Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 7 urria, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

“Hazinnovak epe luzera pentsatzen lagundu digu”, Sainz e Hijos Logística

Enpresa bizkaitarrak finantza arloko estrategia hobetzeko tresna bat garatu du Hazinnova programaren barruan.

Sainz e Hijos Logística Barakaldon kokatutako familia ETE bat da, pelletak garraiatu, merkaturatu eta banatzen dituena. Pedro María Sainzek, bere aitak eta anaiak sortu zuten enpresa 2002an; autonomo bezala urtetako esperientzia izan ondoren, sektorean hazteko aukera ikusi zuten eta enpresa sortzea erabaki zuten. Baina ez zuten eskarmenturik finantza arloan, eta gabezia hori nabaritzen hasi ziren errentagarritasunean, ez baitzuten negozioaren ikuspegi globala emango zien kudeaketa planik.

“Enpresan herren geunden finantza arloan” azaldu du Pedro María Sainzek, ETEko kudeatzaileak, “enpresa sortu aurretik autonomoak ginen eta, enpresa hazi zenean, ez ginen gauza zenbait arlo ondo garatzeko”. Hazinnova programaren berri izan zutenean aukera ikusi zuten euren lehiakortasuna hobetzeko berrikuntza-proiektu bat garatuz.

Hazinnovak doako aholkularitza ematen die euskal enpresei proiektu berritzaile txikiak martxan jartzeko eskarmentu handiko profesionalen laguntzarekin. Kasu honetan, Sainz e Hijos Logística enpresak berrikuntzan aditua den aholkularitza baten laguntza izan zuen 3 hilabetez, enpresaren errentagarritasuna eta kudeaketa estrategikoa hobetzeko.

Ad hoc konponbide bat baliozko informazioa eskuratzeko

Laguntza prozesuan hauteman bezala, enpresaren oinarriko arazoa zen ez zeukatela negozioaren bilakaerari buruzko informazio zehatzik epe luzerako proiekzio bat egiteko. Hortaz, aholkularitzak ETEari lagundu zion tresna espezifiko bat garatzen bere finantza egoera hobeto kontrolatzeko.

Sainz e Hijos Logística enpresak martxan jarritako berrikuntza-proiektua hiru zutabe nagusitan oinarritu zen. Lehenik eta behin, aholkularitzak enpresaren egoerari buruzko diagnostiko bat egin zuen, arazoaren jatorria detektatzeko. Gero, enpresaren beharren araberako tresna pertsonalizatu bat diseinatu zuten eta, azkenik, prestakuntza eman zieten tresna erabiliko zuten pertsonei.

Hazinnova programan garatutako prozesuak hobekuntza garrantzitsuak eman dizkio enpresari. Tresna berriari esker, gauza dira finantzaketa planaren parametroak berrikusi eta aztertzeko, eta modelizazioak egin ditzakete etorkizuneko hipotesiak eskuratzeko. Hala, orain gai dira epe luzeko errentagarritasuna aurreikusteko eta informazio zehatzean oinarritutako erabakiak hartzeko.

Epe laburreko emaitzak

Berrikuntza-proiektu ororekin gertatzen den bezala, prozesuan izan da zailtasunik, batik bat informazioa biltzean eta ordainketen erabateko jarraipena egitean. Halere, lantaldeak dio ahaleginak merezi izan duela. “Enpresaren garapena ikus dezakegu, eta ez epe laburrean bakarrik, orain arte bezala; orain 5 edo 10 urte barru gertatuko denaren ikuspegia dugu” dio SHLko kudeatzaileak, “horrela jakin dezakegu norantz goazen, zein premia dauzkagun eta nola ezar ditzakegun konponbideak”.

Kasu honetan, enpresak hobekuntza garrantzitsuak lortu ditu ezarritako proiektuari esker. Posible izan dute kontularitzako informazio-sistema saneatzea, enpresaren bilakaera ekonomikoa zorrotzago jarraitzea eta finantza arloko adierazle garrantzitsuenak kontrolatzea. Hala, gaur egun askoz hobeto ezagutzen dute euren negozio-eredua, eta datuetan oinarritutako erabakiak har ditzakete etorkizunera begira.

Hazinnova Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen eta SPRI Taldearen eta Innobasque-n bidez kudeatzen den programa bat da, adituen doako laguntza eskaintzen duena euskal enpresak berrikuntzaren arloan sar daitezen. Laguntza horien bidez, antolakundeek 50 orduko aholkularitza pertsonalizatua jasotzen dute euren premiak detektatzeko, konponbide zehatz bat asmatzeko eta praktikan jartzeko. Prozesu hau bereziki diseinatuta dago emaitza ukigarriak eman ditzan 3 hilabetean, gasturik edo karga administratiborik eragin gabe enpresa onuradunari. Interesatuek laguntzari buruzko informazioa eta hartarako sarbidea aurkituko dute hemen.

Gurea bezalako enpresa txiki baten hazkuntza prozesuan, gerta liteke perspektiba galtzea zenbait arlotan, inoiz jorratu gabeko esparruetara sartzen garelako” azaldu du Pedro María Sainzek, Sainz e Hijos Logística enpresako kudeatzaileak, “gu beti bizi izan gara eguneroko lanean murgilduta, eta honek asko lagundu digu enpresaren etorkizuna planifikatzen”.

Bideo honetan lehen eskutik jakingo duzu nolako esperientzia izan duen Sainz e Hijos Logística enpresak Hazinnova programan:

Lotutako albisteak

energibasque energías limpias 2 otsaila, 2022 Berrikuntza
Energibasque. Laburpen exekutiboa. Energia RIS3 Euskadi.
Irakurri gehiago
21 urria, 2021 Berrikuntza
Orain badakigu zer behar duten langileek gehiago inplikatzeko” Mikel Elosegi, Bodegas Elosegi enpresako general manager-a
Irakurri gehiago
15 apirila, 2021 Berrikuntza
ZTBP Euskadi Plana. Euskadi 2030 estrategia
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2021 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana
Irakurri gehiago
25 otsaila, 2021 Berrikuntza
Industria sailburuordeak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren laguntzak “edozein enpresaren neurrikoak” direla
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak