Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 ekaina, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Berrikuntza teknologikoa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Haritivek aurrerapenak lortu ditu kostu eta tamaina handiko piezak sortzeko fabrikazio aurreratuko teknologian

Hiru urteko lanaren ondoren, Haritive proiektua amaitu da, eta aurrerapen handia lortu du fabrikazio aurreratuan. Fabrikazio mota hau kostu handiko materialak dituzten balio handiko eta tamaina ertain-handiko piezetan erabiltzen da, bereziki eskakizun handiko industria-sektoreetan, hala nola aeronautikan, ontzigintzan edo lanabes eta moldeen fabrikazioan. 

Hiru urteko lanaren ondoren, Haritive proiektua amaitu da, eta aurrerapen handia lortu du fabrikazio aurreratuan. Fabrikazio mota hau kostu handiko materialak dituzten balio handiko eta tamaina ertain-handiko piezetan erabiltzen da, bereziki eskakizun handiko industria-sektoreetan, hala nola aeronautikan, ontzigintzan edo lanabes eta moldeen fabrikazioan. 

Proiektu estrategiko hau 2017an Hazitek programaren barruan sartu zen, Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez bultzatutako programa,  eta  Europako FEDERen diru laguntzak lortu zituenAddilan izan da proiektuaren  burua, eta, lan horri esker, Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Berrikuntzaren Saria jaso du, AFM makina-erremintaren klusterrak ematen duen saria. Gainera, beste bederatzi enpresak parte hartu dute proiektuan (Ona ElectroerosiónLagun Machine ToolsCadtechSarikiIzar Cutting ToolsGrupo TTT, CT IngenierosAmondarain eta Vicinay Cadenas), eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko bost I+G+b unitate (TecnaliaLortekVicinay Marine Innovación, Mondragon Unibertsitatea eta Invema). Azken hau AFMko unitate teknologikoa da. 

Haritiveren helburu nagusia arku elektrikoaren edo WAAMen (Wire Arc Additive Manufacturing) bidezko fabrikazio gehigarriko teknologiak garatzea zen, balio handiko pieza mota horiek fabrikatzeko beharrezkoak ziren prozesu eta zerbitzu osagarrien kate guztiarekin batera. Eta, hori guztia, enpresen balio-katean integratzea. 

Gure makina bere inguruko beste teknologia batzuekin interakzioa duelako sortu zen proiektua. Teknologia horiek osagarriak izan behar dira, bezeroarentzat irtenbide lehiakor  bat lortzeko”, azaldu du Ivan Tabernero Haritiveko teknikari arduradunak. Konponbide hori euskal enpresen arteko elkarlanaren bidez lortzea da helburua. 

Proiektuaren azken urtean, garatutako teknologia balioztatzeko erakusgailuak egiteko ahalegina egin da, eta azken erabiltzaileek fabrikatutako ‘demo’ piezetan emaitza oso onak lortu dituztela ziurtatu dute, teknologia hori aplikazio berrietan erabiltzeko aukera ematen baitu. Izan ere, une honetan “jada bi makina saldu dira eta erakusketak egiten ari dira, batez ere aeronautika eta oil & gas sektoreetan”, azaldu du Tabernerok. Proiektuaren hiru bazkide azken erabiltzaileak dira ere, eta beharrezko egokitzapenak egiten ari dira. Hau da, berrikuntza-proiektu hau berehala merkaturatu da. 

WAAM teknologia hari metalikoaren eta arku-soldaduraren konbinazioan oinarritzen da, eta tamaina handiko pieza metalikoak fabrikatzea ahalbidetzen du (metro bat baino gehiagoko luzerakoak), beste teknologia gehigarri batzuk baino ekoizpen-tasa askoz handiagoekin. Erabileraren ondorioz, nabarmen murriztu dira bai ekoizpen-denborak eta kostuak (azken hauek % 38 murriztu dira, lehengaien erabilera % 79 murriztuz), bai piezaren bizi-zikloaren barruko ingurumen-inpaktua ere ( % 65 txikiagoa da). Beste era batera esanda, bloke batetik abiatuta eta bertatik pieza lortzeko materiala kendu beharrean, aurreformako pieza bat egiten da, lortu beharreko azken formatik gertu dagoena. Horrek denbora eta materialak aurrezten ditu. 

Proiektuak 3,5 milioi euroko aurrekontua izan du. 

 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak