Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 apirila, 2024 Berrikuntza Women in industry

Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira

SPRIren "Women in Industry" ekimenaren ikerketak erakusten duenez, genero-berdintasunak eragina du enpresen emaitzen hobekuntzan.

“Emakumeen inpaktua lehiakortasun industrialean” azterlanak frogatu duenez, berdintasun handiagoa duten enpresek emaitza hobeak dituzte berrikuntza teknologikoari dagokionez, eta lehiakorragoak dira.  Jasotako datuen arabera, enpresen genero-berdintasuna gero eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da I+G+b arloaren intentsitatea, eta emaitza hobeak dituzte fakturazioan, enpleguan eta nazioartekotzean. Hortaz, aldagaien artean korrelazio positibo handia dago.

Women in Industry egitasmoaren esparruan, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak metodologia bat garatu du genero-berdintasunaren eta manufaktura-sektoreko lehiakortasun industrialaren arteko erlazioa ulertzeko. Euskadin onartu dute metodologia hori. Hain zuzen ere, Euskadin BPGaren ia % 40ko pisua du industriak, industriarekin lotutako zerbitzuak ere kontuan hartuz gero. Hala ere, industriako langileen % 21 baino ez dira emakumeak. Eskuratutako emaitzek frogatu dutenez, enpresaren berdintasun maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta lehiakorragoak dira enpresak. Euskadiko kasuaren azterketaren emaitza guztiak eskuragarri daude esteka honetan:

 

Hala, berdintasun maila baxuagoa duten lagineko enpresek gutxiago inbertitzen dute I+G+b arloan, berdintasun maila altuagoa duten enpresek baino. Egiaz, 2021ean, berdintasun maila baxueneko enpresen % 65,3k ez zuten inolako inbertsiorik egin I+G+b arloan.

Gainera, berdintasun maila altuko enpresen artean, gehiagok dituzte I+G+b arlora bakarrik bideratutako sailak, eta parte-hartze handiagoa dute arlo horretako eskualdeko, estatuko edo nazioarteko proiektuetan.

 

 

Bestetik, azterlan honek erakutsi duenez, berdintasun maila altuko enpresak lehiakorragoak dira. Gainera, datuek agerian uzten dute berdintasun handiena duten enpresek fakturazioan, enpleguan, I+G+b arloan eta nazioartekotzean emaitza hobeak dituztela. Bestalde, enpresa lehiakorrenek genero-berdintasuneko maila altuenak ere badituzte. Ondorio horretara iritsi dira enpresetako banaketa horizontala eta bertikala, kontziliazio-neurriak eta genero-politikak aztertuta.

Hortaz, lehiakortasunari eragiten dioten faktoreetako bat da emakumeek enpresan berdintasunezko parte-hartzea izatea.

Lotutako albisteak

4 urria, 2024 Berrikuntza
Biolanek, 2024ko Berrikuntza saria nazionala jaso du
Irakurri gehiago
3 urria, 2024 Berrikuntza
Exdusa pieza metalikoak ebakitzen eta tolesten espezializatuta dago, eta bere plantilla hirukoiztu egin du azken bost urteetan
Irakurri gehiago
1 urria, 2024 Berrikuntza
Kimua, Aefameko gazte-taldea, sendotuz doa, eta azken urtean % 37 handitu du bazkide-kopurua
Irakurri gehiago
27 iraila, 2024 Berrikuntza
Inviker korrosioaren aurkako babesaren buru da, bilgarri industrialeko konponbide aurreratuekin
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak