Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 uztaila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza Fast Track Innobideak programa UP Euskadi

ETE berritzaileen finantzaketari buruzko jardunaldia

Uztailaren 14a, asteartea, 9:30etik 11:00etara

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak ETEen berrikuntza-, ekintzailetza- edo zientzia-proiektuak, arrisku eta potentzial handikoak, babesten ditu.  Produktu, zerbitzu edo negozio-eredu berriak garatzen eta merkaturatzen laguntzen du. Hautatutako enpresek finantzaketa eta kapitala jasotzen dute, baita lehen mailako adituen aholkularitza eta enpresa-orientazioa ere, beren ideia berritzailea garatzeko. Azelerazio-zerbitzuak lortzen dituzte inbertitzaile, enpresa eta antzeko ideiak dituzten enpresaburuekin konektatzeko.

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRI Taldearekin eta BEAZekin batera ─nazioarteko proiekzioa duten ETEei laguntzeko Enterprise Europe Network munduko sarerik handieneko kideak guztiak─, topaketa digital hau antolatu du, Industriaren Garapen Teknologikorako Zentroaren (CDTI) laguntzarekin.

Uztailaren 14a, asteartea, 9:30etik 11:00etara

Webinar honetan Europako Batzordearen Horizon(te) 2020 programaren barruan dagoen azeleragailu honen hurrengo deialdietarako proposamenak nola prestatu erakutsiko da. SOMAprobes eta Zuma Innovation-ek, programa honen onuradun diren EAEko bi ETE oso berritzailek, beren esperientzia kontatuko dute.

PROGRAMA

09:30  Enterprise Europe Network Sarearen aurkezpena
Iciar Alaña, EEN Sarearen eta proiektu arduraduna Innobasquen

09:35  EIC Europako Berrikuntza Azeleratzailea
Luis J. Guerra, CDTIko PYME H2020 ordezkaria

10:15  Bruselako elkarrizketa prestatzea: gomendioak eta jardunbide egokiak
Javier Echarri, EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileko epaimahaikoa

10:30  Europako Berrikuntza Azeleratzailera proiektuak aurkezteko aholkuak
Arturo Antón, SPRI, EEN Sareko euskal nodoaren koordinatzailea eta KAM
Frank J. Hernández, SOMAprobes-en sortzaileetakoa eta zuzendari teknikoa
Jon Madariaga, Zuma Innovation-en sortzailea

10:45  Zalantzak eta galderak

11:00  Amaiera

CDTIren Harremanetarako Puntu Nazionalarekin zure ideia edo proposamena berrikusi nahi baduzu, uztailaren 10era arte duzu banakako online bilera bat eskatzeko aukera.
Berrikuspenen kopurua mugatua denez, elkarrizketa ahalik eta lasterren ixtea komeni da.

 

Lotutako albisteak

14 Marzo, 2024 Berrikuntza
Alkizabalgo plataforma jasotzaile elektriko berria jasangarriagoa da: zero gas-isuri eta zarata murrizketa
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Stay Bigelek hezkuntzaren arloko metodologia berritzaileen aldeko apustua egiten du
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 Berrikuntza
FVEMek 2.100 ikasle baino gehiagori industria hurbildu die ‘Industria Erronka’ proiektuaren bidez 23-24 edizioan
Irakurri gehiago
SACEN San Jorge Placas Energía Solar 20 otsaila, 2024 Berrikuntza
Sacenek telekomunikazioetarako bere lehen kabina adimenduna instalatu du
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Berrikuntza
TokenTrotter-rek bidaiez beste ikuspuntu batetik gozatzeko aukera ematen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak