Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 urria, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

Handitu zure bezero-zorroa eta leialdu bezero guztiak Hazinnovarekin

Enpresek ahalegin handia egiten dute bezero berriak identifikatu eta atzemateko, eta lan horrek guztiz lerrokatuta egon behar du antolakundearen estrategiarekin. Bezeroak lortu eta leialtzeko ezinbestean ezagutu behar dira euren beharrak eta baita ere eman diezaiekegun lehiakortasun-balioa.

Enpresek ahalegin handia egiten dute bezero berriak identifikatu eta atzemateko, eta lan horrek guztiz lerrokatuta egon behar du antolakundearen estrategiarekin. Bezeroak lortu eta leialtzeko ezinbestean ezagutu behar dira euren beharrak eta baita ere eman diezaiekegun lehiakortasun-balioa.

Antolakunde baten egunerokotasunean ez da erraza astia izatea ezagutza hori lortzen lagunduko diguten estrategiak garatzeko. Horregatik, Hazinnova programak aukera ematen digu bezero-portfolioa handitzen eta hobetzen lagunduko diguten berrikuntzako mikroproiektuak garatzeko.

Enpresaren merkatu-kuota handitzeko laguntza

Hazinnova laguntzek doako aholkularitza espezializatua eskaintzen dute enpresek konponbide berriak garatu ditzaten arazo zehatzak konpontzeko. Programa hau 8 eremutara bideratzen da, eta horietako bat da estrategia komertziala hobetzea bezero gehiago lortzeko. Arlo horretan, Hazinnovaren bidez posible da proiektuak garatzea:

  • Bezero berriak atzemateko.
  • Produktuen merkaturatzea hobetzeko.
  • Sustapen-kanal berriak identifikatzeko.
  • Bezeroak leialtzeko.
  • Markaren posizionamendua hobetzeko.
  • Bezero-zorroa dibertsifikatzeko.
  • Bezero berrientzako protokoloak egiteko.
  • Bezeroak hobeto atzeman eta ezagutzeko edo arreta hobea ematera bideratutako IKT konponbide berriak identifikatzeko.
  • Onlineko salmenta eta marketin estrategiak garatzeko.
  • Marka berdearen bidez posizionatzeko estrategiak prestatzeko.

Programa honen bidez, hainbat euskal enpresak berrikuntzako mikroproiektuak abiarazi dituzte euren bezeroak sailkatzeko, negozio-plan berriak egiteko edo, besteak beste, bezeroak leialtzen lagundu dezaketen pizgarriak identifikatzeko. Programaren helburu nagusia da konponbide espezifikoak garatzea enpresa bakoitzaren premien arabera, baina xedea beti da lehiakortasuna hobetzea.

Zein aukera eskaintzen ditu Hazinnovak?

Programa honek doako aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat eskaintzen du berrikuntza ez teknologikoko mikroproiektuak garatzeko. Laguntza horri esker, euskal enpresek hobekuntzak bultzatu ditzakete kudeaketa, fabrikazio, merkaturatze eta produktu arloetan.

Horretarako, Hazinnovak 50 aholkularitza-ordu espezializatu eta hurbileko Hazinnova agente baten laguntza eskaintzen dizkie enpresa onuradunei. Hala, enpresak mikroproiektu bat garatu ahal izango du arazo jakin bati erantzuteko, eta emaitza ukigarriak eskuratuko ditu 3 hilabetean. Gainera, prozesu hau bereziki diseinatuta dago ez dadin izan karga administratibo gehigarri bat lantaldearentzat.

Laguntza hau 10 langile edo gehiago dituzten Euskadiko enpresei zuzentzen zaie eta sektore hauetakoak izan behar dute: industria sektorekoak, industriarekin lotutako zerbitzuetakoak, edo IKT, handizkako merkataritza, garraio, biltegiratze edo finantza eta aseguru sektoreetakoak.

Has zaitez hemendik!

Hazinnova programa interesatzen bazaizu eta bere abantailak aprobetxatu nahi badituzu, ez itxaron gehiago eta bete eskaera inprimakia SPRI Taldearen web orrian. Hortik aurrera, Hazinnova Agente bat esleituko dizugu prozesu osoan lagundu diezazun, eta aholkulari aditu bat ere bai, proiektua ezartzen laguntzeko.

Ezagutu itzazu programa honi esker hobekuntzak lortu dituzten beste enpresa batzuk:

“Hazinnovari esker, balio handieneko bezeroengan jarri dugu fokua”, David Gómez Pérez, Asebrok 2000 enpresako bazkidea

Gogoan izan, Hazinnova ez da:

Soilik plan bat edo azterlan bat prestatzeko, ziurtagiri bat eskuratu edo berritzeko edo konponbide teknologiko bat inplementatzeko laguntza bat. Ados? Baliabide hau bereziki sortu dugu zure negozioak bere onena eman dezan!
Zalantzaren bat? Jar zaitez harremanetan gure BEZEROEN ARRETA zerbitzuarekin: 900 92 93 93 | Hasi orain eta HAZI!!

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak