuari buruzko Ebaluazio Kluba, gaur egun, 100 pertsona inguruk osatzen dute. Pertsona horiek modu altruistan lagundu nahi diete euskal erakundeei arlo horietan, eta, hala, GJHetan eta Kudeaketa Aurreratuan duten ezagutza eta esperientzia handitu eta garatu nahi dute. Guztiek prestakuntza espezifikoa jasotzen dute esparruari buruz eta kanpo-ebaluazio eta -kontrastearen dinamikari buruz, ekimen honetan parte hartu nahi duten erakundeei laguntzeko eta ezagutza hori beren erakundeetara hedatzeko.

 

Lotutako albisteak

Tubacex  ek  100  milioi  eurotik  gorako  eskaerak  lortu  ditu  hodi  umbilikalen  negozioan  2026an,  eta  bere  posizioa  sendotu  du  itsaspeko  merkatuan
24/06/2026 Berrikuntza

Tubacex ek 100 milioi eurotik gorako eskaerak lortu ditu hodi umbilikalen negozioan 2026an, eta bere posizioa sendotu du itsaspeko merkatuan

Konpainiak 80 milioi eurotik gorako eskaera berriak jaso ditu hodi umbilikaletan, munduko itsaspeko teknologiaren operadore nagusietako batentzat. Hodi horiek Guyana, Angola eta Ipar Itsasoko offshore proiektuetara bideratuko dira.

Euskal  AEk  Autobide  Arautzailea  jarri  du  abian,  interes  publikoko  proiektuetarako  administrazio-epeak  %  75  murrizteko
18/06/2026 Berrikuntza

Euskal AEk Autobide Arautzailea jarri du abian, interes publikoko proiektuetarako administrazio-epeak % 75 murrizteko

Eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa eta Europaren autonomia estrategikoa bizkortzeko premiaren aurrean, Euskal AEk Proiektu Eraldatzailea aurkeztu du prozesu administratiboak errazteko eta arintzeko, eta industriaren eta jarduera ekonomiko jasangarriaren lehiakortasuna bultzatzeko.  

Euskadiko  Parke  Teknologikoak  hazten  jarraitzen  du,  eta  2025ean  guztien  artean  9.257  milioi  euro,  aurreko  urtean  baino  % 12,3  gehiago,  fakturatu  zituzten  692  enpresa  biltzen  ditu  jada  bere  campusetan
17/06/2026 Berrikuntza

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta 2025ean guztien artean 9.257 milioi euro, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago, fakturatu zituzten 692 enpresa biltzen ditu jada bere campusetan

Parke enpresek urtero ematen dituzten datuek sektore aeroespazialak (2.787 milioi euro), Biozientziek (505 milioi euro), Soluzio Digital Aurreratuek (1.380 milioi euro) eta Energiak (1.152 milioi euro) duten pisu nabarmena islatzen dute, eta guztiak ere estrategikotzat jotzen dira Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Industria Planean.

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.